Berde: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
dollara eta dirua, oparotasuna azpiatala osatu
Ikurrina
877. lerroa: 877. lerroa:


=== Ikurrina ===
=== Ikurrina ===
[[Fitxategi:Ikurrina Urgull, Donostia, Euskal Herria.jpg|thumb|Ikurrina]]
[[Ikurrin|Ikurrina]] Euskal Herriko bandera eta ikur nagusia da.  Oinarri gorriaren gainean, gurutze zuri zuzen batez eta gurutze berde zeihar batez osatuta dago. Gurutze zeihar berdeak edo [[San Andres]]<nowiki/>en gurutzeak lege zaharrak eta [[Bizkaia|Bizkai]]<nowiki/>ko [[independentzia]] irudikatzen ditu, [[Gernikako Arbola]]<nowiki/>ren kolore eta itxura estilizatua baita. Batzuek, beste harreman bat ikusten dute Padurako borrokarekin, gurutze mota horrek San Andresen gurutzea izena baitu eta borroka San Andres egunez izan baitzen.
[[Ikurrin|Ikurrina]] Euskal Herriko bandera eta ikur nagusia da.  Oinarri gorriaren gainean, gurutze zuri zuzen batez eta gurutze berde zeihar batez osatuta dago. Gurutze zeihar berdeak edo [[San Andres]]<nowiki/>en gurutzeak lege zaharrak eta [[Bizkaia|Bizkai]]<nowiki/>ko [[independentzia]] irudikatzen ditu, [[Gernikako Arbola]]<nowiki/>ren kolore eta itxura estilizatua baita. Batzuek, beste harreman bat ikusten dute Padurako borrokarekin, gurutze mota horrek San Andresen gurutzea izena baitu eta borroka San Andres egunez izan baitzen.


Arana anaien interpretazioaren arabera, Berdeak, Gernikako Arbola eta harekin Bizkaiko foru erakundeak irudikatzen ditu; eta San Andresen gurutzeak, kondairaren arabera San Andres egun batez [[Arrigorriaga]]<nowiki/>ko gudua jazo zela. [[1895|1895eko]] [[Uztailaren 28|uztailaren 28an]], [[Bizkaitarra (aldizkaria)|Bizkaitarra]] aldizkariaren 31. alean, [[Sabin Arana]] berak bere hitzez [[Feniziar bandera]] idazlaneko laugarren ekitaldian honela deskribatzen du: <blockquote>San Andres Gurutze Berdeak bere koloreaz une berean Armarriko [[Haritz|Haritza]] eta [[Lege Abertzaleak]] irudikatzen ditu...
Arana anaien interpretazioaren arabera, Berdeak, Gernikako Arbola eta harekin Bizkaiko foru erakundeak irudikatzen ditu; eta San Andresen gurutzeak, kondairaren arabera San Andres egun batez [[Arrigorriaga]]<nowiki/>ko gudua jazo zela. [[1895|1895eko]] [[Uztailaren 28|uztailaren 28an]], [[Bizkaitarra (aldizkaria)|Bizkaitarra]] aldizkariaren 31. alean, [[Sabin Arana]] berak bere hitzez [[Feniziar bandera]] idazlaneko laugarren ekitaldian honela deskribatzen du:<blockquote>San Andres Gurutze Berdeak bere koloreaz une berean Armarriko [[Haritz|Haritza]] eta [[Lege Abertzaleak]] irudikatzen ditu...


Gurutzea eta Haritza eta hitzez baturik daude, [[Jaungoikoa, aberria, erregea|Jangoikoa]] eta [[Lege Zaharra]]; eta hortaz, banderaren erdigunean bi Gurutze zuri eta berdea bateginik daude. Eta Armarrian Gurutzea eta Haritza bateginik dauden modu berean, Jangoikoa eta Lege Zaharrak leloaren bategunean ere leku nagusia du: leloak leku garrantzitsuena du: Banderan ere Gurutze Zuria San Andres gurutze Berdearen gain dago.<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.sabinetxea.org/libro/libro/11.html|aldizkaria=www.sabinetxea.org|sartze-data=2020-05-26}}</ref> </blockquote>
Gurutzea eta Haritza eta hitzez baturik daude, [[Jaungoikoa, aberria, erregea|Jangoikoa]] eta [[Lege Zaharra]]; eta hortaz, banderaren erdigunean bi Gurutze zuri eta berdea bateginik daude. Eta Armarrian Gurutzea eta Haritza bateginik dauden modu berean, Jangoikoa eta Lege Zaharrak leloaren bategunean ere leku nagusia du: leloak leku garrantzitsuena du: Banderan ere Gurutze Zuria San Andres gurutze Berdearen gain dago.<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.sabinetxea.org/libro/libro/11.html|aldizkaria=www.sabinetxea.org|sartze-data=2020-05-26}}</ref> </blockquote>

12:26, 26 maiatza 2020ko berrikusketa

Artikulu hau koloreari buruzkoa da, izen bereko alderdietarako, ikus Berdeak
Berdea
 
Kolore koordenatuak
Hamaseitarra #00FF00
RGB (r, g, b) (0, 255, 0)
CMYKN (c, m, y, k) (255, 0, 255, 0)
HSV (h, s, v) (120°, 100%, 100%)

Berdea edo orlegia naturan oso ohikoa den kolore bat da. Landare gehienak berdeak dira klorofila dutelako fotosintesia egiteko. Orlegi izenak espektro elektromagnetikoaren barnean uhin-luzera 550 nanometrokoa duen koloreari dagokio.

Arte plastikoetan, berdearen kontrakoa gorria da, biak baitira kontraste gehien eskaintzen dutenak bata bestearen ondoan jarrita.

RAL kolore sisteman berdeak 6001 eta 6099 artekoak dira.

Etimologia eta hizkuntza

Berde hitzaren jatorria

Berde hitza, gaztelerazko “verde” hitzaren itzulpen bat da, hots, mailegu linguistiko bat. Beraz, hitzaren jatorria eta etimologia azaltzeko, gaztelaniar hizkuntzara joan behar gara.  

Gaztelaniazko hitza latinezko virĭdis hitzaren eratorpen bat da, latinez, “bizia, gaztetasuna, kementsua, indartsua…” adierazten duena. Era berean, virere hitz latindarrarekin ere du erlazioa, honek “verdear” adierazi nahi du, baina bere jatorria ezezaguna da.  

XVII-XVIII. mende harteetan eta euskarazko lehen idatziekin batera hasi zen zabaltzen berde hitzaren erabilera. Hego Euskal Herriko, zein zuberotar idatzietan berde hitza nagusitzen da, adibidez, Axularren idazkietan. Baina, literatura lapurtarrean, aldiz, ferde hitza nagusitzen da, Joanes Leizarraga idazlea izan zelako lehen pertsona hitz hori dokumentatzen.[1]

Beste hizkuntza batzuetan

Euskarazko beste hitzak

Berdeaz gain, kolore horri erreferentzia egiten dioten modu bat baino gehiago dago euskaraz, musker eta orlegi esaterako.

musker

Berde koloreak euskaraz izen berezirik ez zuen garaian eta Sabin Aranak “orlegi” hitza asmatu baino lehen, musker hitza kolore hau izendatzeko erabili zen. [2]

Kantu herrikoi honetan ikus daiteke:

Txuringoa, txuri

Gorringoa, gorri

Muskerra, musker

Eta gauerdia, beltz-beltz

orlegi

XX. mendearen hasieran Sabin Aranak “orlegi” hitza asmatu zuen berde kolorea izendatzeko. Orlegi bezalako neologismo edo sabinismo eta hitz berriak sortu zituzten erderek kutsatu gabeko “euzkera garbija” sortu zuten Euskal Pizkundearen garaiko sabindar garbizaleek. [2]

Etimologikoki: orri eta -legi, beillegi-aren (horia) imitazioa.[3]

Berdea eta urdina bereizten ez dituzten hizkuntzak

Ezaugarriak eta zientzia

Konposizioa

Kolore mota

Gehiketa eta kenketa

Ortzadarra

Sakontzeko, irakurri: «ortzadar»

Klorofila eta fotosintesia

Sakontzeko, irakurri: «klorofila» eta «fotosintesi»

Pigmentuak

Biologian eta geologian

Lotura zuzena du kolore berdeak biologia eta geologiarekin. Bistakoa da, naturaren kolore nagusia dela berdea eta gainera, ez kasualitatez, ingurumenak baldintzatutako historiaren eboluzio luze baten emaitza da. Horrez gain, lur planetako landareak forma, tamaina eta kolore askotarikoak dira, nahiz eta nabaria den hazi landare espezie gehienak berdeak direla eta aipatzekoa da horren eraginez ikusmena lasaitzen omen zaigula gizakioi, baita emozioak arindu ere[4]. Beraz, esan genezake berdeak naturarekin lotura zuzena duela eta beraz, biologia eta geologian sarri erabiltzen den eta erabilera anitzak ematen zaizkion kolorea dela; animalietan, landareetan, fruitu eta barazkietan eta mineraletan batik bat:

Animaliak

Animalien arten gehien bat narrastiak izaten dira kolore berdekoak, salbuespenak salbuespen; sugea, iguana, sugandila, igela, etab. Baina horrez gain itsas animali eta hegazti batzuk ere kolore berdekoak dira, adibide esanguratsuenak itsas dortoka eta loroa. Aipatutako animalietako askok kolore berdeko azala dute, ezkutatu edo kamuflatu ahal izateko eta horrela seguru egoteko. Aipatzekoa da bestalde, ugaztun asko eta asko ez direla kolore berdekoak, eta hipotesi batzuen arabera, ugaztunek soilik bi fotorezeptore dituztelako erretinetan eta beraz, ez dutelako gorria eta berdea bereizten gertatzen da hori. Horregatik, beraientzat ez da beharrezkoa kolore berdeko azala edukitzea kamuflatzeko, hau da, azeri batentzat adibidez ehizatu nahi duen kolore marroieko untxia, ezkututu egongo den landarearen berdearen oso antzerakoa izango da[5].

Datu aipagarri gisa, esan genezake, narrasti batzuek kolore berdeko odola dutela eta biliverdinaren eraginez gertatzen omen da hau. Konposatu toxiko hau hemoglobinaren (gure odolaren erantzukizuna duen eta oxigenoa garraiatzeaz ardutzen den proteina) degradazioatik sortzen da. Esaterako, Ginea Berrian biliverdina maila oso altuetan jasateko gaitasuna zituzten muskerrak aurkitu zituzten[6].

Clusia izeneko landare bat

Landareak

Landareen kolore bereizgarria klorofila izeneko pigmentuei esker eragindakoa da, batez ere fotosintesiaz arduratzen direnak. Sustantzia berde hau hostoetan eta zurtoinean aurkitzen da. Gainera, kloroplastoak izeneko zelulen organuluen barruan ere aurkitzen da. Eguzkia oso aberatsa da argi gorrizko fotoietan, eta ez oso aberatsa fotoi energetikoenetan, urdinetan, alegia. Bitarteko energia eskaintzen duten fotoiak (berdeak) ez dira oso ugariak. Landareen pigmentuak eguzki-espektro ugarienak eta energetikoak xurgatzera espezializatuta daude, hau da, gorriak eta urdinak. Hala ere, argi berdea islatzen dute landareek. Hori dela eta, landareen hostoak berde kolorekoak ikusi ohi ditugu.[7]

Fruituak eta barazkiak

Ohikoa da kolore berdea janari osasuntsuekin erlazionatzea. Barazki berdeek, hala nola espinakek, brokoliak, eta ilarrek edo kiwiek klorofilari zor diete kolore berdea; begien osasunarekin lotutako antioxidatzaile bati. Betakarotenoa eta zeaxantina ere proportzionatzen dizkio giza gorputzari. Orokorrean, fruta eta barazki berdeek balio nutritibo handia dute, magnesioa bezalako osasunerako ezinbestekoak diren bitamin eta mineraletan. Gainera, garbitzaile bikainak dira, klorofila maila altuei esker.[8]

Espinakak bezalako barazki berdeek azido foliko kopuru handia dute, haurdinaldirako gakoa dena, adibidez. Barazki berdeek, gainera, potasio eta K bitamina maila altuak dituzte, bihotza babesten dutenak eta odola koagulatzeko prozesuan laguntzen dutenak. Bestalde, begi, hezur eta hortz osasuntsuak mantentzen ere laguntzen dute. Eta azkenik, barazki-hosto berde ilunek (brokolia) antioxidatzaile eta zuntzen kontzentrazio oso handia dute.[9]

Mineralak

Begi berdeak

Laserrak

Ordenagailuan

Berde motak

Berde arrunta

Kolore berdea, orokorrean, inprimaketen ereduan horiaren eta cian-aren bitarteko bezala estandarizatzen da (CMYK 100, 0, 100, 0 kodea) eta web orrietarako htlm #008000 kodearekin (berde puru gehigarria baino ilunagoa).

Berde CMYK Berde web

(Green HTML)

HTML #009846 #008000
RGB (0, 152, 70) (0, 128, 0)
HSV (148°, 100 %, 70 %) (120°, 100 %, 50 %)
Protokoloa [10] HTML / CSS

Berde urdinak

Berdearen eta urdin berdearen arteko pigmentuak eta koloreak:

Urdin berde piktorikoak

Izena Lagina Kode hexadezimala RGB HSV
Veronako berdea[11] #009B7D 0 155 125 168° 100% 61%
Esmeralda[12] #009975 0 153 117 166° 100% 60%
Errauts berdea[13] #009872 0 152 114 165° 100% 60%
Biridianoa[14] #128385 18 131 133 181° 86% 52%
Berde ftaloa[15] #0F4F41 15 79 65 167° 81% 31%

Beste berde urdinxkak

Izena Lagina Kode hexadezimala RGB HSV
Cian[16] #00FF99 0 255 153 156° 100% 100%
Esmeralda argia[17] #3FD8AA 63 216 170 162° 66% 55%
Menta[18] #81C2AE 129 194 174 162° 34% 76%
Turkesa[19] #5DC1B9 93 193 185 175° 52% 76%
Gardinga[20] #43B3AE 67 179 174 177° 46% 48%
Berde irlandarra[21] #40C575 64 197 117 144° 68% 77%
Berde turkesa (autoak)[22] #49B675 73 182 117 144° 60% 71%
Jade[23] #00A86B 0 168 107 159° 100% 66%
Berde persiarra[24] #00A693 0 166 147 135° 75% 60%
Urdin berdea[25] #009C8C 0 156 140 174° 100% 61%
Berde urdinxka[26] #009A79 0 154 121 167° 100% 60%
Hirusta berdea[27] #009E60 0 158 96 156° 100% 62%
Itsaso berdea[28] #2E8B57 46 139 87 146° 67% 55%
Zertzeta[29] #317874 49 120 116 177° 59% 47%
Pinu berdea #1B7677 27 118 119 181° 77% 47%
Botila berdea #1B4D3E 27 77 62 162° 65% 30%
Petrolio berdea[30] #173F35 23 63 53 165° 63% 25%

Berde horiak

Izena Lagina Kode hexadezimala RGB HSV
Te berdea[31] #CFFDAF 207 253 175 95° 31% 99%
Lima #BFFF00 191 255 0 80° 76% 80%
Hori berdea[32] #C6CE00 198 206 0 62° 100% 81%
Chartreusea #BEB72D 190 183 45 57° 76% 75%
Sagar berdea #8DB600 141 182 0 74° 100% 71%
Berde horixka #75B313 117 179 19 83° 89% 70%
Oliba berdea[33] #6B8E23 107 142 35 80° 75% 56%
Ahuakatea[34] #568203 86 130 3 81° 98% 51%
Espinaka[35] #4A5D23 74 93 35 80° 62% 36%

Berde grisak

Izena Lagina Kode hexadezimala RGB HSV
Pistatxo #93C572 147 197 114 96° 42% 77%
Berde iratzea #71BC78 113 188 120 126° 44% 74%
Berde goroldioa[36] #8A9A5B 138 154 91 75° 41% 60%
Errusiar berdea[27] #679267 103 146 103 120° 30% 57%
Errauts berdea (espezifikoa)[11] #5F7F7A 95 127 122 171° 25% 50%
Iratzea[11] #51794B 81 121 75 112° 38% 47%
Belar berdea[37] #35682D 53 104 45 112° 57% 41%
Berde-beltza[38] #245338 34 83 56 146° 57% 33%

Daltonismoa

Sinbologia

Baimena

Baiezkortasuna adierazten duen kolore berdeko "check" sinboloa.

Mendebaldeko kulturetan, berdea baikortasun ikur gisa erabiltzen da, eta ondorioz, baimena adierazten duen kolorea ere bada. Berde kolorearen esanahi gehienak positiboak diren bezala, hura bera ere baikortasunaren sinbolotzat jotzen da, hori dela eta orokorrean mundu mailan berdea baiezko erantzunaren ordezkari gisa erabiltzen da.[39] Semaforo berdeak pasatzeko baimena ematen digu.[40] Bandera berdeak hondartzetan, ura bainatzeko egoera seguruan dagoela adierazten du. Mendebaldeko balore-burtsetan berdeak akzioen prezioen igoera adierazten du, hala ere, ekialdeko Asian berdea burtsaren beherakada adierazteko erabiltzen da.

Gainera, maiz positibotasuna irudikatzen duten sinbolo edo karaktere bereziek berde kolorea hartzen dute baikortasun hori bere egiteko, esanahiak bateratuz. Ingelesezko "tick (check)" (✅) edo "plus" (+) sinboloak esate baterako.[41]

Natura eta bizia

Udaberria eta itxaropena

Kolore berdeak duen harremana udaberri eta itxaropenarekin bereziki ezaguna da mendebaldeko kulturan. Aldi berean, udaberriaren eta itxaropenaren arteko harremana oso estua da.

Berdea naturaren kolore nagusia da, eta, beraz, sarriago erabiltzen da natura, landaretza, sendaketa edo ugalkortasuna irudikatzeko. Ondorioz, logikoa da udaberriarekin lotu izana, udaberrian ematen diren landareen agerraldi berriek paisaia berdez tindatzen baitute.

Berdearen eta itxaropenaren arteko harremana Erdi Aroko dokumentuetan aipatzen da, nekazaritzari erreferentzia eginez. Udaberrian, uzta berriek markatzen dute itxaropena, uzta horien ondorengo hilabeteetarako janaria eta aberastasuna ematen baitute. Hau da, pertsonak udaberria iristeaz pozten gara, eta ondorioz, honi itxaroten diogu neguko hilabete gogorretan zehar.

Gainera, udaberriak gabealdi baten ondoren berritzea ere esan nahi du, eta itxaropena ere gabealdi baten ondoren eskuarki onartzen den sentimendu bat da.

Beraz, kolore berdea udaberriarekin lotzen da, honek naturan duen presentziagatik, eta udaberriak aldi berean, pertsonengan esanahi garrantzitsua du, izan ere, udaberria heltzearen desira sentitzen baitugu, bizia berriz hastearekin eta egoera ekonomikoa hobetzearekin lotu izan baita beti. Itxaropenak udaberriaren kolore bera (berdea) hartuz, eta bien harteko harremana sortuz.

Gaztaroa

Udaberriaren eta hazi daitekeen guztiaren kolorea da, horregatik; aurrerapenarekin eta garapenarekin lotuta dago. Gainera, freskotasunaren kolorea da.

Gazteen kolorea da, eta horrek ez die denei harridura sortuko; nahikoa da fruta eta landare gehienek, oso berriak direnean, berde kolorea dutela pentsatzea.

Duela gutxiko maitasuna sinbolizatzen du, eta leku bakoitzean hain ugaria edo urria izatearen arabera, alderdi onekin edo txarrekin lotu daiteke. Adibidez, kolore ugaria den herrialdeetan, munstroekin, nazkagarriarekin eta gaiztoarekin erlazionatu daiteke.

Tolerantzia

Berde kolorea tolerantzia balorea adierazteko erabiltzen da. Tolerantzia beste pertsona edo taldeen ideeiekin egon ez arren, errespetatzen duen jokaera da[42]. Tolerantzian, bertutea eta errespetua baloreak azpimarratzen ditu eta kolore berdea sinbologikoki bertutea eta errespetua,  adierazten du [43]. Gehienetan, tolerantzia adieraztean, urdin eta berde koloreak erabiltzen dira, oreka eta harmonia adierazten dutelako.

Maitasuna eta sexua

Dragoiak, munstroak eta deabrua

Pozoioa

Beste kolore arrunt batzuk bezala, berdeak guztiz kontrajarriak diren hainbat lotura ditu. Europar eta estatubatuarrek osasunarekin lotzen duten arren, toxikotasunarekin eta pozoiarekin lotzen den kolorea ere bada. Lotura honentzat oinarri sendo bat zegoen; XIX. mendean, zenbait pintura eta pigmentu herrikoiek, bereziki kupritsa, Schweinfurten vert-a eta Parisko vert-a, oso toxikoak ziren eta kobrea edo artsenikoa zuten.[44] Absenta edari mozkorgarria "maitagarri berdea" bezala ezagutzen zen.

Larruazaleko tindu berdea, batzuetan, goragale eta gaixotasunekin lotzen da.[45] "Zakatz berdeak" esamoldeak gaixoa dirudiela esan nahi du. Kolorea, urrearekin konbinatzen denean, gaztetasunaren desegitea irudikatzen duela esaten da. Ekialde Urruneko kultura batzuetan, kolore berdea gaixotasunaren edo goragalearen sinbolo gisa erabiltzen da.

Dollarra eta dirua, oparotasuna

Estatu batuetako dollar bat

Europan eta Estatu Batuetan, batzuetan, berdea kolorearekin, eta oparotasunarekin lotzen da. Erdi Arotik, XIX.mendera arte bankariek, merkatariek, landa zaldunek eta nobleziako kide ez zirenek lotzen zuten aberastasunarekin gehien bat. Erresuma Batuko Komunen Ganberako bankuak, lurjabe nobleak esertzen zirenak, berde kolorekoak dira.[46]

Estatu Batuetan, berdea, dolar billetearekin konektatuta zegoen. Hori horrela, 1850etik, Tracy R. Edsonek, “Billetes” konpainian lan egiten zuenak, ordurako ezagutzen ziren disolbatzaile guztiekiko erresistentea zen tinta berde bat aurkitu zuen, eta, beraz, faltsutzea zailagoa zena. 1861etik aurrera, dolar txartelaren atzealdea berdea izan da.  Gainera, billeteak meheak zirenez, atzealdeko berdea ez zen ikusten eta txartelaren aurrealdeko irudiak nahasten zituen. Berdea erabiltzen jarraitzen da, publikoak, orduz geroztik, txanpon indartsu eta egonkor batekin lotzen duelako. 1929an tamaina txikiagoko billeteak sartu zirenean, berdea erabiltzen jarraitu zen. Berdea psikologikoki gobernuaren kreditu indartsu eta egonkorrarekin identifikatu bait zeggoen. Sinbolismoa oso garrantzitsua izan zen Estatu Batuetako sortzaileentzat, Washington DCren[47] arkitekturari begiratu bat ematea edo dolar bateko billetea osatzen duten elementuetan sakontzea besterik ez da nahiko.

Esanahi honen erabilerarik nabarmenetako bat, El Maravilloso Mago de Ozen (Oz-eko aztia, euskaraz)[48] dago. Esmeralda Hiria, istorio honetan, denek koloretako betaurrekoak erabiltzen dituzten toki bat da, dena berdea dela pentsarazten dutenak. Historiaren interpretazio populistaren arabera, hiriaren kolorea, L. Frank Baum autoreak erabiltzen du, bere garaian Amerikak zuen finantza sistema irudikatzeko, Amerika, urrearen aurrean paper txanponaren erabilera eztabaidatzen ari zen garai batean bizi izan baitzen.

Artean

Historian

Historiaurrea

Antzinaroan

Antzinako Aroa garai tradizional bat da, oso erabilia giza historiaren periodizazioan, idazkera izan zuten lehen zibilizazioen sorrera eta garapenak definitua, horregatik "antzinako zibilizazioak" deituak. Tradizioz, historiaren beraren hasierako aldia izan da, idazketaren asmakuntzarekin hasi zena, historiaurrea aurretik zuela. Aldizkako eskema batzuen arabera, "Protohistoria" izeneko aro bat dago, historiaurrea eta Antzinako Aroaren artean, idazkerarik gabeko lehen zibilizazioen sorrerak definitua.

Antzinako Aroan, garrantzi handiko ehunka zibilizazio sortu eta garatu ziren kontinente guztietan, horietako askok, gaur egun, Sumeriatik (K. a. IV. milurtekoa), oraindik presente dauden produktuak, erakundeak, ezagutzak eta balioak sortu zituztenak. Eta Antzinako Egiptotik, antzinako zibilizazio vedikoetatik pasatuz Indian, Txina Zaharretik, Antzinako Grezia eta Erromatik, Pertsiako akemenestar Inperiotik, beste askoren artean. Hiriak eta hiritartze prozesua, Estatua, zuzenbidea eta legea sortu ziren, baita budismoa eta judu-kristautasuna bezalako erlijio handiak ere.

Kolore berdeari dagokionez, antzinatik berde argitsu bat ezagutzen zen, margolariek erabiltzen zuten berde bizi bat, "Kobre berde" deitzen zena eta oso toxikoa zena.

Bazegoen, baita ere, kolore berde ez hain arriskutsu eta merkeago bat, urki, haltz eta sagarrondoetako azal eta hosto freskoetatik lortua, edo akilea, goroldio edo iratzea bezalako landareetatik, honekin ehun batzuk tindatu zitezkeelarik.

Berde bizia askoz garestiagoa zen, tindatze bikoitza eskatzen baitzuen, lehenik horiz tindatzen zen azafrai edo kardu-lorez, eta gero urdinez glastoz edo intimoz. Zenbat eta argiagoa berdea, orduan eta dotoreagoak oihalak.

Gorria nobleziak erabiltzen zuen bitartean, berdea burgesiaren kolorea zen, berde argi eta berde iluna burges pobreentzat eta berde garbia aberatsentzat.

Antzinako Egipton

"Egipto, Niloren dohain bat da" (Herodoto), zibilizazio gutxik izan baitzuten hain harreman erabakigarria ibai batekin. Urteko goraldiak aukera ematen du zerrenda estu baten emankortasuna eta biztanleria-dentsitate oso handia izateko, eta Ipar Afrikako basamortu hustua zeharkatzen du (glaziazio osteko garaian "desertizatua"), hegoaldeko ur-jauzietatik iparraldeko deltaraino. Goi Egiptoren eta Behe Egiptoren arteko dualtasunak, obra hidraulikoetan lan kolektiboak lotzen zuen nekazari gizarte oso egonkor baten gainean, faraoiaren irudiaren sakralizazioa, tenpluen sendotasuna, burokrazia eraginkor bat eta harantzagoko erlijio konplexu bat ezaugarri zituzten erakunde eta kultura batzuk eratu zituen. Milaka urtetan zehar jarraitutasun handi baten barruan (batzuetan homogeneotasun. Ondorioz errenazimentu, birsortze eta uztaren ikurra zen, Niloren hazkundeari esker.

Antzinako Grezian

Antzinako greziarrek kolore pertzepzio desberdina zuten, artean gutxienez. Pinturan, haien lau kolore funtsezkoak gorria horia, zuria eta beltza ziren. Berdea gutxi erabiltzen den kolorea zen. Batzuetan urdina eta berdea kolore bera zela pentsatzen zuten; izan ere, askotan hitz berdina erabiltzen zuten itsasoa eta zuhaitzaren kolorea deskribatzeko. Democritus filosofoa bi berde mota deskribatu zituen: cloron, berde zurbila, eta prasinon, barazki berdea. Aristoteles uste zuen berdea zuria eta beltzaren erdian kokatzen zela. Greziarrentzat zuria ura esan nahi zuen eta beltza, berriz, lurra. Beraz, berdea ura eta lurraren arteko konbinazioa zela uste zen. Berdea pintura grekoan aurkitzeko zaila den kolorea da, ez baitzen funtsezko lau koloreetako bat. [49][50]

Antzinako Erroman

Erromatarrek greziarrek baino gehiago erabiltzen zuten kolore berdea. Venus-en, lorategi, barazki eta mahatsien jainkosaren, kolorea zen. Erromatarrek pigmentu berde on bat egin zuten, hainbat hiritan erabili zena, Ponpeian, Herkulanon eta Lyonen adibidez.

Erabiltzen zuten beste pigmentu berde bat "verdegris" zen. Pigmentua lortzeko, kobrezko platerak beratzen jartzen ziren irakitzen zegoen ardoan. K.A II.menderako, erromatarrek berdea erabiltzen zute, pinturan, mosaikoetan, beiran... eta latinak hamar hitz desberdin zituen berde motak izendatzeko. Berdea izendatzeko hiitz nagusia "viridis" zen[50].

Erdi Aroan

Aro Modernoan

Zuri, beltz, gorri, urdin, bioleta, hori eta laranjarekin batera, berdea, Aro Modernoko (XV-XIX) kolore esanguratsuenetako bat da. Berdea, literatura eta artearen mugimendu erromantikorekin dago erlazionatuta, non naturaren bertuteak ospatzen ziren. [51]Ondoren, emozioak sortzeko erabili izan zen eta ezegonkorra, gaiztoa eta pozoitsuak ziren gauzekin erlazionatzen zen[52], baita aberastasun, merkatari, bankari eta aristokratekin ere. Hori dela eta, Leonardo Da Vinciren Mona Lisaren jantzia berdea da.[53]

Gioconda


Horrez gain, kristau fedea sinbolizatzeko erabiltzen zen eta askotan, naturaren sinbolo moduan erabili izan da.

XVIII eta XIX mendeetan, pigmentu eta koloratzaile berde sintetikoak aurkitu eta ekoiztu ziren, eta hauek, aurreko landare-pigmentu eta koloratzaile mineralak ordezkatu zituzten. Kolorante berri hauek, landare tinduak baino egonkorragoak eta distiratsuagoak ziren, baina denborarekin, debekatuak izan ziren artseniko maila altua zutelako.[54]

Egia da, garaiko koloreak beren opakotasunagatik nabarmentzen direla, baina honek ez du zer ikusirik garaiko gustuekin. Soilik pribilegiatu gutxi batzuek lor zezaketen kolore biziko pigmentuak, horregatik, kolore historikoen pertzeptzioa gainditu egin da.

Kolore hauek, pigmentu merkeagoekin lortzen ziren, gehienak, pintura merkeak eta munduko edozein lekutan erraz aurki daitezkeen lur-hauts soilak ziren. Horregatik, kolore hauek, kolore arrunt bezala ezagutzen ziren. Honekin batera, tonalitate berdez osatutako paleta itxurosoa zabaldu zen, non kolore gehienek, tonu urdinerako joera zuten.[55]

Aro Garaikidean

Arte adierazpenetan

Eskultura

Pintura

Kolore berdea aldatzen joan da denboraren bidez pinturetan. Hilobietako hormetan edo papiroetan margotzeko, egiptoar artistek, malakita erabiltzen zuten. Malakita, kobrezko mineral bat da, eta bere izena, malaqh grezieratik datorrena, malbaesan nahi du, bere berde koloreari erreferentzia eginez. [56] Antzinaroan, mineral hau, koloratzaile bezala erabiltzen zen. (Tutankamon erregearen hilobian malakitazko pigmentuz egindako pintura kaxa bat aurkitu zen). Egiptoarrek, lur berdeko pigmentu merkeagoak ere erabiltzen zituzten, edo sufre urdin eta hori nahastua.

Kristo ondoren II. mendean, erromatarrek berdea margoetan, mosaikoetan eta beiran erabiltzen zuten, eta latinez hamar hitz ezberdin zeuden berde barietateentzat.

Europa postklasikoan eta Europa modernoan, berdea aberastasunarekin, merkatariekin, bankariekin eta aristokraziarekinlotu ohi zen, arrazoi honengatik, Leonardo da Vinciren Mona Lisaren jantzia berdea da. Zoritxarrez, berdea erabili nahi zutenentzat edo erabiltzeko eskatzen zitzaienentzat, ez zegoen garbiketari eta eguzki argiari eusteko koloragarri berde begetalik. Tinta berdeak garoz, bananaz, elorri horizko baiakin, ortiga eta porru zukuz, landare digitalez, erretama landareekin, fraxinus edo lizarraren hostoakin, eta haltzaren azalarekin eginak zeuden, baina azkar desegin edo kolorez aldatzen ziren. [57]

Pintura barrokoan, 1670eko hamarkadan, Samuel van Hoogstraten herbeheretar margolaria kexu zen: "Gorria edo horia bezain kalitate handiko pigmentu berdea izatea nahi nuke. Lur berdea ahulegia da, Espainiako berdea [kardenillo] zakarregia da eta errautsak [berde malakita] gutxiegi irauten du ". [58]

Argazkilaritza

Paisai argazkilaritza
Begi berdeak ikuslea erakartzen du.

Berdea, urdina eta zian koloreekin batera kolore hotzen multzoa osatzen dute.

Argazkietan kolore bat indartsuagoa eta saturazio maila handiagoa izateko, kolore osagarri batekin batera jartzean lortzen da, kontraste maximoa lortuz. Bestalde, helburua argazkiaren naturaltasuna erakustea izaten bada, gertuko kolore familiekin erabili behar da.[59]

Berdea, lasaitasuna eta esperantza adierazten duen kolorea da eta gehienetan naturarekin lotzen da. Bestalde, berdea baita, pozoiaren kolorearekin lotzen da. Beraz, argazkilaritzan garrantzitsua da argazkiaren testuingurua, benetan adierazi nahi dena, adierazi ahal izateko.[60]

Txuri beltzeko argazkilaritzan, iragazki berdeak erabili ohi dira, landareen argazkiak ateratzeko. Paisaien argazkilaritzan aldiz, iragazki berdeek, kolore berde organikoak argitzen ditu, argazkiari naturaltasuna emanez.

Erretratuetan, berde koloreak ikuslea asko erakartzen du. Namia Greenek pertsona beltzaranak, paisai berdeen artean argazkiak ateratzean, paisaiak indar gehiago lortzen du eta pertsoneei garrantzia kentzen zaie. Bestalde, Steve McCurry argazkilariak begi berdeei ateratako argazkiak ikuslearen begirada errazago erakartzen du.

Paisai eta arkitektura argazkietan Andreas Gursky argazkilariak, berdea asko erabiltzen du lasaitasuna eta atsedena transmititzeko, bere lanetan.

Moda argazkilaritzan aldiz, Miles Aldridgek pintzel surrealista gisa erabiltzen du.[61]

Arkitektura

Arkitektura berdean

Arkitekturan koloreak eragina du eraikinaren hainbat faktoretan. Adibidez, barrualdeak hozteko edo berotzeko, eguzki-izpien xurgapen-maila handiagoaren edo txikiagoaren arabera, are psikologikoei lotutako funtzio sinbolikoaren arabera, edo existitzen ez den lekuan forma emateko, espazioak bereizteko, argiztatzeko, etab. Azken batean, kolore bat edo bestea hautatzeak gure eraikuntzaren izaera baldintzatuko du neurri batean. Arkitekturak eta koloreak harmonian bizi behar dute, ikuskizun bisual bat osatu ahal izateko.

Gure arkitekturan erabiltzen dugun kolore motak eragin sendoa izango du eraikina ulertzeko eta sentitzeko moduan. Berdea bezalako kolore hotzez apaindutako giroak gure tenperatura jaitsi dezakeela frogatu da, eta, beraz, arkitekturako argiak eta koloreak konbinazio perfektua izan behar dute.

Berdea arkitekturan ohikoa ez den kolore bat da, bereziki berde esmeralda edo pastel berdea, oso lasaigarria eta osasungarriak dira. Neoi berdeak ere, distiratsuagoa izan arren, beste neon kolore batzuk baino lasaiagoa dirudi. Hala ere, hori berdexka, behar bezala erabiltzen ez bada, oso 'klinikoa' dela eman dezake, bereziki zuriaren ondoan.  

Hauek dira kolore berderen ezaugarriak arkitekturan:

  • Eraikin orekatuak eta freskoak
  • Kanpotik, horma berdeek eta sabai berdeek iraunkortasuna iradokitzen dute, eta berotasun atsegina dute.
  • Kolore hotza denez, erlaxazio sentsazioa sortzen dute eta lasaitasuna ematen dute, logela bat edo kontzentrazio giroa sortu behar dugun espazioak margotzeko aproposak izanik.
  • Sabaian: babeslea, larruazalaren gaineko islapena ez da oso erakargarria.
  • Hormetan: freskoa, segurua, lasaia, fidagarria, pasiboa, narritagarria itsutzen bada (berde elektrikoa)
  • Pisuan: naturala (gehiegi asea ez bada), leuna, lasaigarria, hotza (urdina bada)

Erabilerak

Kolore berdea, gizartearen hainbat arlora lotuta dago. Adibidez, islamiar erlijiora, politikara, kirolera, marka komertzialetara, demokraziara...

Erlijioa (islama)

Islamean sinbolo gisa gehien erabiltzen den kolorea berdea da. Kolore honek poza, arrakasta, zoriontasuna, itxaropena eta bakea irudikatzen ditu.


Bestalde, Berdea islamaren kolore tradizionala da, seguruenik naturarekin duen loturagatik.

Aditz batean, Mahomari fidagarritasun pixka batekin, esleitutako testu bat jasotzen da, eta bertan esaten da "ura, berdexka eta aurpegi ederra" unibertsalki onak diren hiru gauza direla. Islamean aparteko arrazoi bat aurkitzen dugu, Mahoma batez ere jantzi berdeekin irudikatzen baita.

Izan ere, hori zen profetaren kolore gogokoena, maiz janzten baitzuen. Ondorioz, estatu islamiarretako banderetan aurkitu daiteke.


Berdeak, gainera, beste ezaugarri batzuk ditu, eta horiei esker, eraztun gisa etortzen zaio Islamari eta Ekialde Ertainari. Mahomak lotura hori aipatu zuen al-Khid "el Verde" izeneko islamiarreko pertsonai ospetsu bati buruz idatzi zuenean, hilezkortasuna sinbolizatzen baitu.


Beraz, musulmanek meskitak eta etxeen barrualdea kolore horrekin apaintzen dituzte.


Islamaren historia, kolore berdez zipriztindua dago. Gurutzadetan, islamiarrek jantzi berdeak erabiltzen zituzten, borroka-eremuan beren burua ezagutzeko ikusi zuten kolorea.

Persian, mendeetan zehar, Sayyids izeneko Mahomaren ondorengoak bakarrik eraman ahal izan zuten turbante berdeak, eta turbante berdea janzten zuen beste edozeinek zigorra jasoko zukeen..

Politika

Espainian berdea monarkiarekin lotzen da, Espainiako bi errepubliketan karlistek eta beste monarkiko batzuek "VERDE!" (euskaraz: berde) oihukatzen baitzuten (Viva El Rey De España!). Ordutik, kolore berdea Espainiako monarkiarekin lotu izan da. Gainera, frankismoan espainiar monarkikoek euren artean identifikatzeko lokarri berde bat zeramaten hegalean.

Lazo berdeak (elbarriarekin itsatsitako oihal berdezko tira bat) hainbat esanahi izan ditu Espainian, hala nola ETAko presoei laguntasuna erakusteko (1993an erabilitako lazo urdinaren erantzun moduan, eta irlandar errepublikarren lazo berdeak eraginda)[62] edo klima-aldaketaren aurkako ekintzak erreklamatzeko.[63]

Espainian, EQUO alderdiak ekologia politiko eta aurrerakoia defendatzen du, eta kolore berdea erabiltzen du erreferentziazko irudi gisa.

Gaur egun, VOX alderdi politikoak ere kolore berdea erabiltzen du.

Ekologistak

Alderdi politiko ekologistek edo "alderdi berdeek" kolore berdea asko erabiltzen dute haien adierazle gisa, naturan maiz agertzen den kolorea baita. Hori dela eta, kolore hau mugimendu ekologistarekin lotzen da. Plataforma ekologista eta bakezale garrantzitsuena Greenpeace (Bake berdea) deitzen da.

Hainbat alderdi ekologista daude munduan, eta aho batez erabiltzen dute kolore hori; Espainian, "Berdeak" (gaztelaniaz: Los Verdes) daude.

Mundu osoko nekazal elkarte eta mugimenduek ere erabiltzen dute berdea. Espainian, UPA eta Nekazari Gazteen Elkartea daude.

Euskal Herriko mugimendu abertzaleak

Euskal abertzaletasunaren ikur da kolore berdea, eta ideologia honetako alderdi politikoetan nabarmena da honen erabilera.

Fitxategi:EAJ-PNV.png

Ezker politikoaren esparruaren ordezkari nagusiak Euskal Herria Bildu koalizioa (Hego Euskal Herrian) eta Euskal Herria Bai (Ipar Euskal Herrian) dira. Bi logoetan agertzen da berdea; lehenengoaren kolore nagusia da, eta bigarrenean ikurriñaren barne aurkitzen da.

Eskuin politikoaren esparruan, Euzko Alderdi Jeltzalea dago Hego zein Ipar Euskal Herrian, eta alderdi politiko hegemonikoa da Euskal Autonomia Erkidegoan. Honek ere, ikurriñaren koloreak erabiltzen ditu, baina berdea haren kolore nabarmenena da.

Kirola

Kirolean asko erabiltzen da kolore berdea, baina ez urdina eta gorria baino gehiago.

Arte martzialak

Arte martzialetan, normalean esperantza trasmititzeko erabiltzen da kolore hau. Gerriko berdeak, ikaslea, ikaskuntza-prozesuaren tarteko etapa batean dagoela esan nahi du, eta, beraz, itxaropen-egoeran dagoela uste da, etorkizuneko gerrikoak lortzeko.[64] Taekwondoan berriz, landare baten berpizkundea irudikatzen du, handitu eta sendotasunez egokitzen dena. Praktikantearen kontzientzia pizten da, bere barnean sortzen diren sustraiak sendotzen.[65]

Auto lasterketa (British Racing green)

Automobilismoan, britainiar taldeek British racing green erabiltzen zuten 1960ko hamarkadara arte, eta Aston Martin, Bentley, Jaguar eta Lotus-ek erabiltzen jarraitu dute, besteak beste.

1901eko lasterketa batean Parisen, Selwyn Francis Edge pilotoak, lasterketa egiteko erabili zuen autoa 13 zenbakiarekin egitea tokatzen zitzaiola ikusi zuen, horregatik, zorte txarrari aurre egiteko, autoa berde kolorez margotuko zutela erabiki zuten.[66]

Kamisetak

Arroparen munduan, kamiseta berdeak, natura, arrakasta, osasuna eta segurtasuna irudikatzen dute.[67] Asko erabiltzen da militarren uniformeetan, batez ere kamuflaje bezala erabiltzen da naturarekin nahasteko. Militarrez aparte, osasun arloan asko erabiltzen da, zuriarekin batera: farmazian, hospitaletan... Zuria higienearekin eta osasunarekin lotzen da, eta berdea, berriz, estimazio kromatiko hobearekin. Gainera uniforme berdeetan, odolak gutxiago hunkitzen du, eta mediku eta erizainen ikusmena nekatzen ez duten tonalitate marroiak hartzera iristen dute, hontaz aparte ez du nahasterik sortzen.[68]

Golfa

Golfean, jaka berdea da esklusiboena. 70 urte baino gehiago daramatza jaka berdeak Augustako Masterseko txapeldunari ematen, garaikur gisa.

Augustako Mastersa 1934tik jokatzen den arren, txapeldunari jaka berdea emateko ohitura 1949an hasi zen. Augusta National Golf Club 1932an ireki zen. Bost urte geroago, klubeko bazkideak kolore horretako jakak erabiltzen hasi ziren, berdintasunaren ikur gisa. Eta denborarekin, bazkide berak ziren Masterseko ikuskatzaile izateko lana betetzen zutenak, eta, beraz, jakak erabiltzea erabaki zuten, Augusta Nationalen logoa dutenak bularrean, erraz identifikatzeko. Jantziaren kolorea, "Green Masters" bezala dago patentatua.[69]

Saskibaloia

Kolore berdea kirol munduan gehien erabiltzen den koloreetako bat da. Gaur egun, saskibaloiari[70] dagokionez, Boston Celtics[71], Milwaukee Bucks[72] eta Utah Jazz[73] dira berdea gehien erabiltzen duten taldeak. Esan beharra dago, halaber, kolore berdea zapatila marka batzuetan ere aurki dezakegun kolore bat dela, hala nola Nike Zoom Freak 1 Antetokounmpo "What The"[74] edo Nike LeBron Witness IV[75], baita baloietan ere. Eta Euskal taldeei dagokionez, esanguratsuena Kirolbet Baskonia[76]ren 2016ko kamiseta da.




Futbola

Futbola munduko kirol ezagunenetakoa da. Eta beste kirol batzuetan bezala, kolore berdeak garrantzi handia hartzen du kirol honen elementuetan, adibidez kamisetetan, zapatiletan eta baloietan. Horren adibide dira Betis[77] edo Alemaniako selekzioa[78]. Aipatu beharra dago ere Alaves taldea kamiseta berdea erabiltzen duela hirugarren aukera bezala.

Igeriketa

Igeriketan kolore berdea uran deigarri izateko erabiltzen da. Kolore berdea bainujantzian eta txanoan aurkitu dezakegu.



Txirrindularitza

Fitxategi:Equipo Continental Orgullo Paisa 2020-1.jpg


Txirrindularitzan berde kolorea esanahi propioa ere dauka. Naturaren eta besteen zerbitzuaren kolorea. Kolorterapian oreka adierazten du. Bizikletan pertsona intuitiboa, baikorra eta enpatikoa definitzen duen itxaropenaren kolorea. Ziurrenik, taldean, kolektiboaren alde gehien egiten duen txirrindularia definitzen du, oreka zaintzen duena, guztion artean giro ona mantentzen dela zaintzen duena. Bizikleta edo mountain bike berdeek, normalean, txirrindulari bare bat aipatzen dute, bota behar izanez gero botatzeko gai dena, eta, behar izanez gero, taldekoiarena egiteko gai dena. Helburua bizikletaz: denak helmugara iristea.

Euskaltel Euskadi[79] kolore berdea erabili duen taldeetako bat da.




Marka komertzialak

Marketinean, merkataritza-marka, produktu, zerbitzu, enpresa edo instituzio baten izena, terminoa, sinboloa edo diseinu propioa da, produktu, zerbitzu enpresa edo instituzio horien ordezkoa izango dena. Marka batek lau betebehar nagusi ditu: produktu edo zerbitzua ezagutaraztea, konpetentziarengandik identifikatu eta bereiztea, kalitatea bermatzea eta hobespen jarraitu bat ziurtatzea.[80]

Marka bat errealitate material (izena, tipografia, kolorea...) zein errealitate psikologiko baten jabe da, marka identitatea eta marka-irudia deritzanak. [81]Maiz, logotipo baten bitartez identifikatzen da. Beraz, marka komertziala definitzerakoan, kolorea ondo aukeratzea, produktu edo zerbitzua bezain garrantzitsua da, eta kolore berdea hainbat marka komertzialen kolore identifikatzailea da.[82]

Heineken

Heinekenen logotipoa

Heineken edo Heineken Brouwerijen 1864az geroztik Herbehereetan ekoizten den garagardotegi ezaguna da. Gerard Adriaan Heinekenek Amsterdamgo erdigunean zegoen errentagarritasun gutxiko Haystack garagardotegia erosi zuenean sortu zen. [83]

Heineken garagardoak botila, lata eta paketatze berdea du beti. Produktuetan, letrak zuriz koloreztatuta agertzen dira inguruko berdearekin kontrastatzeko, baina marka soilik agertzen denean, letra berdeak dira marka honen indentifikatzailea. Bere izena (aldi berean bere logoa dena) beti hizki txikiz eta izkina biribilduz agertzen da, betiere lagunkoi eta ez erasokorrak izateko asmoz (honexegatik "e" hizkiak gorantz makurtzen dira). Hizki handiz idatziriko izenak irudi latz edo gogorragoa ematen du, saihestu nahi izan zuen irudia. [84]

Carlsberg-en logotipoa

Carlsberg

Carlsberg Danimarkako garagardo lantegi garrantzitsuena da eta munduko konpainia handienetakoa. Kopenhagetik gertu dagoen Valby muinoan sortu zuen 1847. urtean J.C. Jacobsen enpresagizonak. Izena semearen omenez jarri zion, Carlen muinoa esan nahi baitu danieraz. 1875. urtean Carlsberg Laborategia sortu zuen halaber, kalitate oneneko garagardoa metodo zientifikoak erabiliz lortzeko asmotan.[85]

Carlsberg garagardoak botila, lata eta paketatze berdea du beti. Produktuetan, letrak zuriz koloreztatuta agertzen dira inguruko berdearekin kontrastatzeko, baina marka soilik agertzen denean, letra berdeak dira marka honen indentifikatzailea.[86]

Sprite botilen eboluzioa

Sprite

Sprite The Coca-Cola Company korporazio multinazionalak sortutako kolore eta kafeina gabea eta limoi-lima zaporea duen freskagarri bat da. 1959an Mendebaldeko Alemanian Fanta Klare Zitrone (Fanta Limoi Argia) izenez garatua izan zen eta 1961ean AEBetan merkaturatu zen. Hain zuzen ere, garai hartan AEBetan ospetsua zen 7 Up freskagarriari aurre egiteko The Coca-Cola Company korporazioaren erantzuna izan zen.[87]

Sprite freskagarriak botila, lata eta paketatze berdea du beti. Produktuetan, letrak zuriz koloreztatuta agertzen dira inguruko berdearekin kontrastatzeko. Logotipoari dagokionez ere, letra zuriak eta atzealde berdea dira marka honen indentifikatzailea.

Land Rover logotipoa

Land Rover

Land Rover automobil-fabrikatzaile ingelesa da. Gaur egun, Tata Motors indiar industria- eta automobil-taldekoa da.[88] 1947an, Wilks anaiek, Roverko fabrika ingeleseko zuzendariek, ibilgailu bat sortzeko ideia izan zuten, alegia, jende zibilarentzat lur orotako ibilgailua. Horretarako, Bigarren Mundu Gerrako Jeep Willys baten xasis indartsua erabiliz, Rover gasolina-motorra, abiadura-kaxa eta atzeko ardatza egokitu zituzten, eta horrekin guztiarekin prototipo bat egin zuten. Azkenik, 1948an Amsterdamgo Aretoan aurkeztu zuten eta 1949an hasi ziren fabrikatzen.[89]

Logotipoari dagokionez, Land Rover ibilgailuek letra zuriak edo horiak eta atzealde berdea dute markaren indentifikatzaile.

Skoda logotipoa


Škoda

Škoda Auto Txekiar Errepublikako automobilgintzako enpresa bat da. Egoitza Mladá Boleslav hirian du. 1895an Václav Laurin eta Václav Klement ingeniariek sortu zuten. 2000. urtetik aurrera Volkswagen Taldearen barnean kokatua dago.[90]

Logotipoari dagokionez, ez dakite ziurtasunez txoria edo gezi helduna den Skoda markaren identifikatzaile, baina argi dagoena da, dena delako objektu hau berdea dela. Inguruak eta atzealdea zuriz, beltzez eta zilarrez koloreztatzen dituzte normalean berdeak protagonismo gehiago edukitzeko.[91]

Fitxategi:Lotus Cars Logo.png
Lotus Cars logotipoa


Lotus

Lotus Cars, Erresuma Batuko kotxe empresa bat da, empresa onetako sedea Hethel, Norfolk-en kokatzen da. 1952 sortu zen, 1960 eta 70 urteetan aktiboki 1 Formulako lasterketetan parte hartzen. 1986an konpainiak zen General Motors-ek erosi 1993an eta ACBN Luxenburgo taldea, italiar enpresaburua Romano Artioli, jabetzako ere Bugatti kontrolatutako enpresa da birsaldu. 1996an, akzio gehienak Lotus Enterprise Nasional Otomobil BHD (Proton), Automaker Malaysia estatuan saldu ziren.[92]

Logotipoari dagokionez, Lotus markak kolore horia eta berdea konbinatzen ditu. Letrak horiz agertzen dira eta berdez inguratzen dituzte kontrastatzeko.[93]



Android

Starbucks

Whole Foods

Lacoste

Iberdrola

Produktu ekologikoak

Dekorazioa

Moda

Antzinako kolore berdea

Antzinako Mesopotamian jada erabiltzen ziren jantzi berdeak, baina ez dago jakiterik nola sortu ziren tindu berdeak eta zein izan den arropa berde bizi horien esanahi sinbolikoa.[94]

Berdea birsortzearen eta berpizkundearen sinboloa zen, baita naturaren bizia ere. Antzinako Egipton, hilobietan, aurpegiko makillaje berdeko paletak aurkitu ziren, malakitarekin eginak. Makillajean kolore berdea biziek zein hildakoek erabili zuten. Bereziki begien inguruan erabili zen, gaitzetik babesteko. Antzinako Grezian berdea eta urdina batzuetan kolore berekotzat hartu zituzten. Hitz bakar batek deskribatzen zituen batzuetan itsasoaren kolorea eta zuhaitzen kolorea.[95]

Neron enperadore erromatarraren garaian, bitxiak egiteko esmeralda berdeen erabilera modako joera egon zen.  Honen arrazoia bitxigileek nabaritu zuten esmeraldaren propietateak izan zirela. Harria harribitxiak lasaitasuna transmititzen zuen begientzat.[96]

Erdi Aroko berdea eta errenazentista

Erdi Aroan eta Errenazimentuan, arroparen koloreak pertsona baten gizarte-maila eta lanbidea ere erakusten zituen. Gorria nobleziak bakarrik erabil zezakeen, marroia eta grisa nekazariek, eta berdea merkatariek. Jan van Eycken Arnolfiniren erretratuko neska-lagunak (ikus artikulu honen hasierako lehen irudia) houppelande berdea janzten du. Leonardo da Vinci artista errenazentistak margotutako Mona Lisak berdez jantzi du bere erretratua. Une hartan, kolore berde adierazkorra garestia zen eta arropa hori estatusaren seinale zen. Berdea erabili nahi edo behar zutenentzat, ez zegoen pigmentu berderik garbiketari eta eguzki-argiari eusteko. Tinta berdeak garotik kanpo eginak izan ziren, elorri garagardozko baiak, ortiga eta porruen zukua, eta beste landare eta zuhaitz askorena, baina kolore-pigmentuak azkar desagertu ziren edo kolorea aldatu zitzaien.

16. mendea berrikuntzarekin iritsi zen. Lehen aldiz, tindu berde bat egin zen oihala oihal urdin batekin tindatzean, eta, ondoren, pigmentu hori batekin. Erreseda luteolatik lortu zen, belar horia bezala ere ezagutzen dena.

XVIII. eta XIX. mendeetako berde arriskutsua

Berdea esanahi sinboliko askorekin lotu zen XIX. mendean. Errebeldeen eta kanpotarren kolorea zen. Naturaren kolorea zen, eta, jakina, arte-adierazpenaren kolorea.[97]

Ingalaterra viktoriarrean, kolore berdea homosexualitatearekin ere lotu zen.

Artsenikoz jantzita: pigmentu berde pozoitsua

Matilda Scheurer, 19 urteko lore artifizialen egilea, ustekabean"pozoituta hil zen. Lehen osasuntsua zen neskak hosto artifizialak "belakitu" zituen, hauts berde erakargarri batekin astinduz, arnasketa bakoitzarekin arnastu eta otordu bakoitzean eskuak jan zituelarik.

Pigmentu berde honen tonu distiratsua, ilerako jantzi eta apaingarriak koloreztatzeko erabiltzen zena, kobrea eta artseniko trioxido oso toxikoa edo "artseniko zuria" nahastuz lortu zen, ezagutzen zen bezala. Prentsak xehetasun beldurgarriz deskribatu zuen bere heriotza, eta, txosten guztien arabera, Scheurerren azken gaixotasuna izugarria izan zen.

British Medical Journalek, berdez jantzitako emakumeak, "Hiltzaile" femmes nekagarri bezala izendatu zituen. Izan ere, bere magalean dozena erdi dantzalekutan aurki ditzakeen miresle guztiak hiltzeko adina pozoi daramala uste da. Emakume ekintzaileek britainiarrak ohartarazteko eskatu zieten kimikariei. Berdez jantzitako emakume aberatsak hiltzaile bezala izendatuak izan ziren arren, klase sozial berdinetako emakume pribilegiatuak izan ziren artsenikoko soineko berdearen arriskuak salatu zituztenak eta kimikariei euren baieztapenak babesteko eskatu zietenak.[98]

Elikagaietan

Elikagai bakoitzak bere kolore naturala du, baina ez du irauten eraldatze-prozesu osoan.

Elikagaietako koloreak hainbat arrazoirengatik ager daitezke: substantziak modu naturalean agertzeagatik (erreakzio kimiko edo entzimatikoen bidez), elikagaian kolore gehiago agertzea eragiten duten konposatu berriak sintetizatzen direlako, adibidez, Maillarden erreakzioa, edo, azkenik, gehigarri gisa erantsitako koloratzaileak daudelako.

Klorofila goiko solairuetan dagoen pigmentu porfiriko fotosintetikoa da[99]. Landareei kolore berdea ematen die eta landareetan fotosintesia egiteko behar den argia xurgatzen du. Prozesu horrek eguzki-energia energia kimiko bihurtzen du. Klorofilak batez ere argi gorria, morea eta urdina xurgatzen ditu, eta berdea islatzen du. Molekula konplexua da. Bere egituran lau eraztun pirroliko daude, beste batzuekin metil multzoen bidez lotuak, eta erdian magnesio atomo bat agertzen da, bi posiziotan nitrogeno bidez lotua.

Elikagaien kolore berde naturala aldatu egin daiteke feofitina agertzearekin; batez ere, kozinatzeko edo ontziratzeko prozesuetan gertatzen da.

Zenbait klorofila mota daude, egitura molekularraren arabera eta uhin-luzera desberdinak xurgatzen dituztelako bereizten dira. Mota arruntena A klorofila da, landare berdeen klorofila osoaren %75 gutxi gorabehera, eta kolore berde-urdinxka du. B klorofila ere badago, landareetan eta beste zelula fotosintetiko konplexu batzuetan dagoen pigmentua. Uhin-luzera desberdineko argia xurgatzen du eta kolore berde-horixka du. B klorofila a klorofila baino egonkorragoa da.

Klorofilak hainbat alterazio izan ditzake. Landare-elikagaien kolorerako ohikoena eta kaltegarriena magnesio atomoa galtzea da, feofitina izenekoa osatuz. Feofitinak tonu marroiko oliba-kolore berdea emango du, elikagaietako klorofilaren berde distiratsuaren ordez. Kolore-galera hori ohiko fenomenoa izan ohi da janaria prestatzeko, ontziratzeko eta galdarraztatzeko prozesuetan, elikagaiak gamma erradiazioen eraginpean jartzen direnean mikrobio-flora erauzteko edo ingurune azidoetan. Kontuan hartu behar da landareak azidoak direla beti, eta tratamendu termikoan substantzia horiek askatzen direla.

Bikarbonatoa gehituz gero, pH-a handitu egiten da, eta kolorea mantentzen laguntzen du, baina tiaminaren suntsiketa areagotuz. Gatz arruntaren edo magnesio- edo kaltzio-konposatu disolbagarrien presentzia ere egonkortu egin dezake koloreak.

Edariak

Publizitatean koloreek duten esanahiak berebiziko garrantzia du, koloreek psikologian duten esanahiaren teorian oinarrituta. Kolore berdeak marketinean duten esanahiaz hitz egiten dugunean. Kolore hau balio natural eta ekologikoak aipatzeko erabiltzen da. Berdea kolore polifazetikoa da eta atsegina da.

Janaria

Hainbat janari mota bereizi ditzakegu berde kolorekoak, baina, esan beharra dago gehienak barazkiak direla. Horrez gain, janari berdeek isoflabonak, luteina eta azido folikoa dituzte, besteak beste. Organismoa garbitzen laguntzen dute, hezurren osasuna hobetzen dute eta gaixotasun kardiobaskularren arriskua murrizten dute.

Janari berde gehienek, potasio- eta K bitamina-maila handia da eta odolaren koagulazio-prozesuan laguntzen dute, adibidez, piper berdeak, espinakak, letxuga, brokolia, etab.

Koloranteak

Su artifizialetan

Bandera eta armarriak

Kolore berdea, gorriaren, txuriaren eta urdinaren atzetik, munduko banderetan gehien erabiltzen den kolorea da. Izan ere, landaretza, emankortasuna, paisaia, itxaropena, natura, islama, oparotasuna, bakea etab. irudikatzen duelako. Afrikako herrialdeetako bandera gehienetan ageri da kolore berdea, gehien erabiltzen den kolorea izanik. Hori dela eta, panafrikanismoa eta panarabismoaren simbolo da kolore hau. [100][101]

Armarrietan kolore berdeak antzeko esanahia du baina mistikotasunera jotzen du. Naturaren berrikuntza edo eraldaketa irudikatzen du, eta horrekin batera beraz, adimenaren hobetzea, norberaren sendatze gaitasuna, esperantza, lege unibertsalak onartuz benetako askatasuna... [102]

Bestalde, gizakiaren egunerokoan bandera berdea erabiltzen da gauza ezberdinak irudikatzeko. Adibidez, hondartzan banderen erabilera egiten dute jendeari bainatu daitezkeen ala ez jakinarazteko modu azkar batean. Bandera berdeak uretan sartzeko baldintzak egokiak direla esan nahi du eta beraz, edonor bainatu daiteke.[103]

Euskal Herrian

Euskal Herrian berdeak tonalitate guztiak ditu. Berdeak irudikatzen ditu euskaldunak, eta berdea da euskaldunen ikur nagusia. Hori dela eta, Euskal Herrian hainbatetan erabiltzen da kolore berdea.

Ikurrina

Ikurrina

Ikurrina Euskal Herriko bandera eta ikur nagusia da.  Oinarri gorriaren gainean, gurutze zuri zuzen batez eta gurutze berde zeihar batez osatuta dago. Gurutze zeihar berdeak edo San Andresen gurutzeak lege zaharrak eta Bizkaiko independentzia irudikatzen ditu, Gernikako Arbolaren kolore eta itxura estilizatua baita. Batzuek, beste harreman bat ikusten dute Padurako borrokarekin, gurutze mota horrek San Andresen gurutzea izena baitu eta borroka San Andres egunez izan baitzen.

Arana anaien interpretazioaren arabera, Berdeak, Gernikako Arbola eta harekin Bizkaiko foru erakundeak irudikatzen ditu; eta San Andresen gurutzeak, kondairaren arabera San Andres egun batez Arrigorriagako gudua jazo zela. 1895eko uztailaren 28an, Bizkaitarra aldizkariaren 31. alean, Sabin Arana berak bere hitzez Feniziar bandera idazlaneko laugarren ekitaldian honela deskribatzen du:

San Andres Gurutze Berdeak bere koloreaz une berean Armarriko Haritza eta Lege Abertzaleak irudikatzen ditu... Gurutzea eta Haritza eta hitzez baturik daude, Jangoikoa eta Lege Zaharra; eta hortaz, banderaren erdigunean bi Gurutze zuri eta berdea bateginik daude. Eta Armarrian Gurutzea eta Haritza bateginik dauden modu berean, Jangoikoa eta Lege Zaharrak leloaren bategunean ere leku nagusia du: leloak leku garrantzitsuena du: Banderan ere Gurutze Zuria San Andres gurutze Berdearen gain dago.[104]

Paisaia

Iratiko basoa

Paisaian hautematen dugun lehen propietateetako bat kolorea da, gero, entitate geometrikoak, testurak eta azkenik formak.

Paisaiaren matrizean nagusi den kolorea lurralde jakin batek estaltzen duen material motaren arabera modulatzen da, bai inerta (adibidez, arrokak) bai bizirik ( landaredia). Adibidez, lurralde ugari estaltzen duen landarediak kolore eta tonu desberdinak ditu espazioan eta denboran zehar. Giza burmuinak paisaien sailkapena erabilgarria edo estetikotzat jotzen dituen elementu batzuen patroien arabera sortzen du; horien artean koloreak.

Paisaia baliabide gisa hartzen da, erabilgarriak diren identifikazioen bidez: kolore berdea: landareen jarduera fotosintetikoaren isla, biztanleek ingurumen zerbitzu gisa hautematen dute: laguntza , hornikuntza, erregulazioa eta kultura edertasun eszenikoa, aisialdirako, informazio kultural eta artistikoa, informazio espirituala, historikoa eta azkenik zientzia eta hezkuntza.

Euskal herriko paisaia berde kolorearekin irudikatzen da askotan,Euskal Autonomia Erkidegoak hartzen dituen 7.200 kilometro karratueten azaleran bi paisaia mota daude. Batetik, kostako banda zabala, berdea, hezea eta menditsua, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeak okupatuko lituzkeena, baita Arabako mendia ere.

Bestetik, Arabako hegoaldeko lautada handi eta lehorrak, Gaztelako lautadaren ezaugarri orografikoak eta klimatikoak aurreikusten dituztenak.[105][106]

Mobilizazioetan

Berde kolorea agerikoa da euskal herriko mobilizazio independentistan eta zahar-etxetako grebalarien mobilizazioetan. Bietan berde koloreak protagonismoa izan ohi du, kamisetak, pankartak, zapiak eta karteletan batik bat.

Mobilizazio independentistaren kartela

Independentistak sarea

Martxa berdea izenpean ezagutu ohi da berde kolorearekin lotzen den mobilizazioa. Abenduaren 6an, Durangon egin zen[50], “Bagoaz. Euskal Herriak independentzia’ lelopean.

Eskozian independentziaren bidean eman ziren urratsek eta Kataluniako Diadako mobilizazio erraldoiak bultzatutako mugimendua da. Horri, egoera ekonomiko larria gehituta, independentziaren aukera gero eta indar handiagoa hartzen ari dela diote, alternatiba erreal moduan.[50]

Zahar-etxeetako grebalarien kolorea

Zahar-etxetako grebalarien kolorea berdea da. Mobilizazio hauetan grebalariek, gehienetan zahar-etxeetako langileak, beraien egoera azaltzea eta eskaerak publiko egitea izaten dute helburu. Honela beraien lana eta lan-baldintzak gizarteari azalduz.[107]

Esamoldeak eta atsotitzak

Berde:

1 adj. Urdinaren eta horiaren arteko kolorekoa, belar hezearen edo muskerraren kolorekoa: Hosto berdeak. Begi berdeak. Zelaiak berde agertzen zaizkigu. Bazka berdeak: abereak bazkatzeko belarrak.

2 adj. Heldu gabea; ihartu gabea: Gari berdea. Fruitu berdeak eta helduak. Sagar berdeak. Uztai-gaia berde den artean okertzeko. Aspaldi, artean gazte eta berde nintzela.

3 adj. (Larruazalaren koloreaz mintzatuz): Maisu gehienak kolorez berde askoak. Buru handiduna, iletsua, beltzaran berde samarra.

4 adj. Eguraldiaz mintzatuz: gogorra, euritsua.

5 adj. Lizuna, lohia, lotsa gutxikoa: Esango dituztela hitz berdeak eta eman kontseilu gaizto lasaigarriak. Kontu eta ipuin berde zantarrak.

6 iz. Kolore berdea: Berdea, itxaropenaren kolorea. Berde iluna, argia. Berdez margotu.

7 iz. Berdetasuna: Mendien mazelak ez dira larrutuak inon, inon ez dira erreak; halako berde bat badute, begiarentzat ezin eztiagoa.[108]

8  iz./izond. (pl.) Berde: ekologista[109]


  • Argi berdea eman: onartu, oniritzia eman.
  • Berdeak, -ak: Alemaniako alderdi ekologista.
  • Berdegune: Hiri eta herriei buruz mintzatuz, landaredia duen tokia / zelai / futbol zelai.
  • Equo Berdeak, -ak:  Equo Berdeak ez da aurkeztuko
  • Eraztun Berdea, -a: Gasteizko parke multzoa.
  • Hiriburu berde (Hiriburu Berde): Gasteiz hiriburu berde izendatu berri dute.
  • Itun Berdea, -a (Green Deal): Erresuma Batuko Gobernuak 2013an abian jarritako energia plana.
  • Itun berri berdea, -a (Green New Deal): Klima larrialdiari aurre egiteko proposamen politikoa.
  • Karta berde: txartel berde. Nazioarteko auto asegurua / -n bizitzeko baimena.
  • Zuriketa berdea (greenwashing): Gizarte mugimendu baten aldarriak babesteko itxurakeria. ekologismoaren arlokoa bada, 'zuriketa berdea'. Era berean, 'kanpoberdea' eta gisakoak ere erabil daiteke. [110]


Atsotitzak:

  • Maiatzeko sugeak, urte guztiko berdetea. [111]
  • Antonio, demonio, tutulun berde, danbolinterua, orain farolan dela amerikanua.
  • Negar da barre, kaka berde.
  • Astoak aspaldi jan zun kontzientzia, berdia zalako.[112]


