Miguel de Unamuno BHI

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Miguel de Unamuno BHI
Merkataritza Eskola
Bilbao - IES Miguel de Unamuno 05.jpg
Miguel de Unamuno institutuaren eraikina eta Minerva erromatar jainkosaren irudia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Poza Lizentziatuaren kalea, 1, eta Elkano kalea, 27
Abando
Koordenatuak 43° 15′ 39″ N, 2° 55′ 58″ W / 43.2608°N,2.9327583333333°W / 43.2608; -2.9327583333333Koordenatuak: 43° 15′ 39″ N, 2° 55′ 58″ W / 43.2608°N,2.9327583333333°W / 43.2608; -2.9327583333333
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1926
Arkitektura
Webgunea http://iesunamuno.com/eu/

Miguel de Unamuno Batxilergo Heziketako Institutua eta Merkataritza Eskola Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen bigarren mailako heziketako institutu eta ikastetxe bat da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Miguel Unamuno bilbotar filosofo eta idazlearen omenez darama. Izen hori izan baino lehenago Alfontso XIII.a izena izan zuen.[1]

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abando auzoaren hegoaldean dago, Poza Lizentziatuaren kalearen 1. zenbakian, eta Elkano kalea eta Bertendona kalearen izkinan, Urkixo Zumarkaletik hurbil, bai eta Gardoki kalearen 11. zenbakiko eraikina, Bizkaiko Foru Liburutegia, Guridi eraikina eta Mutua Universal eraikinaren parean ere.

Martín de Bertendona BHI eta EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolarekin batera etxe-bloke berberean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1847an “Instituto Vizcaino de Primera Enseñanza” jatorri-izenaz Bilboko Uri Zaharrean sortu zen eta handik hona Bilboko institutu historikoa izan da, bertan bilbotar eta bizkaitar asko eskolaratu direlarik. Beste institutu batzuk sortu ondoren ere hasieran eta luzaroan gaztelaniaz “El Insti” zena “El Central” bihurtu zen, berez Bilboko Institutua.

1888an historian lehendabiziko euskara katedra sorteaz institutua harrotzen da. Ikasle ohia, Euskaltzaindiaren fundatzaile eta lehendakaria Resurreccion Maria Azkue lehen katedraduna izan zen.

Egun institutuak betetzen duen gunean XIX. mendean parke batek inguraturiko Zumeltzu jauregia zegoen. Zumeltzuko Josefina Ibarretarena. Bertan,1926an Ricardo Bastida eta Diego Basterra arkitektoek gaur egungo eraikina proiektatu eta eraiki zuten. 1927ko urriaren 1ean inauguratu zuten.[1] 1960an Jesus Basterretxea arkitektoak zaharberritu zuen.

Moisés Huerta eskulturegilearena da Bertendona kalearekin izkin egiten duen Minerva jainkosaren estatua.(1925)[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   «BilbaoIzan, POZA, LICENCIADO KALEA», www.bilbao.eus, http://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIZ_Callejero_FA&cid=1272986836624&language=eu&pageid=1272986939596&pagename=BilbaoIzan/BIZ_Callejero_FA/BIZ_Callejero. Noiz kontsultatua: 2018-04-08  .
  2. (Gaztelaniaz)  Sáenz de Gorbea, Xabier (2004), [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/23/23091138.pdf «Escultura y escultores vascos (1875-1939)»] (pdf), Ondare, 23, http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/23/23091138.pdf .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel de Unamuno BHI
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo