Garellano dorreak

Koordenatuak: 43°15′39″N 2°56′58″W / 43.26083°N 2.94944°W / 43.26083; -2.94944
Wikipedia, Entziklopedia askea


Garellano dorreak
Eraikuntza lanen egoera 2015eko martxoan.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′39″N 2°56′58″W / 43.26083°N 2.94944°W / 43.26083; -2.94944
Map
Arkitektura
ArkitektoaRichard Rogers

Garellano dorreak Bilboko izen bereko Garellano gunean eraikitzen ari den etxebizitza multzoa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremuak 58.675 metro karratuko azalera du, zeinetan %15a eremu berde eta libreek hartzen duten. Orotara bederatzi bloke dira, 6 (4 blokek), 24, 27, 30, 33 eta 36 solairuko eraikinak. Azken blokea, Anboto Dorrea deitua, Euskal Herriko bigarren dorre garaiena izango da lana amaitzerakoan, bizileku dorre garaiena izanik.

Arkitektura lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orubean zer eraikiko zen erabakitzeko Bilbao Ria 2000 eta Bilboko udalak arkitektura lehiaketa antolatu zuten. Bertan ondoko arkitektoek hartu zuten parte:

  • Carles Ferrater/Luis Dominguez
  • Junquera Arquitectos SLP
  • MVRDV/GRAS/IA+B
  • Rogers Stirk Harbour + Partners
  • Suárez & Santas Arquitectos

Lehiaketaren irabazlea 2009ko ekainean jakinarazi zen, eta Richard Rogersek zuzendutako Rogers Stirk Harbour + Partners arkitekto estudioa izan zen.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira bost dorre altxatuko dira:[1]

  • Lehen eraikina (eraikia): 24 solairu (babes ofizialeko etxebizitzak)[2]
  • Bigarren eraikina (eraikia): 28 solairu (etxebizitza tasatuak)[2]
  • Hirugarren eraikina (eraikia): 30 solairu (etxebizitza tasatuak)[2]
  • Laugarren eraikina (eraikia): 33 solairu (etxebizitza libreak)
  • Bosgarren eraikina (eraikitzear): 36 solairu eta 116 metro (etxebizitza libreak)

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babes ofizialeko hiru etxeorratzen eraikuntza 2012ko urriaren 11n hasi zen[3]. Guztira babes ofizialeko 318 etxebizitza eta beste 289 etxebizitza tasatu eraikiko dira lehen fasean, "Dorre Barriak" izeneko kooperatibaren bitartez.

2013ko urtarrilean bi hilabeteko zulaketa lanen ondoren lehen eraikuntza garabia altxatu zuten.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20110301/vizcaya/2000-quiere-iniciar-derribos-20110301.html Ría 2000 quiere iniciar a fin de año los derribos en Garellano El Correo Español egunkariko albistea.
  2. a b c https://web.archive.org/web/20170429073256/http://oi45.tinypic.com/110m0wx.jpg Babes ofizialeko etxebizitzen ordenagailu bidezko irudia
  3. http://www.deia.com/2012/10/11/bizkaia/bilbao/las-excavadoras-empiezan-a-levantar-los-cimientos-de-los-pisos-de-garellano[Betiko hautsitako esteka] Las excavadoras empiezan a levantar los cimientos de los pisos de Garellano Deia egunkariko albistea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Isozaki Atea
Euskal Herriko etxebizitza eraikinik garaienak
2014tik
Ondorengoa
Garaiena