Erriberako Merkatua (Bilbo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erriberako Merkatua
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Zazpikaleak
Bilbao - Mercado de la Ribera 5.jpg
Merkatuak gaur egun duen itxura eta Ibaizabal.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Koordenatuak 43° 15′ 20″ N, 2° 55′ 27″ W / 43.255522222222°N,2.9242416666667°W / 43.255522222222; -2.9242416666667Koordenatuak: 43° 15′ 20″ N, 2° 55′ 27″ W / 43.255522222222°N,2.9242416666667°W / 43.255522222222; -2.9242416666667
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1929
Arkitektura
Arkitektoa Pedro Ispizua
Ondarea
EJren ondarea 482
Webgunea http://www.mercadodelaribera.net
Webgune ofiziala

Erriberako Merkatua Bizkaiko Bilbo hiriburuko janari merkatu nagusia da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaizabalren bazterrean dago, Zazpileetako Erribera kalearen 22. zenbakian eta San Anton eliza eta Arana jauregiaren parean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1929. urtean, Pedro Ispizua Susunaga arkitekto bilbotarrak eraikia. Aintzina, Bilboko zezen plaza zegoen tokian eraiki zuten. Urteak igaro ahala hainbat birmoldatze jasan ditu eraikinak, gaur egun, eraikinak dituen hiru solairuek erabilpen desberdina dute, barazki, arrain eta okela saltokiekin.

Oraindik merkatuko postuen jabeekin zehazteke dagoen arren, Bilboko udalak badu proiektu bat, eraikina berriztu eta birmoldatzeko. Merkatuaren azken birmoldaketa, 1983. urtean egin zen, hiriak izandako uholde larriek eragindako kalte handiek eraikinean egindako kalteak konpontzeko.

Eraberritzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010 eta 2012 urteen artean eraikina erabat berriztu zen Emilio Puertas arkitektoaren proiektuaren eskutik, lehen fasea, eraikinaren ekialdea, 2010eko abenduaren 9an zabaldu zen, eta egituraren gainontzeko berriztea 2012an amaitu zuten.

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
  • Larunbatetan: 8:00etatik 14:30etara.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkatuaren alboan Euskotren Tranbiaren Erriberako geltokia du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erriberako Merkatua (Bilbo) Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo