Lapoblación

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lapoblación

 Nafarroa

Lapoblaciongo armarria

Izen ofiziala Lapoblación
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Vianaldea
Alkatea Javier Martínez Fernández de las Heras
(AILM, indep.)
Herritarra lapoblaciondar
Koordenatuak 42°36′17″N 2°28′0″W / 42.60472°N 2.46667°W / 42.60472; -2.46667Koordenatuak: 42°36′17″N 2°28′0″W / 42.60472°N 2.46667°W / 42.60472; -2.46667

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 17,73 km2
Garaiera 886 m
Distantzia 106 km Iruñera
Posta kodea 31227
Biztanleria 151 bizt (2009)
Dentsitatea 8,52 bizt/km²

Lapoblación[1] Nafarroako udalerri bat da, Lizarrako merindadean kokatua. Bi herrik osatua dago, Meano eta Lapoblacionek. Bien artean, 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 151 biztanle zituzten.

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Meanuri proposatu zen herriaren euskal izentzat. Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen hori alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean, Lapoblación izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.[2]

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Lapoblación Ekoratik (Araba) ikusia

Lapoblaciongo udalerria Nafarroako mendebalde muturrean dago, Arabako mugatik gertu eta Nafarroako hiriburutik 100 kilometro baino gehiagora. Mendebaldean Bernedo eta Kripan eta hegoaldean Ekora herri arabarrekin egiten du muga, Marañonekin iparraldean eta Oionekin (Araba) ekialdean.

Lapoblacion itsasoaren mailatik 884 metrora dago, Kantabriako mendilerrotik gertu. Lizarrako merindadeko herria da.

Castillo de Lapoblación mendiaren hegoaldeko magalean dago.

[aldatu] Kontzejuak

Udalerria bi kontzejuk osatzen dute, Lapoblacion (Herriburua) eta Meanok. Biztanleriaren gehiena Meanon bizi da gaur egun.

[aldatu] Historia

Lapoblaciongo elizaren ikuspegia.

Lapoblación igarobide natural baten ondoan dago, Bernedoko mendatea (La Horca eta la Aldea izenekin ere deitua). Mendatea, Gazteluko Haitza eta Lapoblaciongo Haitzaren (Lehoi Loti" izenez ere deitua) artetik igarotzen da. Mendate hau ezinbestekoa zen, Kantabriako mendizerra igaro, eta Arabar Errioxa eta Mendialdeko Araba elkartzeko. Historiaurreko hainbat aztarna arkeologiko aurkitu dira udalerrian, batez ere, silex eta keramika arrastoak. Arrasto horiek frogatutakoaren arabera, Lapoblaciongo lehenbiziko biztanleak Burdin Arokoak izan ziren. Herriak Erromatar Inperio garaian ere garrantzia izan zuen.

Herriari buruzko lehen dokumentu idatzia XII. mendekoa da. 1105 eta 1109 urteetako dokumentu batean Ponicastroko San Andres Apostoluaren monastegia aipatzen da, Punicastroko Gazteluari loturik. Historialari batzuen ustez, gaztelu hori Lapoblacionen zegoen, Gazteluaren Haitzaren tontorrean. Dena den, beste historialari batzuen iritziz, Ponicastroko gaztelua Torralba del Rion ere egon zitekeen.

Hamarkada batzuk beranduago, Marañongo hiribilduaren foruetan aipatzen da Lapoblacion, herri horren udalerri mugakide izanik. XII. mendeko dokumentua den arren, ez da ezagutzen zein izan zen idazteko datza zehatza, litekeena da 1121 eta 1134 urteen artean idatzi izana. Marañongo foruak Alfontso Borrokalaria erregeak eman zituen.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Lapoblaciongo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
364 392 478 552 566 546 535 427 267 207 171 192 160

2008ko erroldaren arabera, lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,52a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

[aldatu] Kontzejuak

Kontzejua Biztanleria (2006)
Lapoblación 40
Meano 120

[aldatu] Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: Nafarroako parke eolikoak

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lapoblacion eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,82k zekien euskaraz hitz egiten.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Herriak abuztuaren 15ean eta abuztuaren 16an ospatzen ditu jaiak Ama Birjinaren eta San Rokeren omenez.

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Lapoblaciongo alkatea Agrupación Independiente Lapoblación-Meano (AILM) herri ekimeneko Javier Martínez Fernández de las Heras da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean; UPN ere aurkeztu zen baina hautetsiak zerrenda zabalen bidez aukeratzen diren udalerri honetan ez zuen bat ere lortu. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako boto guztien %0,89) eta boto zuriak hiru izan ziren (%2,70). Abstentzioa %29,11ekoa izan zen.

Lapoblaciongo Udala-2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Angel Antia de Vicente (AILM) 59 Bai
Javier Martinez Fernandez de las Heras (AILM) 57 Bai
Luis Martin Domaika Ameskoa (AILM) 56 Bai
Santos Martinez Alonso (AILM) 53 Bai
Julio Martinez Gomez (UPN) 49 Bai

2011n ere Agrupación Independiente Lapoblación-Meano (AILM) eta alkate kargua berretsi zuen Javier Martínez Fernández de las Heras izan ziren nagusi; kasu honetan zinegotzirik lortu ez zuen PPri aurre egin behar izan zion[3].

[aldatu] Udaletxea

  • HELBIDEA: Foruen Plaza z/g (Meano kontzejua)

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Javier Martínez Fernández de las Heras AILM
2011- Javier Martínez Fernández de las Heras AILM

[aldatu] Erreferentziak

  1. 155. araua, Deklinatzean, azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-10 
  2. Euskaltzaindiko Onomastika batzordea: «Nafarroako Udal Izendegia, 155. araua», Plazaberri, 72. zenbakia, 2009.
  3. Emaitzak Berrian.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak