Albia dorrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Albia dorrea
Bilbao - Edificio Albia.jpg
Albia eraikinaren ikuspegia eraberritua izan ondoren
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Koordenatuak 43° 15′ 53″ N, 2° 55′ 39″ W / 43.26472222°N,2.9275°W / 43.26472222; -2.9275Koordenatuak: 43° 15′ 53″ N, 2° 55′ 39″ W / 43.26472222°N,2.9275°W / 43.26472222; -2.9275
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1970
Arkitektura

Albia dorrea edota Albia eraikina Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen bulego eraikin multzo bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uribitarte auzoko izen berdineko kalean, eta Husa Jardines Albia hotelaren alboan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970ean eraiki zuten. Berez bi eraikinek osatzen dute, garaienak 70 metro eta 19 solairu dauzka, eta txikiagoa denak 13 solairu. Historikoki Uribitarteko portutik gertu egoteagatik, itsas nabigazioarekin zerikusia zuten enpresen hainbat egoitza egon dira eraikinean. Gaur egun Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren eta Euskal Trenbide Sarearen bulegoak ere biltzen ditu.

José Sans Gironella eta Juan Carlos Smith arkitektoek diseinatu zuten.

Eraikinak bi sarrera dauzka, bata Uribitartetik eta bestea San Bizente kaletik.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektua 1964an aurkeztu zuten arkitektoek eta eraikuntza bi urte beranduago hasi zen, baina zimendatze lanak burutu eta gutxira eraikuntza bertan behera geratu zen eta egitasmoaren sustatzaileek egiturak amaitzeko enpresa berria bilatu behar izan zuten.

2012an dorre garaienaren azken bi solairuetan Euskal Trenbide Sarearen bulegoak egokitzeko hasitako lanek, fatxada zatien erorketa eragin zuen eta ordutik eraikinak berrizteko egitasmoa prestatzen ari dira[1].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.deia.com/2012/12/15/bizkaia/bilbao/la-edad-pasa-factura-al-coloso-de-los-negocios La edad pasa factura al coloso de los negocios Deia egunkariko albistea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albia dorrea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo