Islandiar poni
Islandiar ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Islandia |
Egoera FAOren arabera | ez dago arriskuan |
Sinonimoak | Islandiar zaldia. Toelter zaldia. Islandiar Toelter zaldia. |
Islandiar ponia, (islandieraz: Íslenski hesturinn), islandiar grafiaz,ˈistlɛnscɪ ˈhɛstʏrɪn,Islenzki hesturinn edo Icelzki toelter, beste hainbat izena izanik[1], Islandiako bertako zaldi arraza bat da[2]. Islandiako jatorrizko eta bertako zaldi arraza bakarra da. Bere tamaina txikia dela eta, zein beste hainbat ezaugarriengatik, zaldi mota hau ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Gizakia Islandiako uhartera heldu baino lehen, bertan ez zegoen zaldirik. Dirudienez ezta garai zaharragotan ere. Antza Yukongo zaldi motako abereak ez ziren bertaraino heldu.
Bikingoek itsasontziz ekarri zituzten aurreneko abereak IX. eta X. mendeen bitartean. Norvegiatik zein herrialde germaniarretatik garraiatu zituzten lehendabizikoak eta gero Britainar uhartetatik. Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako poni motakoak ziren azken hauek. Arraza guzti hauen arteko nahasketatik sortu zen islandiar ponia.
Islandiarrak oso harro egon dira beti haien zaldiez, beraien antzinako erlijioaren, kultura eta historiaren parte dira eta animali hauek askotan agertzen dira, esate baterako, Islandiar sagetan.
Uharteko eguraldi zakarrak eta larre eskasek moldatu dute arraza mendetan eta baita Islandiako isolamenduak. Bertako arraza bakarra izanik, islandiar poniak ez du jaso ia kanpoko eraginik bikingoek ekarritako aurreneko poni haietatik. Batzuek diote zaldi eskandinaviar guztiak Ecuus scandianavicus izeneko zaldi arraza batean daukatela jatorria[3]. 1100. urtean, gainera, Islandiako agintariek zaldien inportazioa zorrozki debekatu zuten arraza garbia mantentzeko, eta gainera, antza, nahasketa gutxi edo bat ere ez zen eman XI. mendetik aurrera. Hau funtsezkoa zen, zeren eta Islandiako baldintza ekologikoek bertara ondo moldatutako zaldi arraza behartzen zuten. Hau dela eta Islandiar poniak gutxiago gurutzatu dira beste arrazekin eskandinaviar zein germaniar gainontzeko zaldi arrazak baino, eta aipatutako jatorrizko Ecuus scandianavicus horretatik gertuen dagoen egungo arraza litzateke.
Hala ere teoria baten arabera zantzuak badaude pentsatzeko islandiar poniaren arrazarengan Euskal Herriko zaldi pottokaren eragina ere dagoela, euskal arrantzaleek Ternuako bidean traturako ekarritako abereen bitartez. Egun ikerketa abiaturik dago guzti hau aztertzeko.
Esan bezala bertako eguraldi zakarrek, larre eskasak eta uharteko isolamenduak amaitu zuten arraza berezi hau moldatzen.
Tamainaz gora behera, esan behar da beste hainbat poni arrazekin gertatzen den antzera, hainbat adituek Islandiako ponia zaldi sailkapenean hartzen dutela[4] . Baina iritzi hauen baitan, askotan, zera egoten da; zaldi tamainako arrazek poniek baino prestigio gehiago daukatela[5]. Teoria hauen arabera hasieran islandiar ponien arbasoak zaldi tamainakoak ziren, baita bertako ingurumen latzak tamainaz murriztu zituen bertara egokitzeko[6]. Edozein moduan esan behar da islandiar poniaren jatorrian poni arrazak daudela.
Egia da islandiarrek hitza daukatela haien hizkuntzan abere hauek deitzeko, smáhestur, hau da, "zaldi txikia". Esanguratsua da zeren eta euskaraz pottoka adiera berbera dauka eta polonieraz konik arrazarekin berdin gertatzen dela. Eslabiar hizkuntzetan konik edo antzeko hitzek zaldi txikiaren esanahia dute.
Bizitza luzeko zaldi gogorrak dira.
Islandian aurreneko errepideak XIX. mende arte ez ziren eraiki. Hau dela eta, islandiar ponia funtsezkoa izan zen mendetan garraiorako.
Islandian hedadura handiko zaldia da. Horrez gain, munduan zehar ere nahiko zabaldutako arraza da. Nekazaritzako lanetan, zela-zalditzat, gurdi zalditzat edo haragitarako erabiltzen da.
Arrazaren garbitasuna mantentzeko, debekaturik dago uhartetik ateratako abereak edo bere ondorengoak Islandiara berriro ekartzea[7].
Islandiako jendea zaldi haragiaren jaleak izan dira betidanik, hau da, islandiarra herri hipofagiko edo zaldi jalea da. Ohikoa da Reykjavíkeko jatetxetan zaldi haragia eskaintzea[8].
Arrazaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria eta historia zaharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islandiar poni arrazak ondo dokumentatuko historia luzea dauka, neurri batean aspaldiko populazioa delako, eta aldi berean leku isolatu batean mendetan bakarturik iraun duelako[9]. Islandian, gizakiaren etorrera baino lehen, bertan ez zegoen zaldi alerik. Zaldia IX. mendean heldu zen uhartera. Bikingoek ekarri zituzten beraien zaldiak Norvegiatik Islandiako kolonizazioaren garaietan. 860. eta 935. urteren artean kokatzen da zaldien etorrera hori. Zaldiak paper garrantzitsua jokatu zuen Islandiako kolonizazioan.
Hainbatek oraindik arrazaren jatorria nahiko misteriotsua dela mantentzen dute, baina azken hau zaldi hauen inguruko prestigio eta mitologiaren kontu bat da beste edozer baino[10]. Azken urtetako ikerketek, bereziki genetikoak, gauza asko argitu baitituzte islandiar ponien jatorriaren inguruan, den dena argitu gabe baldin badago ere.
Islandiako kolonizazioetako urteren zaldiaren eta Norvegiako zein Alemaniako zaldi arraza zaharren arteko konparaketak adierazten du oso antzekoak zirela hezurduran. Zenbait adituek diote "Ecuus scandianavicus" izeneko aparteko arraza edo espezie bat zegoela. Kontinentean arraza hau beste hainbat arrazekin nahastu zen, baina ez Islandian, lehen aipatutako arrazaren isolamenduagatik. Bertan arraza tipo hau nahiko garbia mantendu zen.
Hainbat adituen arabera Islandiar ponia Shetland poniarekin senideturik dago, baina islandiarrak oso aparteko genotipoa dauka Europako beste hainbat zaldiekin konparatuz gero.
Geroko kolonoak Ipar Irlandatik, Man uhartetik eta Eskoziako mendebaleko uhartetatik etorri ziren beraien aberekin[11]. Ekarritako poni arrazetan Shetland poniak, Highland poniak eta Connemarako poniak zeuden. Abere hauek Eskandinabiar zaldiekin gurutzatu zituzten. Hau dela eta, islandiar poniaren jatorrian eskandinabiar zein Britainiar Uhartetako zelta poniak delako zaldi arrazak daude. Uharteko baldintzek ezarritako hautespen naturalak arrazaren ezaugarriak ezartzen amaitu zituzten.
Baliteke arrazak Yakutiako poniarekiko senidetasuna izatea ere[12]. Morfologikoki antzekotasuna dago Norbegiako nordlandshest [13] zaldiarekin, Faroeetako poniarekin [14] zein fjord arrazarekin[15]. Azken hauek seguruen bikingoek ekarri zituzten ere Islandiara. Aditu ezberdinek Islandiar zaldiengan arraza bat edo bestaren garrantzia azpimarratzen dute euren artean ados jarri gabe.
Duela 900 urte inguru, ekialdeko zaldien inportazioek abereen ezaugarrien galera ekarri zuten. Ezaugarrien galera, aldi berean, Islandiako ingurumen latzari egokitzeko ahalmena murriztu zen. Horregatik Alþingik, hau da, Islandiako legebiltzarra, legeak onartu zituen zaldien inportazioa galarazteko, nahasketak geratzeko. Hau dela eta, arraza nahiko garbia mantendu da mila urtetan.
Pottokak islandiar ponien jatorrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zantzuak badaude pentsatzeko debekuen geroztik euskal balezaleek ekarritako zaldi pottokak arrazaren jatorrian daudela ere. Euskal balezaleek Ternuako bidean hainbat gai garraitzen zuten merkataritzarako, eta haien artean pottokak. Garai haietan euskal poniek estimu handia zuten, esate baterako, Britainiar uhartetan. Hau dela eta, pottokek arrasto nabarmena utzi dute Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako poni delako arrazetan. Zenbait ikerketak abiturik daude islandiar zaldien gaineko euskal ponien eragin hau aztertzeko.
Guzti honengatik hainbat adituek islandiar ponia zelta poniak arraza multzoetan sartzen dute, eta ez eskandinaviar zaldi arrazetan[16].
Erdi arotik XX. urte arte. Zaldia armadan eta gizartean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskandinaviar herriek zaldia ugalkortasun ikur bezala gurtzen zuten. Ohikoa zen Islandiako aurreneko erligioan zaldi zuriak sakrifikatzea. Eskandinabiar mitologian zaldia itzal handiko izakia da. Bereziki ospetsua da Sleipnir izeneko aberea, Odin jainkoaren zortzi hankako zaldia zena.
Idatzitako testu batean bere izen propioez aipatutako lehen islandiar zaldia Skalm behorra da. Landnámabók liburuan agertzen da animalia. Landnámabók liburuaren arabera Seal-Thorin buruzagiak kolonia bat sortu zuen, eta bertan Skalm geratu zen eta atsedena hartu zuen etzanda bere samarekin.
Zaldiek oso paper garrantzitsua dute saga islandiarretan, Hrafnkel , Njáll the Burnt eta Grettir sagen kasuan. Izkribu hauek XIII. mendekoak dira, eta hirurak IX. mendean hasten dira. Literatura hau ospetsua da gaur egun ere uhartean eta Islandiar poniaren hainbat elkartek saga hauen eta mitologiako izenak hartzen dituzte.
Islandian zaldia aberastasun baliotsuena izan zen ertaroan [17] Animali hauek ezinbestekoak ziren gerlarientzat, batzuetan gerra zaldiak haien jabeekin batera lurperatzen zituzten.
Islandiarrak ohituraz beti hipofagikoak izan dira, hau da, zaldijaleak. Uhartean inoiz ez da bete 732. urtean Gregorio III.a eta bere ondorengo Zakarias aitasantuek zaldi haragia ez jateko agindua. Aita santuak agindu zien bertako jendeari kristautzerakoan zaldi haragia jateri uztea, ohitura hura paganismoarekin lotzen zutelako, baina azkenean agintari kristauek onartu behar izan zuten bertakoen ohitura hau.
1780. urtean suertatutako Laki sumendiaren erupzioak poni asko akabatu zuen Islandia guztian gozez zein erupzioaren gasez eta hautsez pozoinduta. Abereen %70 galdu zen horrela[18]. Garai hartan 32.000 abelburu zeuden uhartean eta soilik 10.000 iraun zuten. egoera are gehiago okertzeko haietatik soilik 3.000 ziren behorrak.
Dena den hurrengo hamarkadetan zaldi azienda gogor hau berreskuratzen joan zen eta XIX. mendeko amaieran 62.000 abere kopurua esportatu ahal izan zuetn Bretainia Handira meategiko zaldiak bezala meategietan lan egiteko[19]
XX.mendetik aurrera Islandiar poniak gero eta gehiago kanpora esportatzen hasi ziren. Arrakasta handiko arraza izan da munduan barrena eta egun islandiar poniaren 19 elkarte ofizial daude herrialde ezberdinetan. Esportatutako zaldi gehienak Eskandinabian, Alemanian zein Ipar Ameriketan daude. Uhartetik esportatutako zaldien erdiak Alemaniara eramaten omen dituzte.
Arraza gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islandiar poniaren lehen arraza-elkarteak 1904an eratu ziren eta lehen erregistroa 1923an osatu zen[20]. 1900. urtearen hasieran, zaldi islandiarra asko erabili zen Islandian garraiorako eta bidaiarako eta laneko zaldi gisa. 1940. eta 50. urteetan, lanerako zaldiaren erabilera murriztuz joan zen, baina, orain, jaioterrian aurkitu dute berriro erabilera euren ponientzat, eta gaur egun zalditzat eta familiako zaldi gisa hartzen da. Haragitarako ohiko erabilera ahaztu gabe.
Egun 80.00o abelburu inguru daude Islandian bertan eta beste hainbeste Europako beste herrialdetan[21]. Estatu Batuetan 2.000 poni inguru daude, eta arrazak gero eta estimu handiagoa dauka.
Izenaren etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrazaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islandian ez daude zaldi bat ehizatzeko moduko harraparirik. Otsorik ez daude, ezta moxalen harrapatzaile izan zitekeen jatuna (Gulo gulo) ere. Agertzen diren hartz zuri bakanak kostan geratzen dira, barne aldera sartu gabe. Hala ere ingurumen-arrisku izugarria duen herrialdea da, hala nola harea azkarrak, luiziak, arroka-irristatzeak, korronte aldakorrak dituzten ibaiak ... sumendien aktibitatea ahaztu gabe. Ihes egiteko senaren ordez egoera bat ebaluatzeko gaitasuna, zaldiaren biziraupenean izan dira nagusi. Beraz, zaldi horiek ez dute zaldi gehienen bereizgarri den animali zein pertsonen aurrean ihes egiteko senarik. Agian izaki bizidunen beldur faltagatik, pertsonekiko lotura sendoak bilatzen dituzte eta oso afektiboak dira.
- 132-tik 142-ra cm altuera soin gurutzera.
- Ohiko pisua; 330 eta 380 kg artean.
Islandiar poniaren soin gurutzeraino altuera zein pisua ohikoak dira ponietan. Hala ere, lehen aipatu den bezala, arrazaren kudeatzaileek poni izena baztertzen dute eta "islandiar zaldia" terminoa erabiltzen dute[22].
- Buruak neurri egokiak dauzka, proportzionatuak. Soslaia zuzena da eta kopeta zabala.
- Sudur zulo zabalak eta behean kokaturik.
- Lepoa motz eta gihartsua da, zabala bere oinarrian. Baxua.
- Bular sakona; Gihartsua eta okertuak. Atzealdea luzea; gurutzadura zabala, muskularra, laburra eta pixka bat inklinatua.
- Besaburu gihartsuak, makurdura egokiarekin.
- Hankak. Ez oso motzak eta bertikaltasun egokia daukate. Hankak sendoak dira, kanoi-hezur luze samarrekin.
- Isatsa eta zurda. Iletsu eta trinkoak dira, bereziki lepoko zurda oso potoloa da. Buztanaren hasiera behean dauka.
- Ilajea. Ilajeak ile geruza bikoitzaz osatuta dago eta oso tenperatura baxuetara egokituta dago. Arrazak larru-geruza bikoitza garatua du, tenperatura hotzetan isolamendu gehigarria lortzeko[23],
- Apatxak. Islandiar poniaren apatxak oso gogorrak dira. Horregatik askotan zaldi hauek ez dira zaldiketa edo zamari lanak egiteko ferratzen[24].
- Ilaiaren koloreak: Hasiera batean edozein ilaia kolore ametitzen da arrazarako, appaloosa motako kolorea kenduta. Beraz kolore ezberdinetako islandiar poniak daude. Islandieraz 100 izen baino gehiago daude ponien koloreak izendatzeko[25].
Edozein moduan ezaugarriak desberdinak dira Islandiako zaldi-taldeen artean, hazle bakoitzak hazkundea nola fokatzen duen arabera. Batzuk zamabere edo nekazal lanetarako animaliak nahi dituzte, eta, konformazio aldetik, ez datoz bat zela zaditzat lan egiteko hazten direnekin. Horiek kontu handiz hautatzen dira, usadio handiko Islandiar mareaak egiteko duten gaitasunagatik. Beste batzuk zaldi haragiarentzat bakarrik hazten dira. Hazle batzuk zaldien larru-geruza gustukoenei begira lan egiten dute[25].
Arrazako abereak ez dira lau urtera arte prest zela zalditzat bezala erabiliak izateko, eta edozein moduan zazpi urtera arte ez dago osorik animalien egitura-garapena. Hipikarako urterik emankorrenak zortzi-hemezortzi urte bitartekoak dira, baina indarra eta erresistentzia mantentzen dituzte hogei urterekin. Danimarkan bizi zen behor islandiar batek 56 urteko adin marka lortu zuen[26], eta Britainia Handian bizi zen beste zaldi batek 42 urte bete zituen[27].
Ugalketari dagokionez oso abere emankorrak dira, eta hazteko bi sexuak 25 urte bete arte egokiak dira. 27 urterekin erditzen duten behorrak erregistratu dira. Zaldiak ez dira erraz harrapatzen, segur aski bere jaioterrian harrapari naturalik ez dutelako.
Beste zaldi arraza batzuekiko duten isolamenduaren ondorioz, Islandiako arrazako ponietan, oro har, gaixotasunak ezezagunak dira, barneko parasito mota batzuengatik izan ezik. Islandian gaixotasunen prebalentzia txikia mantendu egiten da, herrialdetik esportatutako zaldiak itzultzea galarazten duten legeen bidez. Beste aldetik Islandiara ekarritako edozein zaldi taldea zorrozki desinfektatua izaten da. Dena den, honen ondorioz, bertako zaldiek ez dute gaixotasunarekiko immunitaterik. Uhartean agertutako edozein izurritea suntsitzailea izan liteke arrazarentzat[26].
Lege hauek arazo bat dira Islandiako bertako poniak herrialdetik kanpoko beste arrazetako zaldiekin txapelketetan parte hartzeko. Alde batetik ezin baita azienda inportatu Islandiara, eta, zaldiak herrialdetik ateratzen direnean, ezin dira itzuli[28].
Poni islandiarra bost ibileradun zaldia da, hau da, bost ibilera mota ezberdin erabiltzeko gai den aberea da. Edozein moduan poni Islandiarrak bi ibilera mota nagusi ditu, ibilaldi tipikoaz gain; Trosta eta kanter galapa delakoa, beste arraza batzuen antzekoak diren ibilerak dira biak.
Arraza ospetsua da leku malkartsu eta txarretan ibiltzeko duen gaitasunagatik.
Ezaugarri psikikoak eta izaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen esan den bezala, Islandian ez daude zaldiak akabatzeko moduko harraparirik, otso edo hartzak. Baina beste aldetik eguraldiak eta geografiak arrisku asko sortzen dute. Hondar mugikorrak, malkar irristakorrak, korronte aldakorreko errekak... hau dela eta, ihes egiteko sena baino, baliogarriago izan da ponientzat egoera ezberdinak baloratzeko sena. Horregatik zaldi hauek, zaldi gehienak ez bezala, ez dira hain izu. Izaki bizidunei beldur falta honen ondorioz, pertsonekiko lotura handia garatzen dute eta oso maitagarriak dira.
Izaerez adiskidetsuak, otzanak eta erabiltzeko errazak izan ohi dira, baina baita gogotsu eta seguruak ere.
Islandiar poniaren erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islandian, maitasunez, euren poniak "zerbitzaririk erabilgarriena" deitzen dituzte, lan asko egiten dutelako eta irauteko gutxi behar dutelako[29].
Islandian aurreneko errepideak XIX. mende arte ez ziren eraiki. Lehendabizikoa 1870. urtean eraikia izan zen. Hau dela eta, islandiar ponia funtsezkoa izan zen mendetan garraiorako.
Gaur egun Islandian, nahiz eta hipikarako zaldi-hazkuntza helburu nagusia izan, haragia ere sortzen da oraindik, nahiz eta egun alderdi horri ez zaion arreta berezirik jartzen, arraza beste balio batzuk hartu zuen unetik. Haragia oso merkantzia baliotsua zen garai batean, baina egun gutxiago. alde batetik lehiakortasuna handitu da kanpoko haragien aurrean eta bertan zaldi haragiaren ospea murriztu egin da. Gaur egun Islandian ekoiztutako zaldi haragiaren zati handi bat Japonera esportatzen da.
Ponien erabilera turismoan asko zabaltzen ari da ere[10]. Bereziki uhartean barrena egindako txangoak[30].
Islandiar ponia Islandiako kulturan eta mitologian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islandiar poniak sarri agertzen dira aipatuta islandiar sagetan.
Eskandinaviar mitologian Lokik, jainko iruzurgilea, behor ama bat eskuratu zuen Erraldoi baten zaldia erakartzeko. era horretan erraldoia eta Freyjaren, hau da edertasuraen jainkosaren arteko maitasun harremana galarazi nahi izan zuen. Bi zaldi haien arteko nahasketatik Sleipnir izan zen. Odin, jainkoaren zortzi hankadun zaldia[31].
"Gizaki eta jainko-jainkosen artean, zaldi hau hoberena da" halaxe dio XIII. mendean Snorri Sturlusonek idatzitako eskandinaviar mitologiako hainbat kontu jasotzen duen Edda liburuan. Bertan Sleipnir zaldia oso ospetsua den irudi batean agertzen da bere zortzi hanka luzaturik hegaldatu baino lehen.
Beste jainko-jainkosa eskandinaviarrek zaldiak zeuzkaten ere. Gna jainkosa, mezularia, "aire eta itsasoaren gainetik korrika egiten zuen" Hófvarpnir izeneko zaldiaren jabea zen.
Egunaren eta gauaren jainko-jainkosek Shining Mane eta Frosty izeneko zaldiek tiraka eramaten zituzten zalgurdiak gidatzen zituzten. Eguzkiaren distira egunaren zaldiaren zurdaren distira zen. Ihintza berriz, Frosty behorraren muturretik tantaka erortzen zen lerdea omen zen.
Zaldiak ugalkortasunaren jainkoa zen Freyr jainkoarekin lotzen ziren, eta bere ohorez sakrifikatzen zituzten abereak.
Zaldi borrokak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaldien arteko borrokak sarri agertzen dira Islandiako Estatu Librearen literaturan zein agiri ofizialetan 930.tik 1262. urtera arte[32]. Bikingoek gustukoak zituzten ikuskizun hauek. Zaldien arteko borroka hauek ikuskizuna izateaz gain, paradako zaldirik hoberenak aukeratzeko modu bat zen. Beste aldetik zaldi borrokak izaten ziren bitartean, ohikoak ziren ere ikusle aurkarien arteko borrokek ere beraien irudi sozial eta politikoa finkatzeko aukera eskaintzen zien. Batzuetan taldeen arteko aliantza politikoak berregituratzeko aukera ere eskaintzen omen zuten. Dena den, askotan, borrokak askotan ez ziren serioak, eta zaldien arteko borrokek lagun eta etsaiekin borroka ludikoak egiteko aukera eskaintzen zuten. Baita gazteek haien arteko harremanak izateko eta bikoteak egiteko.
Islandiar zaldi arrazaren hautapen eta garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hautapen naturalak zaldi hauek kanpoan bizitzean bizkorrago eta indartsuagoak egin ditu. Zaldi asko akabatzen dira eguraldi zakarragatik zein larre faltagatik[33].
Arrazaren egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus Gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko WEB orrialdea [1]
- ↑ (Ingelesez) "The equinest" zaldiari buruzko entziklopedia ingelesez. [2]
- ↑ (Ingelesez) arrazari buruzko Web orrialdea [3]
- ↑ (Ingelesez) Iceland gide <
- ↑ (Ingelesez) "Iceland: The Bradt Travel Guide" [4]
- ↑ (Ingelesez) Hendricks, Bonnie (1995). International Encyclopedia of Horse Breeds. University of Oklahoma Press. p. 232. ISBN 978-0-8061-3884-8.
- ↑ (Gaztelaniaz) Arrazari buruzko artikulua. (Gaztelaniaz) Arrazari buruzko artikulua [5]
- ↑ [6]
- ↑ http://www.theequinest.com/breeds/icelandic-horse/
- ↑ a b https://blog.terranea.es/ponis-islandeses-caballos-europeos/
- ↑ Elwyn Hartley Edwards, The Encyclopedia of the Horse, New York, Dorling Kindersley, 1994 (ISBN 1564586146), p. 194
- ↑ Elwyn Hartley Edwards 1994, 184-185 orrialdeak
- ↑ Hartley Edwards et Geddes 1987, 121 orrialdea
- ↑ Breeds of Livestock, « Faeroes Pony » Oklahoma State University
- ↑ Godden et Keynes 2008, 152 orrialdea
- ↑ (Gaztelaniaz) "El caballo y el derecho civil". Jesus Ignacio Fernandez Domingo. [7]
- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa [8]
- ↑ (Ingelesez) "The American CYclopaedia". [George Ripley; Charles Anderson Dana The American Cyclopaedia: A Popular Dictionary of General Knowledge. Appleton, 1874, p. 153–]
- ↑ (Frantsesez) Meategiko zaldiei buruzko artikulua [Revue des deux mondes. Au bureau de la Revue des deux mondes., 1875, p. 759–..]
- ↑ http://norsehorsepark.com/icelandic.html
- ↑ https://islandia.foroactivo.com/t152-el-caballo-islandes
- ↑ https://books.google.es/books?id=9_GfdBAASUQC&pg=PA60&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false
- ↑ Strickland, Charlene (January 1, 2001). "[Power!]". The Horse. Retrieved 2009-02-21.
- ↑ https://books.google.es/books?id=3LLZpbM8K9oC&pg=PA74&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false
- ↑ a b Edwards, Elwyn Hartley (1994). The Encyclopedia of the Horse (1st American ed.). New York, NY: Dorling Kindersley. pp. 194–195. ISBN 1-56458-614-6.
- ↑ a b Hendricks, Bonnie (1995). International Encyclopedia of Horse Breeds. University of Oklahoma Press. p. 232. ISBN 978-0-8061-3884-8.
- ↑ https://web.archive.org/web/20090527073155/http://www.ihsgb.co.uk/about_the_breed.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20150509051746/http://imh.org/exhibits/online/icelandic-horse#
- ↑ (Gaztelaniaz) Arrazari buruzko artikulua [9]
- ↑ https://escritorislandia.com/caballos-islandia/
- ↑ https://web.archive.org/web/20160602043809/https://www.icelandics.org/1000.php?bc=AlBy
- ↑ Elwyn Hartley Edwards , La Enciclopedia del Caballo , Nueva York, Dorling Kindersley,1994 ( ISBN 1564586146 ), p. 194
- ↑ Martin 2003 , p. 27-32
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hendricks, Bonnie L., International Encyclopedia of Horse Breeds, Univ of Oklahoma Press, 1995
- Hugason, K. 1994, Breeding of Icelandic toelter horses: an overview. Livestock Production Science 40, 21-29. The Agricultural Society of Iceland, Reykjavik, Iceland.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Arrazaren Nazioarteko hazleen elkartearen WEB orrialdea
- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The equinest" Entziklopedian
Bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrazaren inguruko jailadi bati buruzko bideoa. [10]