Erreferentziak

  1. «berde - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  2. a b (Gaztelaniaz) Euskaldunon koloreak. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  3. «orlegi - Diccionario etimológico vasco-español-francés-inglés» projetbabel.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  4. (Gaztelaniaz) Nava, Rafael Fernández. «¿POR QUÉ LA MAYORÍA DE LAS PLANTAS SON VERDES?» Revista de divulgación Saber más UMSNH (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  5. (Gaztelaniaz) BBC, Redacción. «¿Por qué no hay mamíferos verdes?» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  6. hipertextual.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  7. (Gaztelaniaz) «¿Por qué la mayoría de las plantas son verdes?» National Geographic en Español 2018-12-18 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  8. (Gaztelaniaz) Chavarrías, Marta. «¿Qué información aportan los colores de los alimentos vegetales?» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  9. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2018-04-01). «Los colores de los alimentos: su significado y valor nutricional» AS.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  10. Sanz, Juan Carlos.. (2001). Diccionario del color. Akal Ediciones ISBN 978-84-460-2607-5. PMC 643557980. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  11. a b c Gallego, Rosa.. (2005). Guía de coloraciones. Tursen/H. Blume ISBN 84-89840-31-8. PMC 64429877. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  12. Gallego, Rosa.. (2005). Guía de coloraciones. Tursen/H. Blume ISBN 84-89840-31-8. PMC 64429877. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  13. Gallego, Rosa.. (2005). Guía de coloraciones. Tursen/H. Blume ISBN 84-89840-31-8. PMC 64429877. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  14. Gallego, Rosa.. (2005). Guía de coloraciones. Tursen/H. Blume ISBN 84-89840-31-8. PMC 64429877. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  15. «Phthalo Green Artist Acrylic Paints - 361 - Phthalo Green Paint, Phthalo Green Color, System3 Artist Paint, 0F4F41 - Art-Paints.com» www.art-paints.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  16. (Ingelesez) «#00ff99 / #0f9 Hex Color Code» encycolorpedia.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  17. (Gaztelaniaz) «#3fd8aa código de color hex» encycolorpedia.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  18. «Mint Gloss Ceramic Paints - 7516 - Mint Paint, Mint Color, Artist Gloss Porcelain, Pottery, Bisque, Greenware Ceramic Paint, 81C2AE - Art-Paints.com» www.art-paints.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  19. Gallego, Rosa.. (2005). Guía de coloraciones. Tursen/H. Blume ISBN 84-89840-31-8. PMC 64429877. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  20. Sanz, Juan Carlos.. (2001). Diccionario del color. Akal Ediciones ISBN 978-84-460-2607-5. PMC 643557980. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  21. «PANTONE 15-6340 TPX Irish Green - Find a Pantone Color | Quick Online Color Tool» www.pantone.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  22. (Gaztelaniaz) «#49b675 código de color hex» encycolorpedia.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  23. (Ingelesez) «Jade / #00a86b hex color» ColorHexa (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  24. «NBS/ISCC P - Plochere Color System» web.archive.org 2008-10-04 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  25. Gallego, Rosa.. (2005). Guía de coloraciones. Tursen/H. Blume ISBN 84-89840-31-8. PMC 64429877. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  26. Gallego, Rosa.. (2005). Guía de coloraciones. Tursen/H. Blume ISBN 84-89840-31-8. PMC 64429877. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  27. a b A Dictionary of Color. McGraw-Hill.
  28. (Ingelesez) «Seagreen / Sea green / #2e8b57 Hex Color Code» encycolorpedia.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  29. (Ingelesez) «Seagreen / Sea green / #2e8b57 Hex Color Code» encycolorpedia.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  30. (Gaztelaniaz) «Cual es el color verde petroleo ▷【Como es el verde petroleo + Ejemplo】» Significado del Color 2018-02-06 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  31. «HEX color #CFFDAF, Color name: Tea Green, RGB(207,253,175), Windows: 11533775. - HTML CSS Color» www.htmlcsscolor.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  32. Sanz, Juan Carlos.. (2001). Diccionario del color. Akal Ediciones ISBN 978-84-460-2607-5. PMC 643557980. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  33. «X11 Color Names - CSS Portal» www.cssportal.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  34. (Frantsesez) Bilik, Yan. «Dictionnaire des noms de couleurs» pourpre.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  35. «NBS/ISCC H - Horticultural Colour Charts» web.archive.org 2008-09-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  36. «Retsof online version of ISCC-NBS Dictionary of Colo(u)r Names - Ma through Mz» web.archive.org 2017-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  37. «RAL: NOMBRES COLORES CODIGOS RAL GAMA CARTA CODIFICACION RAL TABLA DE NOMBRES RALES R.A.L. CODES COLOURS NAMES» www.chatox.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  38. «RAL: NOMBRES COLORES CODIGOS RAL GAMA CARTA CODIFICACION RAL TABLA DE NOMBRES RALES R.A.L. CODES COLOURS NAMES» www.chatox.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  39. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «verde | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  40. (Gaztelaniaz) Molina, Alberto. (2018-07-19). «Verde 🥇 Significado y Psicología del color verde ↓↓↓» What Color (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  41. «Significado del Color Verde - Positivo y Negativo - Chakras - Feng Shui - Energia - Marketing | Significado de los Colores» Significado del Color Verde - Positivo y Negativo - Chakras - Feng Shui - Energia - Marketing | Significado de los Colores (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  42. (Gaztelaniaz) «Definición de tolerancia — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  43. (Gaztelaniaz) Núñez, Juan. (2014-02-24). «Psicología de los Colores: El Color Verde» aprendizajeyvida.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  44. Heller, Eva, 1948- .... (DL 2009). Psychologie de la couleur : effets et symboliques. Pyramid ISBN 978-2-35017-156-2. PMC 470802996. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  45. Ford, Mark H.. (2003). Self improvement of relationship skills through body language : don't sweat the small things somebody might notice. Llumina Press ISBN 1-932303-79-0. PMC 70069708. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  46. (Gaztelaniaz) «La Nota Curiosa: ¿Por qué los dólares son verdes?» culturizando.com | Alimenta tu Mente 2016-06-26 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  47. (Gaztelaniaz) De 2019, 12 De Mayo. «El curioso motivo por el que los dólares son únicamente de color verde» Infobae (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  48. (Ingelesez) Green. 2020-04-18 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  49. (Ingelesez) Platnauer, Maurice. (1921/07). «Greek Colour-Perception» The Classical Quarterly 15 (3-4): 153–162.  doi:10.1017/S0009838800000616. ISSN 1471-6844. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  50. a b c d Gage, John. (1993). Colour and culture : practice and meaning from antiquity to abstraction. London : Thames and Hudson (Noiz kontsultatua: 2020-05-26). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  51. Jessika Luo Bi. (2018-06-13). Significado de los Colores a través de la Historia. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  52. (Gaztelaniaz) «Los colores del Renacimiento y la Edad Media» Sobre Colores (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  53. (Gaztelaniaz) «Colores de época moderna - Color y pintura - DecoEstilo.com» www.decoestilo.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  54. (Gaztelaniaz) «Color verde en historia y arte» HiSoUR Arte Cultura Historia 2018-03-31 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  55. (Gaztelaniaz) «Color verde en historia y arte» HiSoUR Arte Cultura Historia 2018-03-31 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  56. «Minerales» roble.pntic.mec.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  57. (Gaztelaniaz) «Color verde en historia y arte» HiSoUR Arte Cultura Historia 2018-03-31 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  58. (Gaztelaniaz) Color en el arte. 2020-05-06 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  59. (Gaztelaniaz) «El color en fotografía: Todo lo que debes saber para dominarlo» Revista Gadget (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  60. (Gaztelaniaz) «Psicología del color para fotógrafos» Naturpixel 2012-06-21 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  61. (Gaztelaniaz) «La Psicología del Color y su Uso en Fotografía» dzoom (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  62. (Gaztelaniaz) «El lazo azul» El Correo 2007-03-08 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  63. «Los ecologistas animan a lucir un lazo verde para pedir acciones contra el cambio climático | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  64. (Gaztelaniaz) Marciales, Solo Artes. «Colores de los cinturones en artes marciales judo, karate y taekwondo» Solo Artes Marciales (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  65. (Ingelesez) Sensei. Blog - Significado colores de los cinturones | Blog - Artes Marciales Pro. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  66. (Gaztelaniaz) «Historia de los colores Rosso Corsa, British Racing Green y otros» RetroRacing.es 2017-02-28 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  67. (Gaztelaniaz) «La psicología del color a la hora de vestir» Palacio de Hielo 2018-04-17 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  68. (Gaztelaniaz) Marketing, El equipo de. (2017-11-17). «POR QUÉ SE USAN CÓDIGOS DE COLORES EN LOS UNIFORMES DE ENFERMERA» Priatelia Uniformes (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  69. (Gaztelaniaz) «¿Por qué una chaqueta verde y no un trofeo al campeón?» Mundo Deportivo 2018-04-03 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  70. Saskibaloi. 2019-11-24 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  71. Boston Celtics. 2019-12-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  72. Milwaukee Bucks. 2019-12-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  73. Utah Jazz. 2019-12-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  74. (Gaztelaniaz) «Nike Zoom Freak 1 Antetokounmpo "What The"» www.manelsanchez.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  75. (Gaztelaniaz) «NIKE LEBRON WITNESS IV - Oteros» www.oteros.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  76. Saski Baskonia. 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  77. Real Betis Balompié. 2020-03-26 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  78. Alemaniako futbol selekzio nazionala. 2019-12-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  79. Euskaltel-Euskadi. 2019-11-26 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  80. (Ingelesez) «Which of your friends needs to learn this term?» BusinessDictionary.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  81. (Ingelesez) Brand | Common Language Marketing Dictionary. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  82. (Gaztelaniaz) «Desarrollo De Marcas: ¿Cómo Utilizar La Propiedad Intelectual Para Aportar Valor A Su Empresa?» www.wipo.int (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  83. «Gerard Heineken» www.nndb.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  84. (Ingelesez) «Newsroom | The HEINEKEN Company» www.theheinekencompany.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  85. «Carlsberg - The Carlsberg History» web.archive.org 2008-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  86. (Ingelesez) «Who we are » About the Carlsberg Group » Our Rich Heritage « Carlsberg Group» Carlsberg Group (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  87. (Ingelesez) «Sprite» Snack History (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  88. (Ingelesez) «The History of Land Rover» iFixit (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  89. «Land Rover, Range Rover engine history - by Glencoyne Engineering» www.glencoyne.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  90. (Ingelesez) «History of ŠKODA | ŠKODA UK» www.skoda.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  91. www.carpages.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  92. (Ingelesez) word, <img src="https://www osv ltd uk/wp-content/uploads/gravatar/rayofsunshine jpg" class="photo" width="250" alt="Rachel Richardson" />Rachel RichardsonRachel has been writing for as long as she can remember She loves the written; It, Likes Nothing More Than to Research Something Until She Knows All She Can About. (2017-11-30). «We Take A Brief Look Into The History Of Lotus» OSV (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  93. «Lotus Cars History» www.hazelnet.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  94. (Ingelesez) Ks, Bose; Rh, Sarma. (1975-10-27). «Delineation of the Intimate Details of the Backbone Conformation of Pyridine Nucleotide Coenzymes in Aqueous Solution» Biochemical and biophysical research communications PMID 2. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  95. (Ingelesez) Gottesman, Sarah. (2016-05-20). «A Brief History of Color in Art» Artsy (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  96. (Ingelesez) Gottesman, Sarah. (2016-05-20). «A Brief History of Color in Art» Artsy (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  97. (Ingelesez) Ab, Makar; Ke, McMartin; M, Palese; Tr, Tephly. (1975 Jun). «Formate Assay in Body Fluids: Application in Methanol Poisoning» Biochemical medicine PMID 1. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  98. (Ingelesez) David, Alison Matthews. «The Arsenic Dress: How Poisonous Green Pigments Terrorized Victorian Fashion» The Attic (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  99. CONSUMER (https://www.consumer.es/),+EROSKI.+Elikagaien kolore naturala. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  100. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2016-05-24). «Lo que las banderas del mundo dicen de nosotros» Verne (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  101. (Gaztelaniaz) «Significado de los colores de las banderas» Saber es práctico 2020-01-17 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  102. (Gaztelaniaz) «Los colores y la heráldica» Sobre Colores (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  103. (Gaztelaniaz) https://plus.google.com/+EcomatpapelBenic%C3%A0ssim. (2017-08-11). «¿Qué significa la bandera negra en la playa? Avisos y precauciones en playas.» desatascos castellon - Cubacas Extracciones (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  104. www.sabinetxea.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  105. .
  106. .
  107. Lopez-Pantoja, Zuberoa Iturburu. «Egoitzetatik plazara, baldintza hobeen eske» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  108. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  109. «berde - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  110. «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  111. Ollobarren, Rober Areizaga. (2012-09-14). «Haixeder: Atsotitzak edo esaera-zaharrak» Haixeder (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  112. «Gotzon Garate - Atsotitzak - Refranes - Proverbes - Proverbia» ametza.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).

Kanpo estekak

Izpi berde

Wikiztegiak definizio eta informazio gehiago dauka berde buruz.

Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria