Lankide:Ikerbaleztena/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iruñeko Udala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko udaletxea, Udalaren egoitza nagusia.

Iruñeko Udala Iruñea hiria gobernatzen duen udal erakundea da. Horren buruan alkatea dago, zein 1979tik aurrera hauteskunde unibertsalen bidez aukeratzen den. Egungoa EH Bildu alderdiko Joseba Asiron da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxearen eraikina Iruñeko Alde Zaharrean dago, Udal Plazan.

Atzealdean, Santo Domingoko merkatua, Done Jakue plaza eta Burguen plaza ditu, alboan berriz, Santo Domingoko aldapa.

Udalaren Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalaren zonaldean eraikin ez berdinak ezarri dira. Hala nola, 1753 urtean, lehengo Udala, itxuraz primitiboa, lurrera botatzea erabaki zen eta Juan Miguel Goyoneta arkitektuak Udal berri bat eraikitzen hasiko zen, non Rokoko estiloko fatxada bat influentzia Barrokoekin, José Zay Y Lordak burutuko zuen 1755ean, goiko aldea Juan Lorenzo Catalán eskuz aldatua izanik 1756an. Fatxada hau da antzinako eraikinatik geratzen den zati bakarra. Eraikinaren barrualdea 1951ean suntsitu zen Udala berregiteko, José Yárnoz Orcoyeren eskuz.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko alkateak»

Hauek izan dira Iruñeko azken alkateak:

1976-1976 Francisco Javier Erice Cano PSOE
1976-1977 Tomás Caballero Pastor FNI
1979-1983 Julián Balduz Calvo PSN-PSOE
1983-1987 Julián Balduz Calvo PSN-PSOE
1987-1991 Javier Chourraut Burguete UPN
1991-1995 Alfredo Jaime Irujo UPN-PP
1995-1999 Javier Chourraut Burguete CDN
1999-2003 Yolanda Barcina Angulo UPN-PP
2003-2007 Yolanda Barcina Angulo UPN-PP
2007-2011 Yolanda Barcina Angulo UPN-PP
2011-2015 Enrique Maya Miranda UPN
2015- Joseba Asiron Saez EH Bildu

Iruñeko udalerako hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea: Francisco Javier Erice Cano (PSOE). Iruñeko demokraziako lehenengo alkatea, Franco hil ondoren. Bere alkatetza motza izan zen, 1976ko otsailaren 1etik, urriaren 10era arte. Bere ordez, Tomas Caballero alkatea izan zen, FNI alderdiarekin (Frente Navarro Independiente).

1979[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko hauteskundeak

AURKEZTUTAKO ALDERDIAK % BOTOAK LORTUTAKO ZINEGOTZIAK
UCD %23,92 8
HB %22,89 7
PSOE %17,16 5
UPN %15,10 5
EAJ %6,20 2

Alkatea: Julian Balduz (PSOE) izan zen, 1979ko hauteskundeetan, Madrilgo presidentzia zeukan UCD alderdiak boto gehienak izan zituen arren, 27 zinegotzitik 8. Bigarrena HB izan zen, 7 zinegotzirekin. Hirugarrena PSOE 5 zinegotzirekin, eta hauen atzean UPN beste 5ekin. EAJk 2 eskuratu zituen.

Sozialistak alkatetzara ailegatu ziren ezkerreko alderdien eta nazionalisten laguntzarekin. Patxi Zabaleta buru zuen HBk sozialisten alde bozkatu zuen UCDk boterea lor ez zezan. Balduz, Iruñeko alkate gazteena iza da, 32 urterekin.

1983

1983KO HAUTESKUNDEAK

AURKEZTUTAKO ALDERDIAK BOZKEN % LORTUTAKO ZINEGOTZIAK
PSN-PSOE %35,18 11
UPN %22,75 7
HB %14,12 4
AP-PDP-UL %13,64 4
EAJ %6,23 1

Alkatea: Julian Balduz (PSN-PSOE). 1983ko hauteskundeetan Julian Balduz berriro aukeratuta atera zen, oraingo honetan PSN-PSOEren izenean, urte horretan PSNk PSOEn barnan autonomia lortu baitzuen.

1987

1987KO HAUTESKUNDEAK

AURKEZTUTAKO ALDERDIAK BOZKEN % LORTUTAKO ZINEGOTZIAK
UPN 7
PSN-PSOE 7
HB 6
CDS 3
EA 2
AP 1
UDF 1

Alkatea: Javier Chourraut (UPN). 1987ko hauteskundeetan, lehenengo bi taldeen artean, UPN (oraindik AP -egungo PP- alderdiarekin batu gabe) eta PSN-PSOE) berdinketa gertatu zen zinegotzien kopuruari zegokionez, zazpina. Alkatetza UPNrentzat izan zen, PSNk baino 150 boto gehiago jaso baitzituen.

1991[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991KO HAUTESKUNDEAK

AURKEZTUTAKO ALDERDIAK BOZKEN % LORTUTAKO ZINEGOTZIAK
UPN-PP 13
PSN-PSOE 8
HB 4
EA 1
IUN-NEB 1

Alkatea: Alfredo Jaime Irujo (UPN-PP). Alkatetza zerrenda bozkatuarentzat izan zen, UPNrentzat hain zuzen ere. Oraingo honetan, Alderdi Popularrekin batera aurkeztuta, hautagaia Alfredo Jaime izan zen.

1995[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995EKO HAUTESKUNDEAK

AURKEZTUTAKO ALDERDIAK BOZKEN % LORTUTAKO ZINEGOTZIAK
UPN-PP 10
CDN 6
PSN-PSOE 5
IUN-NEB 3
HB 3

Alkatea: Javier Chourraut (CDN). Hauteskunde hauek arestian UPNren barruan gertaturiko zatiketak markatu zituen. Zatitutako adarrak, CDNk hain zuzen ere, alkatetza eskuratu zuen, udalean sarrera ederra egindakoan eta bigarren indarra bihurtutakoan. UPNk alkatetza jaso ez zezan, PSNk zein NEBk bozkatuta, Javier Chourrautek alkatetza bigarren aldiz eskuratu zuen, oraingo honetan sortu berriko alderdiarekin.

1999[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999KO HAUTESKUNDEAK

AURKEZTUTAKO ALDERDIAK BOZKEN % LORTUTAKO ZINEGOTZIAK
UPN-PP 12
EH 6
PSN-PSOE 4
CDN 3
IUN-NEB 2

Alkatea: Yolanda Barcina (UPN-PP). 1999ko hauteskunde hauetan, UPNk zerrenda bozkatuena izaten jarraitu zuen. Euskal Herritarrok plataformak bigarren postua lortu zuen, 6 zinegotzi lortuta eta PSN hirugarren postura igoaraziz. CDNk eta NEBk 3 eta 2 eskuratu zituzten hurrenez hurren. UPN eta CDNren arteko itunak alkatetza Yolanda Barcinari eman zion, Iruñeko lehendabiziko emakumezko alkatea bihurtuz.

2003[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003KO HAUTESKUNDEAK

AURKEZTUTAKO ALDERDIAK BOZKEN % LORTUTAKO ZINEGOTZIAK
UPN-PP %42,33 13
PSN %16,77 5
IUN-NEB %10,61 3
Aralar/Batzarre %9,65 2
EAJ/EA %7,42 2
CDN %6,87 2

Alkatea: Yolanda Barcina (UPN-PP). Zinegotzi bat gehiago jasota, UPN lehendabiziko indar politikoa zen berriz. Batasunak ezin izan zuen bere burua aurkeztu, legez kanpo baitzegoen. Iruñea Berria hautagaitzari ere debekatu zitzaion. Honek, hala ere, bere aldeko botoa eskatu zuen (ofizialki boto nulotzat jo zena). Boto nulo horretan oin hartuz, Iruñea Berria plataformak zinegotzi bat aldarrikatu zuen Iruñeko Udalean. PSN bigarrena izan zen, 5 eserleku lortutakoan, NEBk 3, eta EAJ-EAk, Aralarrek eta CDNk bina. UPN eta CDNren arteko hitzarmena berrituta, Yolanda Barcinak jarraitu zuen alkatetzan.

2007[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007KO HAUTESKUNDEAK

AURKEZTUTAKO ALDERDIAK BOZKEN % LORTUTAKO ZINEGOTZIAK
UPN-PP %42,86 13
Na-Bai %26,26 8
PSN-PSOE %15,23 4
ANV %6,06 2
IUN-NEB %4,14 0
CDN %3,53 0

Alkatea: Yolanda Barcina (UPN-PP). UPNk aurreko hauteskundeetan lortutako zinegotzien kopuruari eutsi zion. Uxue Barkos zerrendaburua zeukan Nafarroa Baik, aurkezten zen lehenengo aldian, udaleko bigarren indarra bihurtu zen, 8 zinegotzi lortuta. PSNk eta ANV-EAEk -Iruñean aurkeztea zuenak- 4 eta 2 hurrenez hurren. CDN eta NEB ordezkaritzarik gabe geratu ziren. Honela, ezin izan zen lehengo bi legegintzalditako ituna berretsi. PSNk gobernu alternatiboa lortzeko giltza zeukan, baina, azkenean, abstenitzean, Yolanda Barcinak hirugarren aldiz jarraian alkatetza lortu zuen.

2011[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011KO HAUTESKUNDEAK

AURKEZTUTAKO ALDERDIAK BOZKEN % LORTUTAKO ZINEGOTZIAK
UPN %35,47 11
Na-Bai %22,37 7
PSN-PSOE %11,61 3
Bildu %10,78 3
PP %6,66 2
Izquierda-Ezkerra %5,26 1

Alkatea: Enrique Maya (UPN). UPNk eta PPk batera aurreko hauteskundeetan lortutako zinegotzi kopuru bera lortu zuten, eta gauza bera gertatu zen NaBai eta Bilduren batuketarekin (aurrekoetan NaBai + ANV). PSNk zinegotzi bat galdu zuen, Ezkerraren mesedetan, eta CDNk galdu zuen ordezkaritza. Alkateak guztira 13 aldeko boto lortu zuen (UPN + PP), Uxue Barkos beste hautagaiaren aurretik geldituz (11 aldeko boto: NaBai, Bildu eta Izquierda-Ezkerra).

2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
10 / 27
31.657 (% 30,99)
Euskal Herria Bildu
5 / 27
16.974 (% 16,62)
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
5 / 27
16.073 (% 15,74)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
3 / 27
10.260 (% 10,04)
Aranzadi
3 / 27
9.701 (% 9,50)
Izquierda-Ezkerra
1 / 27
5.823 (% 5,70)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
0 / 27
3.831 (% 3,75)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak elecciones.mir.es webgunean

Alkatea: Joseba Asiron (EH Bildu). Bigarren indar bozkatuena izan arren, alderdi abertzale eta ezkertiarren arteko akordioari esker alkatetza lortu zuen. Horrela, Asironek EH Bilduren, Geroa Bai-ren Aranzadiren eta I-E-ren botoak jaso zituen bere alde, azken urtetakoaren aurrean aldaketa gauzatuz.

Garraiobide publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko udaletxearen atzealdean dagoen Merkatuaren kaleko Santiago plazan Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioak honako autobus-linea hauek eskaintzen ditu:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
Udaletxea - Arrotxapea - Artika 06:40 - 22:20 21 zerbitzu eguneko

ZINEGOTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko udala 27 zinegotziz osatuta dago, 4 urtetan bein hautatuak. Honakoa da zinegotzien banaketa alderdi politikoaren arabera 2015 urteko hauteskunde ostean.

UPN udal-taldea

Enrique Maya Miranda

Ana Elizalde Urmeneta

María Caballero Martínez

Fernando Villanueva Mesa

Juan José Echeverría Iriarte

María García-Barberena Unzu

Fermín Alonso Ibarra

Román Luzán Suescun

Gabriel Viedma Moreno

EH Bildu udal-taldea

Joseba Asiron Saez

Patricia Perales Hurtado

Aritz Romeo Ruiz

Joxe Abaurrea San Juan

Maider Beloki Unzu

Geroa Bai udal-taldea

Itziar Gómez López

Esther Cremaes Mayorga

Javier Leoz Sanz

Iñaki Cabasés Hita

Mikel Armendáriz Barnechea

Iruñeko Udaleko PSN/PSOE udal-taldea

Maite Esporrín Las Heras

Eduardo Vall Viñuela

Patricia Fanlo Mateo

parkea,liburutegi publikoa, merkatua etahondakinen tratamendua ,babes zibila, gizarte- Aranzadi udal-taldea

Alberto Labarga Gutiérrez (Ana Lizoain Rodríguez ordezkatu zuen 2016an)

Armando Cuenca Pina

Laura Berro Yoldi

Talde Mistoa

Edurne Eguino Sasiain

UDAL ANTOLAMENDUA

Alkatea

Joseba Asiron Saez

Alkateordeak

Patricia Perales Hurtado

Aritz Romeo Ruiz

Joxe Abaurrea San Juan

TOKIKO GOBERNU BATZARRA

Joseba Asiron Saez (alkatea), udalburua

Patricia Perales Hurtado (lehen alkateordea)

Aritz Romeo Ruiz (bigarren alkateordea)

Joxe Abaurrea San Juan (lehen alkateordea), zinegotzi idazkaria

Itziar Gómez López

Esther Cremaes Mayorga

Javier Leoz Sanz

Ana Lizoain Rodríguez

Laura Berro Yoldi

Edurne Eguino Sasiain

Udalaren Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako udalek, legeria orokorrak Estatuko guztiei aitortzen dizkien eskumen, ahalmen eta eskubide berberak dituzte. Halaber, Nafarroari dagozkion gaietan, Foru Komunitateko legeek ematen dizkieten eskumenen jabe izanen dira[1]. Udalak dira, Nafarroako Foru Komunitatearen legearen arabera, lurralde antolamenduko oinarrizko entitate lokalak eta Iruña 196.000 biztanle inguru izatean, ezkuduntz asko hartzen ditu bere baitan, hala nola, ondorengoak: Herriko  argiteria,   hilerria,   kale-bideen garbiketa, edateko uraren etxeetako hornidura, estolderia, biztanleguneetarako irispideak, herri   barruko  bideen   zoladura , herriko parkea,liburutegi publikoa, merkatua etahondakinen tratamendua ,babes zibila, gizarte-zerbitzuak betetzea, suteei aurrea hartzea eta suteak itzaltzea, eta erabilpen publikoko kirol-instalazioak , bidaiari-taldeentzako hiriko garraioa eta ingurumenaren babesa  eta  janarien   eta edarien kontrola[2].

Horretaz aparte, Udala Iruñerriko Mankomunitatearen kide da, eta haren bitartez ematen ditu ondoko zerbitzu hauek: uraren ziklo integrala (ur-hornidura eta behe-saneamendua), hiri-hondakin solidoen tratamendua eta hiri-garraioa (autobus- eta taxi-zerbitzuak)

Udalaren barne egitura[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osoko Bilkura alkateak eta zinegotziek osatzen dute, eta herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da udal-gobernuari dagokionez. Alkateak eginen du osoko bilkurarako deia eta bertan buru jardungo du, salbu Legeak aurreikusten duen kasuetan. Alkateak, egokitzat jotzen duenean, zinegotzietako bat  eskuordetzen ahalko du osoko bilkuraren deia egiteko eta bertan buru aritzeko. Osoko Bilkurak bere erregelamendua eginen du, izaera organikoa izanen duena, eta idazkari nagusi bat izanen du.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, hona hemen besteak beste Osoko Bilkuraren eskumenak: gobernu-organoak kontrolatzea eta fiskalizatzea, izaera organikoko erregelamenduak onetsi eta aldatzea, udal-ordenantzak eta -erregelamenduak onestea eta aldatzea, tributu-izaerako baliabide propioak zehaztea, bere eginkizunak edo jarduerak beste herri-administrazio batzuei eskualdatzea edota plangintza orokorrari hasierako onarpena ematea.

Alkateak du udalerriaren ordezkaritzarik gorena eta kudeaketa politikoaren erantzule da Osoko Bilkuraren aurrean. Alkateak, besteak beste, eginkizun hauek ditu: Udalaren ordezkari izatea, Udalerriko politika, gobernua eta administrazioa zuzentzea; Osoko Bilkuretarako eta Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretarako deia egin eta bertan buru izatea; Udal-administrazioaren zerbitzura dauden langileen goi-zuzendaritza betetzea eta Udaltzaingoaren buruzagitza betetzea; Udaleko organo betearazleen erabakiak argitaratzeko agintzea, eta erabakiok bete eta betearaztea; bandoak, dekretuak eta jarraibideak ematea; kasu berezi eta oso presakoetan beharrezkoak eta egokiak diren neurriak hartzea, eta Osoko Bilkurari jakinaraztea; eta Udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura ezartzea Osoko Bilkurak udal-antolakuntzaren gainean egotzita dituen eskumenen aurka joan gabe.

Tokiko Gobernu Batzarrak, alkatearen lehendakaritzapean, alkateari dagokion zuzendaritza politikoan laguntzen dio kide anitzeko organo moduan. Alkateari dagokio Tokiko Gobernu Batzarreko kideak askatasunez izendatzea eta kargutik kentzea; kideon kopurua ezin da izan Osoko Bilkurako kideen legezko kopuruaren herenetik gorakoa, alkateaz gain. Tokiko Gobernu Batzarrak bere kudeaketaren erantzukizun politikoa du solidarioki Osoko Bilkuraren aurrean, bertako kide bakoitzak bere kudeaketaz duen zuzeneko erantzukizuna alde batera utzi gabe. Eztabaidak isilpean gorde behar dira.

Tokiko Gobernu Batzarrari hauek dagozkio, besteak beste: ordenantzen eta erregelamenduen proiektuak onartzea, organikoak barne, Osoko Bilkura eta bertako batzordeak arautzeko arauak salbuespen direla; aurrekontu-proiektua onartzea; hirigintza-antolamenduko tresnen proiektuak onartzea, horien behin betiko zein behin-behineko onarpena Osoko Bilkurari dagozkionean; edozein lizentzia-mota ematea, arloko legediak berariaz beste organoren bati egotzitakoa ez bada; kontratazioak eta emakidak; ondarea kudeatu, eskuratu eta besterentzea, eta kreditu-eragiketak ituntzea ere; lanpostuen zerrenda eta  langile-ordainsariak onestea: edo udal-administrazioko zuzendaritza-organoetako titularrak izendatzea eta kentzea.

Osoko Bilkurak batzordeak izanen ditu, talde politiko bakoitzak dituen zinegotzi kopuruaren arabera izendatzen dituen kideez osatuak. Batzordeei eginkizun hauek dagozkie: Osoko Bilkuraren erabakira jarri behar diren gaien azterketa, txostena zein kontsulta; Alkatearen eta haren gobernu-taldearen kudeaketaren jarraipena, eta legearekin bat Osoko Bilkurak eskuordetzan emandakoak. Batzordeak iraunkorrak eta bereziak izan daitezke. Iruñeko Udalak batzorde iraunkor hauek ditu: Lehendakaritza, Herritarren Aferak eta Hirigintza. Eta batzorde berezi hauek deitzen ditu: Kontuak, Kontratazioak zaintzekoa, eta Iradokizunak eta Erreklamazioak.

Udalaren azken organoa Bozeramaileen Batzordea da, alkateaz, udal-talde politikoetako bozeramaileez eta ezein udal-talderi atxikita ez dauden zinegotziez osatuta. Haren bilkurek eztabaidatzeko izaera izanen dute. Eginkizun hauek ditu: alkateak ematen edo agertzen dizkien informazioak eta kontsultak oro zinegotzi guztien artean zabaltzea; udal-talde politikoen eta zinegotzi atxiki gabeen eskari guztiak bideratzea, eta Udalaren Osoko Bilkuretan zenbat parte-hartze egonen diren eta horiek zenbat iraun behar duten erabaki eta alkateari proposatzea.

Udal Alorrak[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko harremanak ondoko printzipio hauetan oinarrituko dira, alegia, koordinazioan, elkarlanean, laguntzan, eta elkarri informazioa ematean, bakoitzak dituen eskumen eremuak errespetatzen direla. Entitate lokalek lankidetza eta elkarlan teknikak erabiliz beren arteko harremanak antolatu eta bultzatuko dituzte, horrela gestio eginkorragoa eta etekin hobea erdiesteko bide emanen die. Hauek dira Iruñeko Udalaren administrazio-antolaketa organo nagusienak[5].

Alkatetzako Alorra: Zuzenean alkatearen mende. Alor honetan, funtsean, orain arte Alkatetza Kabineteak eta Udal Gerentziak zituzten eginkizunak eta eskumenak elkartzen dira, eta haiei beste eginkizun batzuk gehitzen zaizkie.

Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alorra: Zinegotzi ordezkarien mende, eta haiei emandako eskumenekin bat, honako alor hauek ezartzen dira. Hona alorraren helburuak: gardentasuna eta udal-administrazioaren informazio zein kudeaketarako irisgarritasuna sustatzea, betiere administrazio oneko eskubidea betez eta gobernu irekiko forma berriak gordez; berrikuntza teknologikoak eta administrazio elektronikoaren ezarpena zein hobekuntza sustatzea, Smart City estrategia diseinatu eta garatzea; eta Udalak zein Udal Sektore publikoak –zeina erakunde autonomoek eta Udalaren pean dauden enpresa publikoek eta fundazioek osatzen baitute– egiten dituzten kontratazio publikoekin zerikusia duen oro. Halaber, alor honi atxiki zaizkio Udalaren zerbitzu juridikoak, ezertan galarazi gabe Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 122., 129.  eta artikulu konkomitanteetan xedatutakoa. Hari ematen zaio Udalak Asociación Navarra de Informática Municipal, S.A. (ANIMSA) merkataritzasozietatearekin dituen harremanen ardura. Bestalde, Hizkuntza Politikako gaiez arduratzen da Udalaren eskumena den orotan, eta, hori horrela, hirian euskara bultzatu, hedatu eta sustatzea.

Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorra: Gobernu-jardunaren ildo nagusietako bat sustatzen du: Partaidetza, eta, haren bidez, herritarren ahalduntzea. Udalaren eta herritarren artean komunikatzeko bideak ireki eta harremanetarako zubiak eraikitzea. Herritarren Partaidetzarekin eta Gizarte Ahalduntzearekin zerikusia duten jarduketak planifikatu eta koordinatzea. Adinekoen, aniztasunaren eta migratzaileen zein beste zenbait gizartesektoreren aldeko politikak abiarazteko ekimena kudeatzea.

Berdintasuneko Alorra: Alor honek aparteko garrantzia dauka udal-jardunean. Berdintasuna sustatzen du emakumeen eta gizonen artean, ekitatea bilatzen du, eta babesa ematen dio LGTBQI kolektiboari. Alorrak Berdintasunaren aldeko politikak sustatu eta koordinatzen ditu, zeinak, betiere, zeharkakotasun-izaeraz abiatuko baitira, Udalaren jardunaren alde guztietan. Alorraren jarduna Iruñeko III. Berdintasun Planarekin bat (2016-2022) garatuko da, betiere kontuan hartuz bere helburuak, esku hartzeko esparruak, ildo estrategikoak, berariazko helburuak eta jarduketak.

Gizarte Ekintzako Alorra: Hari atxikia da Udal Laguntza Etxean SA merkataritza-sozietatea (ASIMEC), zeina likidazioan baitago.

Komunitate Garapeneko Alorra: Inplikaturik dauden gainerako udal-alorrekin batera, ardura dauka honako hauek dinamizatu eta kudeatzeko: Komunitate Ekintzako proiektua Iruñeko auzoetan, Gizarte Ekimenetarako Zentro Komunitarioen kudeaketa, Komunitate Prebentzioko programa eta gazteriako politikak. Halaber, Kirol arloko udal-politika publikoak garatzen ditu.

Kultura eta Hezkuntzako Alorra: Hezkuntza-sustapena, dagozkion eskumen-mailetan. Kultura sustatzeko jarduerak bultzatu eta kudeatzea. Hari atxikiak dira Iruñeko Haur Eskolak erakunde autonomoa eta Gayarre Antzokia Fundazioa.

Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorra: Hiria lurraldean sortzea, hiri-antolamendua planifikatuz eta kudeatuz, xede hartuta naturaguneen eta ondare historiko, kultural eta artistikoko ondasunen babesa, hiri-ingurunearen kalitatearen hobekuntza, eta ekonomia jasangarria zein gizarte-kohesioaren sustapena. Laguntzea herritarrek orok etxebizitza duin eta egokiak eduki ditzaten bermatzen. Udalaren alor guztietako proiektuei dagozkien obrak kontratatu eta egitea, ahal den eraginkortasunik handiena lortzeko funtsa publikoak erabiltzean. Horren baitakoa da Etxebizitza eta Birgaitze Bulegoa. Hari atxikiak dira Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoa eta Pamplona Centro Histórico, Iruña Biziberritzen SA merkataritza-sozietatea.

Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorra: Herriko biztanleen ingurunea osasungarri gordetzea, osasun-, higiene- eta ikuskaritza-baliabideak baliatuta. Hiri jasangarri baterako eredu bat sustatzea, zeina islatuko baita hala Udalaren jarduketetan, ondarean eta baliabideetan nola oro har hirian bertan. Mugikortasun jasangarriko departamentu berezi bat sortzea, ahalbidetzeko, hala arauen ikuspegitik nola hirian esku-hartzeari dagokionez, herritarrak modu jasangarri eta eraginkorrean mugitzea, betiere lehenetsita oinez, hiri-garraioan edo bizikletaz ibiltzea, garraio motordun pribatua erabili ordez. Energia-autosufizientzia sustatzea udal-mailan, eraginkortasun- eta jasangarritasun-printzipioak balioetsita. Hari atxikia da Energia Agentzia.

Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra: Funtzio publikoaren garapen egokia kudeatzen du, eta populazioari buruzko tresnak zein prozedurak bideratzekoak zuzentzen ditu. Alorra, halaber, ahal den eraginkortasunik handiena lortzen saiatzen da, udal-baliabideen kudeaketan. Tokiko ekonomiaren sustapena jasangarritasunaren ikuspegitik eta arreta berezia emanda gizarte-ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren sektoreri zein tokiko merkataritzari, bai eta turismoa indartzeari ere. Horren baitakoak dira ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuaren kudeaketa-organoak, bai eta Kontu-hartzailetza ere. Eta hari atxikiak dira Mercairuña SA eta Comiruña SA.

Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorra: Herritarrei babesa ematen die eskubideak zein askatasunak balia ditzaten, eta herritarren segurtasuna bermatzen du elkarbizitza baketsuaren alde eginik eta pertsonak zein haien ondasunak babestuta, betiere legeekin bat. Halaber, izan daitezkeen larrialdiei aurrea hartu eta horien ondorioak ahal den arinenak izatea du helburu.

Aurrekontuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Udalak aurrekontu orokor bakarra egin eta onetsiko du, urtero. Hurrengoen adierazpen zenbakitu, bateratu eta sistematikoa izan beharko du: dagokion ekitaldi ekonomikoan gehienez aitor daitezkeen betebeharrena, eta ekitaldi horretan muga-eguna duten edo gauzatzekoak diren eskubideena. Aurrekontu ekitaldiak urte naturalarekin bat eginen du. Toki entitatearen osoko bilkurak aurrekontu bakar orokorra aplikatu behar den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen onetsi behar du behin betikoz, hurrengo artikuluetan ezartzen den prozeduraren arabera.Aurrekontua ez bada indarrean dagokion ekitaldi ekonomikoaren lehen egunean, automatikoki luzatuko da aurrekoaren indarraldia, harik eta berriak indar hartu arte.

Hasiera batez osoko bilkurak aurrekontu orokorra onetsirik, ikusgai egonen da idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Iruñeko toki entitateen aurrekontu orokorra, behin betiko onespena jaso duenean, udalaren aldizkari ofizialean argitaratuko da, halakorik badu, eta, laburturik, Nafarroakoan. Kontu orokorra, kontu-hartzailetzak moldatua, ekainaren 1a baino lehen, toki entitatearen kontu batzorde bereziaren esku jarriko du haren buruak, txostena eman dezan; batzordea talde politikoen ordezkariek osatuko dute, halakorik bada. Kontu orokorra, aurreko txosten eta dokumentuekin, korporazioaren osoko bilkuraren esku jarriko da.

2018 urteko aurrekontua Iruñeko udalean: 204.543.681 eurokoa da. Ezohiko osoko bilkuran onartu dituzte Iruñeko Udaleko 2018ko aurrekontuak, hirugarren urtez jarraian. EH Bildu, Geroa Bai, Ezkerra eta Aranzadiren babesarekin. Azkenean, aurtengo kontuak joan den 2018ko urtarrilaren 16an sartu ziren indarrean

Langilegoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko udalaren zerbitzuko langileria funtzionario publikoek, behin-behineko langileek eta kontratupeko langileek (finkoek edo aldi baterakoek) osatzen dute.  Udalaren beharrezkoak diren eginkizun publikoak hauek dira:

a) Idazkaritza lanak, fede publikoa eta aginduzko lege-aholkularitza barne direla.

b) Kontu-hartzailetza lanak, barneko kontrol eta fiskalizazioa, ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuen arloko aholkularitza eta kudeaketa eta, azkenik, kontabilitatea barne direla.

d) Diruzaintza lanak, funtsak erabili eta gordetzea eta dirua biltzea barne direla.

Iruñeko udalak 1307 langile jasotzen ditu bere babesean non 1238 funtzionariak dira eta 35 erregimen foralen onespean lan egite dute. Funtzionariok izendapen legal baten esker administrazio lokalean onartuta daude ordainsari zerbitzu profesional baten bidez, zuzenbide administratiboaren menpean egonda. Izendapen askeko postuak izaera tenporaleko langileen bidez beteta egongo dira, hala nola politikariek edo laguntza funtzioa betetzen dutenak.

Funtzionarioen mailak eta graduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskatzen zaioen titulazio mailareneta haien eginkizunen arabera, funtzionariak bost mailetan kotzen dira: A, B, C, D, E. Maila bakoitza zazpi graduz osatuta dago eta funtzionari batek  gora egin dezake graduen artean, zazpigarren gradua lortu arte.

A Maila (Lizentziatua unibertsitatean, Ingenieroa edo Arkitektoa): Maila honeko funtzionarioek  zuzenbide jarduerak izango dute.

B Maila (Diplomatua unibertsitatean, Ingeniero Teknikoa, Arkitektu Teknikoa edo hirugarren mailako Formakuntza Profesionala): Maila honeko funtzionarioek laguntza lana eskainiko diote A mailako funtzionariei eta bere titulazio bereko profesionalei.

C Maila (Batxiller tituloa, bigarren graduko Formakuntza Profesionala): Exekuzio lanei ekiniko diote.

D Maila (Eskola graduatua edo lehen mailako Formakuntza Profesionala). Laguntzaile edo laguntza lanak egingo dute.

E Maila (Eskola ziurtagiria): Mendeko laguntza lanak egingo dute.

Langileri organikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatutako izendapen askeko udalerri beran lan egiten duten langileek ikertzen baditugu, ondorengo kargudunak eta haien soldatak aurkitzen ditugu. Udalaren langileri organikoa 2018 urterako onartua izan zen 2018ko martxoaren 16an

Izendapen askeko denboraldiko langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

●       Gobernu Gardenaren zuzendaria:                 56.693,43 €

●       Saileko zuzendariak                                      56.693,49 €

●       Polizia munizipalaren buruzagia:                  60.788,67€     

●       A mailako kargua Gobernu Gardenaren sailarako. 50.806,58 €

●       A mailako kargua Gobernu Gardenaren sailarako: 44.992,70 €

●      Alkatearen idazkaritza sailean bi postu: Bakoitzak:  31.749.41 €

●       Protokolo saileko buruzagia: 44.992,70 €

●       Alkate bulegoaren zuzendaria: 44.992,70 €

●       Parke, lorategi eta orlegiguneko teknikari zuzendaria: 39.980,83€

●       Hiritar Ekologia eta Mugikortasuneko arduraduna: 39.757,34 €

●       Energia Agentziaren arduraduna: 33.413,68 €

●       Bizileku arreta taldearen arduraduna B maila parekoak diren soldatarekin.

●       Aholkulari 6 leku talde politiko bakoitzaren asistentziarako: 23.053,98 €

●       Saileko idazkari teknikoa:     50.806,58, 24€ Lan arrisku prebentzioaren koordinatzailea: 37.314€

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .