La Equitativa (eraikina)

Koordenatuak: 43°15′47″N 2°55′46″W / 43.26304°N 2.92937°W / 43.26304; -2.92937
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bilboko eraikinari buruzkoa da; buruzkoa beste hau da: «La Equitativa (argipena)».
La Equitativaren egoitza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′47″N 2°55′46″W / 43.26304°N 2.92937°W / 43.26304; -2.92937
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1934
Izenaren jatorriaCompañía de Seguros La Equitativa (en) Itzuli
ErabiltzaileaCompañía de Seguros La Equitativa (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaManuel Ignacio Galíndez
Estiloaarrazionalismoa
Ondarea
EJren ondarea377

La Equitativaren egoitza Bilboko eraikina da. Iraganean La Equitativa aseguru-etxearen egoitza izan zen.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abando auzoan dago, Mazarredo zumarkalea eta Kolon Larreategi kalearen arteko izkinan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934an Manuel Ignacio Galindez arkitektoak estilo arrazionalistan diseinatu zuen .

1996ko abenduaren 17an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Equitativa eraikina Bilboko zabalgunean dago, Albia lorategiaren plazan, eta 1930eko hamarkadako estilo arrazionalistakoa da.

Erabilpeneko bere tipologia-egitaraua, etxebizitzetarako eta bulegoetarako bitariko tipologi bati dagokio.

Bere kokapen tokia, eraikinaren prestakuntza orokorraren abiapuntua da, ebazpen simetriko baten bidez erabakitzen dena, ertzean, bere bi fatxadek formatzen duten angeluaren erdikarian dorre bat duela.

Bere altxaera, soto batean, beheko solairuan eta zazpi solairutan, azkenekoa atzeraemana, banaturik dago.

Ertzeko xehetasuna: dorrea, ertz biribildua, erlojua eta masta.

Eraikinaren oinaren ezaugarria da eskailera nagusia angeluaren erdikarian egotea, osterantzean, bere banaketa, konbentzionala da. Lehenengo solairua bulegoetarako jarria dago eta bere barneko aldean, egituraren eta itxieraren arteko banaketa nabarmentzen da eta bi fatxadetan zehar doan bao bat agertzen dela eta konposizio-banatzailetzat egiten duena eta euspenerako erlaitz zerrenda bat bezala egiten duena eta goiko hurrengo solairuko baoentzako karel bat bilakatzen dena.

Colon de Larreategi kalera ematen duen fatxada, biribildutako ertz batean bukatzen da, argia eta ikuspena irabazteko egina, baina hori, fatxada nagusia baino beheragoko mailan lortzen du.

Dorrea lehenengo solairuaren alturan jaiotzen da, teilatua pasa arteraino jarraitzen du eta angeluko baoz egindako ardatz batez zulatua dago.

Mazarredo kaleko fatxadak ditu apainketa-elementu garrantzitsuenak, esaterako, dorrea, ordularia, banderaren makila, ekitatearen jainkosa eta galerien barne alikatatua, bulegoen solairuaren altueran dago «La Equitativa» errotulua eta dorrea lau zubururen bitartez apaintzen da.

Baoak, galeriak enmarkatzen dituzten ardatzetan banatzen dira Mazarredo kaleko fatxadan eta Colon de Larreategi kaleko fatxadan kanporantz ateratako balkoietan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo