Erripa kalearen 6. zenbakiko eraikina
Erripa kalearen 6. zenbakiko eraikina | |
---|---|
Eraikinaren irudia, hirugarrena ezkerretik hasita. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°55′W / 43.26°N 2.92°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1930 - 1932 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Tomas Bilbao |
Erripa kalearen 6. zenbakiko eraikina Bilbo hiriburuan dauden 8 etxebizitzez osatutako eraikin txiki bat da, esku bakarrekoa.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abando aldean dago, Erripa kaleko 6. zenbakia osatzen duelarik, Ibaizabalen parean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1930-1932 artean Tomas Bilbao bilbotar arkitektoa eta politikari abertzaleak proiektatu eta eraikiarazi zuen. Tomas Bilbao 1930an eratutako EAE-ANV alderdi abertzalearen sortzaileetariko bat izan zen ere.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itxura xume eta aurrealde koloretsu eta argiko zortzi solairutako eraikina da (aurrealde horixka kolorekoa, behekaldeko pertsiana koloretsuak eta leiho marku urdin argiak). Etxabean ENA (Euskal Nortasuna Elkartea)ren egoitza dago 1997ko bukaeratik.
7,50 metrotako luzera daukan solairu estuan altxatutako eraikina da. Etxaurreko balkoietako izkin borobilduek barku itxura eman nahi diote eraikinari eta proiektuan masta haundixe bat eta guztiz zegoen.
Solairuarteko etxebizitzari dagokion sotoan, Euzkotarrak elkarte abertzaleak 1981-1985 artean kaleratutako Igarobide izeneko dokumentua egiten zen, Euzko Izat Agiritzat bezala ere balio zuena, 1.250 ale egin zutelarik. 2000-2021 artean 25 metro karratutako etxebizitza horretan Jose Luis Ganboa euskaldun ENAduna bizi izan da, 2021eko otsailean 82 urterekin hil zen arte.
Eraikinak badu, barne aldera jotzen duen patio txiki bat, beste horrenbeste eraikinek bezala.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- Erripa kalearen 6. zenbakiko eraikina. Bilbaoarquitectura.com (Gaztelaniaz)
- "Bilbon arrazionalismoaren bidea urratu zuen eraikina", Anartz Ormazaren artikulua Bilbao aldizkarian, 9.or, 2021eko uztailan.