Soja

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Glycine max» orritik birbideratua)

Soja
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
GeneroaGlycine
Espeziea Glycine max
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaksoja ale, soy extract (en) Itzuli, soya lecithin (en) Itzuli, soja-olio eta soy isoflavones (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Soja (Glycine max)[1], jatorriz, Asia Ekialdekoa den lekalea da. Landare urterokoa da, eta hazkunde, habitat eta altuera aldakorra eduki dezake.

Aspaldi etxekotutako beste labore batzuk bezala, soja modernotik jatorrizko espezie basatietaraino doan arrastoa ezin da modu zehatzean ezagutu. Itxura batean, egungo sojaren arbasoa mahatsondoaren antzeko landare etzan bat izan zen.

Glycine generoan bi azpigenero bereizten dira: Glycine eta Soja. Azken honetan nekazaritzan erabilitako G. max eta soja basatia (G. soja, Sieb.& Zucc) daude sartuta. Lehena, labore gisa hazten da, eta, bigarrena, modu basatian hazten da Txina, Japonia, Korea, Taiwan eta Errusian. Bestalde, Glycine azpigeneroak 16 espezie basati barne hartzen ditu, esaterako Glycine canescens eta Glycine tomentella.

Soja hitza japonieratik dator (醤油 (japonieraz: しょうゆ shōyu?) .

Glycine max, soia edo soja izendatua Argentinan, Espainiako estatuan, Paraguain eta Uruguain, Fabaceae familiako landare edo lekadunen familia bat da. Hazien bidez lantzen da, oliotan tartekoa eta proteinatan ugaria. Soja-alea eta haren azpiproduktuak (olioa eta soja-irina) gizakien, abereen eta hegaztien elikaduran erabiltzen dira. Mundu osoan merkaturatzen da, erabilera ugari dituelako.

Txinan 5.000 urtez baino gehiagoz erabilia[2], gaur egun soja elikagai askotan dago[3], bai tradizionaletan, bai berrietan, bai prestatutako elikagaietan gehigarri gisa[2].

Sojaren prestakin tradizionalen artean, soja-esnea eta tofua ditugu hartzitu gabeko prestakinen artean, eta soja-saltsaren, misoaren, nattoaren edo tenpeha hartzituen artean. Bestalde, soja-olioa ekoizteko oinarria soja da, zeina munduan ekoizten diren landare-olioen ia erdia den. Baina soja mota guztietako janari-prestakinen osagai edo gehigarri gisa ere erabiltzen da, hala nola hestebeteak, pizzak, hanburgesak, pastelak, baita txokolatea ere[2].

Soja-laborantza oso faktore baliotsua izateaz gain, gizakiari laguntzen dio urtaroaren araberako txandakako labore baten esparruan egiten bada; izan ere, nitrogenoa finkatzen du lurzoruetan, beste laborantza intentsibo batzuk egin ondoren agortzen baitira.

Amerikako kontinentea da munduko soja-ekoizlerik handiena: 2021ean, eskualde hartan, sojaren % 87,2 ekoitzi zen, eta Brasil, Estatu Batuak eta Argentina izan ziren munduko hiru soja-ekoizle nagusiak.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Fitxategi:Porpaís soja soya.svg|200px|thumb|left|Glycine maxen izen arruntak soia edo soja dira. «Soia» hitza soia saltsaren kantoneraz edo japonierazko izen hondatzetik sortu zen (txineraz: 豉油 θjyutping, si6jau4; Yue txineraz: sihyàuh; japonieraz: 醤油 erromanizatuta: shōyu)[4].

Generoaren etimologia, Glycine, Carlos Linneotik dator. Generoa izendatzean, Linneok ikusi zuen generoko espezie batek sustrai gozoa zuela. Gozotasunean oinarrituta, gozo hitzarentzat grezierak zuena, glykós[4], latinera eraman zuen.​ Generoaren izenak ez du zerikusirik glizina aminoazidoarekin.

Orokorrean, soja horiaren (Glycine max) eta soja berdearen (Vigna radiata) arteko baliokidetasunaren nahastea dago[5].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etzanda haz daiteke, 20 cm-ko altuera baino txikiagoko aleak eratuz, edo 2 metroko altuera eduki dezake. Lekak, izan ere, enborra eta hostoak pubeszentzia marroi edo gris finarekin estalita dauzka. Hosto trifoliolatuak dauzka, eta hostoxka bakoitza 15 cm luze eta 7 cm zabal da. Hostoak erori egiten dira haziak heldutasunera iritsi baino lehen. Lore txiki autoernalkorrak hostoaren axilan jaiotzen zaizkio, eta zuriak, arrosak edo ubelak izan ohi dira. Fruitua 3-5 aleko multzoetan sortzen den leka iletsua da. Leka bakoitzak 5-11 milimetroko 2-4 hazi ekoizten ditu (gutxitan gehiago).

Haziaren azala beltza, marroia, urdina, horia, berdea edo nabarra da. Lekaleen azala gogorra da, urarekiko hauskaitza, eta kotiledoia eta hipokotiloa (edo germena) babesten ditu kalteetatik. Haziaren estalkia hausten bada, ez da ernetzen. Haziaren gainean ikusten den orbainari hilum deritzo (beltza, marroia, grisa eta horia), eta, hilumaren mutur batean, mikropiloa (haziaren estalkiaren irekitze txiki bat) dago, ernetzeko ura xurgatzen duena.

Haziek, proteina maila handia izanik, lehortzeko arriskua dute; hala ere, ura xurgatu ondoren, berriro bizi daitezke.

Ernaltzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazkuntzaren lehen etapa ernamuintzea da, zeina haziaren radikula lehen aldiz agertzean hasten den[6].

Sustraiaren hazkundearen lehen etapa da, eta, hazkunde-baldintza idealetan, lehenengo 48 orduetan gertatzen da. Lehenengo fotosintesi-egiturak, kotiledoiak, hipokokotilotik abiatuta garatzen dira, lurretik ateratzen den lehen landare-egitura. Kotiledoi horiek hosto eta mantenugai iturri gisa jokatzen dute landare heldugabearentzat, eta, landareari, elikadura ematen diote lehenengo 7-10 egunetan[6].

Sojaren fruitua

Heltzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo benetako orriak bi orri bakun gisa garatzen dira[6].​ Lehenengo pare horren ondoren, nodo helduek hiru hostoz osatutako hostoak osatzen dituzte. Hosto trifoliatu helduek, hiruzpalau foliolo izaten dituzte hosto bakoitzeko, 6-15 cm luze eta 2-7 cm zabal dutenak. Egoera ezin hobean, zurtoina etengabe hazten da, eta nodo berriak sortzen dira lau egunetik behin.

Loratu aurretik, sustraiak 1,9 cm haz daitezke eguneko. Errizobioak badaude, nodulu erradikularra hirugarren nodulua agertzen denean hasten da. Nodulazioak 8 astean zehar jarraitzen du infekzio sinbiotikoaren prozesua egonkortu aurretik[6]. Soja-landare baten azken ezaugarriak aldakorrak dira, eta genetika, lurzoruaren kalitatea eta klimari eragiten diote. hala ere, erabat helduak diren soja-landareek 51 eta 127 cm[7] arteko altuera izaten dute, eta 76 eta 152 cm arteko sustrai-sakonera izaten dituzte[8].

Loraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunaren iraupenak pizten du loratzea. Askotan, egunak 12,8 ordu baino motzagoak bihurtzen direnean hasten da[6]. Ezaugarri hori, ordea, oso aldakorra da, egunaren iraupenaren aldaketarekin erreakzionatzen ez duten hainbat barietaterekin[9].

Sojak berez emankorrak diren loreak sortzen ditu, eta ez dira oso agerikoak. Hostoaren axilean sortzen dira, eta zuriak, arrosak edo moreak dira. Soja-barietatearen arabera, nodoen hazkuntza eten egin daiteke loraldia hasten denean. Loraldiaren ondoren noduluak garatzen jarraitzen duten barietateak zehaztugabeak dira, eta egokiagoak dira hazkunde aldi luzeagoko klimetarako[6]. Askotan, sojak hostoak erortzen uzten du haziak erabat heldu baino lehen.

Beste alde batetik, azterketek sojaren (RFTV) hosto-atxikipenaren eta zurtoin berdearen sindromea identifikatu dute, eta Brasilen «soja eroa» deitzen zaio, eta Lekadunaren errendimendua, % 60 inguru jaitsi dezake[10].

Hazien erresistentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leka helduaren azala gogorra da, urarekiko hauskaitza, eta kotiledoia eta hipokotiloa (edo germena) kalteetatik babesten ditu. Haziaren estalkia pitzatzen bada, ez da ernetuko. Haziaren estalkian ikusten den orbainari hilum esaten zaio (beltza, marroia, beixa, grisa eta horia barne hartzen dituzte koloreek), eta, hilumaren mutur batean, obulua dago, edo irekidura txiki bat haziaren estalkian, zeinaren funtzio nagusia ernetzeko ura xurgatzea baita.

Zenbait hazi, oso proteina maila altuak dituztenak, hala nola sojarenak, lehortu egin daitezke, baina, ura xurgatu ondoren, bizirik irauten dute. A. Carl Leopold ahalmen hori aztertzen hasi zen Cornell Unibertsitateko Boyce Thompson Institute for Plant Research-en, 1980ko hamarkadaren erdialdean. Sojak eta artoak karbohidrato disolbagarri batzuk dituztela konturatu zen, haziaren zelula-bideragarritasuna babesten dutenak[11].​ 1990eko hamarkadaren hasieran, egoera lehorrean zeuden mintzak eta proteina biologikoak babesteko teknikei buruzko patenteak eman zitzaizkion.

Nitrogenoa finkatzeko ahalmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekadun askok bezala, sojak nitrogeno atmosferikoa finka dezake, errizobioen multzoko bakterio sinbiotikoen eraginez[12].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soja barietateak helburu askotarako erabiltzen dira.
Soja lore moreak

Glycine generoaren izena, berez, Linnaeus-ek (1737) sartu zuen Genera Plantarumen lehen edizioan. Glycine hitza grezierazko glykys (gozoa) hitzetik dator, eta, seguru asko, udare-formako tuberkulu jangarrien gozotasunarengatik izan daiteke, Glycine apios (gaur egun, Apios americana deitua) lekadun edo belarkara igokariak sortua. Landutako lehenengo soja Species Plantarum-en agertu zen, Linnaeus, Phaseolus max L izenarekin. Glycine max (L.) Merr., Merrillek proposatu zuen 1917an, eta landare horretarako balio duen izena izatera iritsi da.

Etxekotze luzeko beste uzta batzuk bezala, soja modernoaren eta basa-forman hazten diren espezieen arteko ahaidetasuna ezin da inolako ziurtasunez adierazi. Laborantza ugari duen kultura-barietate zabala da.

Glycine Wild. generoa bi azpigenero ditu: Glycinea eta soja. Moench sojaren azpigeneroan sartzen dira: soja landatua, G. max (L.) Merr. eta soja basatia G. soja Siebold & Zucc.. Bi espezieak urtekoak dira. Soja laborantzan bakarrik hazten da; G. soja, berriz, modu basatian hazten da Txinan, Japonian, Korean, Taiwanen eta Errusian. Glycine soja sojaren arbaso basatia da: basoko aurrekaria. Gaur egun, Glycine azpigeneroak 16 basa-espezie iraunkor ditu gutxienez: adibidez, Australian eta Papua Ginea Berrian dagoen Glycine canescens eta G. tomentella Hayata[13].

Haziaren konposizio kimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, soja-hazietan dauden olioak eta proteinek hazi lehorraren pisuaren % 60 hartzen dute, gutxi gorabehera; proteinak % 40 eta olioak % 20. Gainerakoak, % 35 karbohidratoak, eta % 5 inguru errautsak dira. Laboreek, gutxi gorabehera, % 8 haziaren azala, % 90 kotiledoiak eta % 2 hipokotilo edo germen ardatzak dituzte.

Kalitate oneko proteinak ditu. Horien deribatu batzuk haragikiak ordezteko erabiltzen dira. Helduek proteinak ekoizteko behar diren 20 aminoazidoetatik 8 hartu behar dituzte dietarekin (haurrek, 9). Proteina osatuenak, hau da, beharrezko aminoazido guztiak dituztenak, animalia-jatorriko elikagaietan egoten dira. Hala ere, sojak helduaroan funtsezkoak diren 8 aminoazidoak ematen ditu, metionina-ekarpena urria izan arren; baina hori erraz konpentsa daiteke sesamo-haziak (metionina-kontzentrazio handiarekin), zerealak (oloa, artoa edo arroz beltza), fruitu lehorrak (kakahueteak eta arbendolak) edo lekaleak sartuz eguneroko elikaduran.

Soja helduaren gluzido nagusiak honako hauek dira: Sakarosa-disakaridoa (% 2,5etik % 8,2ra), errafinosa-trisakaridoa (% 0,1etik % 1,0ra) Galaktosa-molekula bati lotutako sakarosa-molekula bat eta tetrasakarido-estakiosa (% 1,4tik % 4,1era) bi galaktosa-molekulei lotutako sakarosa-molekula bat. Errafinosa eta estakiosa oligosakaridoek lehortzetik babesten dute hazia.

Soja-proteina gehiena beroarekiko biltegiratze-proteina egonkor samarra da. Egonkortasun horri esker, tenperatura altuetan prestatu beharreko elikagaiak kozinatu daitezke, hala nola tofua, zukua edo soja-zukua eta landare-proteina testurizatuak (soja-irina), horiek oso tenperatura altuan egosi behar baitira.

Sojaren gluzido disolbaezinak zelulosaren, hemizelulosaren eta pektinaren polisakarido konplexuak dira. Sojan dauden gluzido gehienak elikagai-zuntzaren barruan sailka daitezke.

Sojaren osagai nagusiak dira:

Giza kontsumoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sojaz egindako produktuen kontsumoari, onura asko suposatzen zaizkio osasunerako. Bularreko minbiziaren eta prostatako minbiziaren aurrean, babesa eman dezake; menopausiaren sintomak murrizten ditu, eta bihotzeko gaixotasuna eta osteoporosia pairatzeko arriskua murrizten du.

Haatik, zenbait ikerketek aholkatzen dute haurdunetan, gazteetan eta umeetan soja ez erabiltzea animalia jatorriko janariak (esnekiak, haragia) ordezteko. Sojak fitoestrogenoen kantitate handia daukanez, arazo hormonalak eragin omen ditzake giza elikaduran erabiltzen denean. Arazo hau orekatuak ez diren dietetan gertatuko litzateke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia, Soja, Euskaltzaindia
  2. a b c (Katalanez) Ros, Joandomènec (20 de marzo de 2006). «Una altra connexió soia». Diàleg. p. 22. Archivado desde el original el 7 de febrero de 2012. Consultado el 7 de febrero de 2012.
  3. (Ingelesez) Riaz, Mian N. (2006). Soy applications in food. Boca Ratón (Florida): CRC Press. ISBN 0-8493-2981-7. OCLC 61217825
  4. a b (Ingelesez) Hymowitz, T.; Newell, C. A.. (1981-07-01). «Taxonomy of the genusGlycine, domestication and uses of soybeans» Economic Botany 35 (3): 272–288.  doi:10.1007/BF02859119. ISSN 1874-9364. (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  5. academic.oup.com  doi:10.1104/pp.100.1.225. PMID 16652951. PMC PMC1075542. (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  6. a b c d e f Purcell, Larry C.; Salmeron, Montserrat; Ashlock, Lanny (2014). uaex.edu/publications/pdf/mp197/chapter2.pdf «Capítulo 2». Manual de producción de soja de Arkansas - MP197. Little Rock, AR: Servicio de Extensión Cooperativa de la Universidad de Arkansas. pp. 1-8. Archivado desde el original el 4 de marzo de 2016. Consultado el 21 de febrero de 2016.
  7. Purcell, Larry C.; Salmeron, Montserrat; Ashlock, Lanny (2000). pdf «Capítulo 19: Datos sobre la soja». En Servicio de Extensión Cooperativa de la Universidad de Arkansas, ed. Manual de producción de soja de Arkansas - MP197. Little Rock, AR. p. 1. Archivado desde el original el 4 de marzo de 2016. Consultado el 5 de septiembre de 2016.
  8. Bennett, J. Michael; Rhetoric, Emeritus; Hicks, Dale R.; Naeve, Seth L.; Bennett, Nancy Bush (2014). The Minnesota Soybean Field Book. St Paul, MN: University of Minnesota Extension. p. 33. Archivado desde edu/agriculture/soybean/docs/minnesota-soybean-field-book.pdf el original el 30 de septiembre de 2013. Consultado el 16 de septiembre de 2016.
  9. (Ingelesez) Aoyagi, William Shurtleff; Akiko. (2015-08-23). History of Soybeans and Soyfoods in Sweden, Norway, Denmark and Finland (1735-2015): Extensively Annotated Bibliography and Sourcebook. Soyinfo Center ISBN 978-1-928914-80-8. (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  10. López Cardona, Nathali; Hernández Medina, Carlos A.. (2022-04). Avances en el diagnóstico del síndrome del tallo verde y retención foliar de la soya causado por el nematodo Aphelenchoides besseyi. (Primera. argitaraldia) Corporación Colombiana de Investigación Agropecuaria (Agrosavia)  doi:10.21930/agrosavia.folded248. (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  11. Blackman, Sheila A.; Obendorf, Ralph L.; Leopold, A. Carl. (1992-09-01). «Maturation Proteins and Sugars in Desiccation Tolerance of Developing Soybean Seeds» Plant Physiology 100 (1): 225–230.  doi:10.1104/pp.100.1.225. ISSN 0032-0889. PMID 16652951. PMC PMC1075542. (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  12. (Ingelesez) «Biological Sciences» The University of Edinburgh 2023-04-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  13. http://www.nsrl.uiuc.edu/news/nsrl_pubs/sbr1995/ArticleID.pdf Archivado el 26 de marzo de 2009 en Wayback Machine.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hermoso, Manuel. (1974). El cultivo de la soja. Madrid: Ministerio de Agricultura de España.
  • Lappe J, y col. 'Effect of a combination of Genistein, PolyUnsaturated Fatty Acids -PUFA- and Vitamins D3 and K1 on Bone Mineral Density -BMD- in postmenopausal women: a randomized, placebo-controlled, double-blind pilot study', Eur J Nutr 2013 Feb;52(1):203-215. PMID 22302614

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]