Ingelesen Landako parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ingelesen Landako parkea

Flag of Bilbao.svg Bilbo, Abandoibarra
Le quartier Abandoibarra (Bilbao) (3451825915).jpg
Atxuri kalearen irudia.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Flag of Bilbao.svg Bilbo
Bilbo erdigunea
Ingelesen Landako parkea hemen kokatua: Euskal Herria
Ingelesen Landako parkea
Ingelesen Landako parkea
Ingelesen Landako parkea hemen kokatua: Bizkaia
Ingelesen Landako parkea
Ingelesen Landako parkea
Ingelesen Landako parkea hemen kokatua: Bilbo
Ingelesen Landako parkea
Ingelesen Landako parkea
Koordenatuak: 43° 16′ 08.32″ N, 2° 56′ 09.91″ W / 43.2689778°N,2.9360861°W / 43.2689778; -2.9360861Koordenatuak: 43° 16′ 08.32″ N, 2° 56′ 09.91″ W / 43.2689778°N,2.9360861°W / 43.2689778; -2.9360861

Ingelesen Landako parkea Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen parke bat da. Abandoibarra auzoan dago, Guggenheim Bilbao Museoa, Evaristo Txurruka kaia, Ingelesen Landako kaia, Pedro Arrupe zubia eta Abandoibarra etorbidearen artean dago.

1898-1901 artean leku honetan Ingelesen Landa zeritzona zegoen, Athletic Klubaren lehenbiziko zelai edo jokolekua izan zena .

Ingelesen Landa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendetik 1908. urterarte leku honetantxe britainiar hilerri bat egon zen, hortik bere izena. Denboraldi horretan landak erabilera asko izan zituen, tartean futbol zelai gisa, Bilbora MacAndrews ontzietan iristen ziren britainiar marinelen aisialdirako ohiko lekua baitzen. Hauek bilbotarrentzat guztiz harrotza zeen futbol izeneko kirolean jokatu ohi zuten, azkenerako bertakoei kirol honetarako zaletasuna piztuarazi zien arte.

2011ko apirilaren 29an Bilboko Udalak eta Athletic Klubak leku honetantxe XIX. mendearen amaieraldera Bilboko futbolzaletasuna jaio eta Athletic Klubari sorrera emango zion gunea izan zela oroitarazten duen plaka bat ipini zuten. Plakan Kirmen Uribe idazle eta olerkariaren bertso hauek ikusgai daude:

« INGELESEN LANDA 1898-1901

Athletic Zelairik Zelai (1/6)

Hementxe jolasten omen zuten ingelesek.
Hementxe, ibai ondoko zelaian.
Orduan larreak baino ez ziren eta hilerri txiki bat
Batzuetan, baloia ibaira erortzen zen
eta haren bila joan beharra zegoen.
Urrun bazen, harritxoak jaurti behar ziren
lehorrera hurbil zedin.
Harritxoek uhinak sortzen zituzten,
gutxinaka handituz zihoazen olatuak.
Eta horrela, Athletic Lamiakon hasi zen jolasten,
eta Jolasetan, eta, ondotik, San Mamesen.
Olatu bat, eta beste bat, eta beste bat.
»
2011ko apirila.

Eraikin interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxuri kalearen inguruan honako eraikin, leku eta monumentu nabarmen hauek daude:


Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingelesen Landako parkea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Eremu hau nagusiki Bilboko Tranbiaren bidez komunikatua dago, bertan EuskoTraneko A lineako zenbait geltoki daudelarik: