Edukira joan

Santa Luzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saint Lucia» orritik birbideratua)
Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Luzia (argipena)».
Santa Luzia
Saint Lucia
Ereserkia: Sons and Daughters of Saint Lucia (en) Itzuli
Goiburua: The Land, The People, The Light
("Lurra, Jendea, Argia")

flag of Saint Lucia (en) Itzuli

coat of arms of Saint Lucia (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaCastries
14°1′12″N 60°58′48″W
Azalera617,012867 km² (178.)
Punturik altuenaMount Gimie (950 m)
Punturik sakonenaKaribe itsasoa (0 m)
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakVenezuela
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia konstituzional
Santa Luziako monarkaCharles III.a Erresuma Batukoa
Prime Minister of Saint Lucia (en) ItzuliAllen Chastanet (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of Saint Lucia (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria167.591
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² (41.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,89 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak4.240 (2007)
Bizi-itxaropena75,496 (2016)
Giniren koefizientea51,2 (2016)
Giza garapen indizea0,715 (2021)
Ekonomia
BPG nominala1.712.306.555,5556 $ (2017)
BPG per capita9.715 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa2.501.304.108 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn13.985,955 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala0,8 % (2016)
Erreserbak321.767.417 $ (2017)
Inflazioa0,6 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1979ko otsailaren 22a eta 1967ko martxoaren 1a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+1758
ISO 3166-1 alpha-2LC
ISO 3166-1 alpha-3LCA
Ordu eremua
Elektrizitatea240 V. 50 Hz.BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.lc
govt.lc

Santa Luzia[1] (ingelesez: Saint Lucia, seɪnt_ˈluːʃə ahoskatua) Karibe itsasoko uharte-estatu burujabea da, Antilla Txikietan dagoena, Martinikaren hegoaldean eta Saint Vincent-en iparraldean. 617 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 178.015 biztanle zituen.[2] Hiriburua eta hiri handiena Castries da.

Espainiarrek aurkitu eta konkistatu zuten 1502an. Orduz geroztik etengabeak izan ziren uhartea menderatzeko ahaleginak, XIX. mendea arte amaitu ez zirenak; 1814an, azkenik, ingelesen esku geratu zen, eta kolonia azukre-ekoizlea bihurtu zen. 1979ko otsailaren 22an, estatu burujabe bihurtu zen, Commonwealth erakundearen barruan. Monarkia konstituzionala da, erregimen parlamentarioa duena. Konstituzioa 1979. urtekoa du.

Gros Piton.

Santa Luzia sumendi-uhartea da, Karibeko beste uharteak baino askoz ere menditsuagoa. Tontorrik garaiena Gimie mendia da (950 metro). Alabaina, uharteko mendi ezagunenak Piton izeneko mendi bikiak dira: Gros Piton eta Petit Piton. Soufrière eta Choiseul herrien artean daude, uhartearen mendebaldean.

Klima tropikala da, ipar-ekialdeko haizeak leundua. Ekuatoretik hurbil dagoenez, tenperatura aldaketa txikiak ditu neguaren eta udaren artean. Urtaro lehorrak urtarriletik apirilera irauten du, eta urtaro euritsuak maiatzetik abendura. Eguneko batez besteko tenperatura 29 °C ingurukoa da, eta gauekoa 18 °C ingurukoa. Urteko batez besteko prezipìtazioa 1300 milimetro da kostaldean eta 3810 milimetro mendiko oihanean.

Santa Luziako Guduan, 1778ko abenduaren 15ean, frantziar 12 ontzi britainiar 7 ontziren aurka borrokatu ziren.

K. o. lehen mendeetan arawak indiarrak bizi ziren uhartean. Geroago, karibe indiarrek uhartetik kanpora egotzi zituzten. Europarrak 1500 inguruan iritsi ziren. XVII. mendean ingelesak ahalegindu ziren uhartea kolonizatzen, baina karibeek aurre egin zieten, eta igorri zituzten. 1650ean Martinikako frantsesek lortu zuten uhartean finkatzea, eta karibeekin itun bat izenpetu zuten 1660an. 1763tik aurrera Saint Vincent eta Grenadako frantses nekazariak Santa Luziara joan ziren, eta kotoia eta azukre kanabera lantzen hasi ziren. Hurrengo mendean, uhartearen jabetza frantsesen eta ingelesen arteko liskarbide izan zen, harik eta, 1814an, Parisko Itunak ingelesen aldeko epaia eman zuen arte. Frantziaren eraginak hizkuntzan eta erlijioan iraun du.

1834an, esklabotasuna debekatu zenean, 13.000 esklabo beltz baino gehiago bizi ziren Santa Luzian. 1838-1885 bitartean, Santa Luzia, Haizealdeko gainerako uharteekin batera, Barbadosko gobernadorearen mende egon zen. XIX. mendean azukre kanaberaren industriaren gainbehera etorri zen; geroago, ordea, banana eta kakaoa sartzearekin batera, berriro indartu zen, baina, hala ere, 1964an, lantzeari utzi zitzaion erabat. 1924an, konstituzio baten bidez, ordezkaritza-gobernu bat onartu zen. 1958tik 1962ra, Mendebaldeko Indietako Federazioaren barruan egon zen. 1967an burujabetasuna erdietsi zuen, Britainia Handiarekin elkartutako estatu gisa.

1979ko otsailaren 22an, estatu burujabe bihurtu zen, Commonwealth erakundearen barruan. Harrezkero, Nazio Batuetako eta Amerikako Estatuen Erakundeko kide da. 1983an, Estatu Batuekin batera, Grenadako inbasioan parte hartu zuen. Independentzia lortu zenean John Compton, garai hartan Langileen Alderdi Batuaren (UWP) buruzagia, izan zen independentziarako negoziazioetan solaskide nagusia, eta hura bihurtu zen lehen ministro. Alabaina, lehenbiziko hauteskundeetan, Santa Luziako Alderdi Laborista (SLLP) irten zen garaile, eta orientabide sozialistako politika bultzatu zuen. Baina UWP alderdiak, John Comptonen buruzagitzapean aurrena eta Vaughan Lewisenean gero, aginpidea lortu eta bertan egon zen 1982. urtetik 1997. urtea arte.

Kenny Anthony, Alderdi Laboristakoa, izan zen hurrengo estatuburua. 2007an, Anthonyk bere kargua utzi behar izan zuen gaixorik zegoelako, eta Stephenson Kingek ordeztu zuen.

Gobernua eta administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonwealth elkartekoa izanik, Santa Luziak Elisabet II.a Erresuma Batukoa du estatu-buru, uhartean gobernadore orokor batek ordezkatua. Botere betearazlea lehen ministroaren eta honen kabinetearen esku dago. Lehen ministroa aukeratzeko, Santa Luziako Batzar Etxeko hauteskundeak egiten dira eta garaile ateratako alderdiaren burua izaten da. Batzar Etxe honek 17 eserleku ditu. Legebiltzarraren beste ganberak, senatuak, 11 kide ditu. Karibeko Erkidegoko eta Ekialdeko Karibeko Estatuen Elkarteko kide osoa da.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Santa Luziaren banaketa administratiboa»
Santa Luziako auzoak.

Santa Luzia 11 quarter edo auzotan banatua dago:

  1. Anse la Raye
  2. Canaries
  3. Castries
  4. Choiseul
  5. Dennery
  6. Gros Islet
  7. Laborie
  8. Micoud
  9. Praslin
  10. Soufrière
  11. Vieux Fort
Soufrièreren ikuspegia.

2016an 178.015 biztanle zituen.[2] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %20 dira, 15-24 urte bitartekoak %15,4, 25-54 urte bitartekoak %43, 55-64 urte bitartekoak %10 eta 65 urtetik gorakoak %11,7. Bizi itxaropena 77,9 urtekoa da, 75,2 urtekoa gizonezkoena eta 80,8 urtekoa emakumezkoena. Ugalkortasun-tasa osoa 1,75 haurrekoa da emakumeko (2017ko zenbatespenak).[3]

Banaketa etnikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanle gehienak, %85,3, beltzak dira, kolonien garaian indarrean eraman zituzten afrikar esklaboen ondorengoak; mulatoak %10,9 dira.[3]

Ingelesa da hizkuntza ofiziala da.[3] Biztanleen %95 frantziar kreoleraz mintzatzen da.

Katolikoak %61,5 dira, protestanteak %25,5, rastafariak %1,9, Jehovaren lekukoak %1,1, eta erlijio gabeak %5,9 (2010eko zenbatespena).[3]

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinamismoa eta ahultasuna dira aldi berean Santa Luziako ekonomiaren ezaugarriak. Nekazaritzak pisu handia duen arren, turismoak eta industria txikiak garrantzi handiagoa dute. XX. mendean, banana ekoizpena izan zen Santa Luziako diru iturri nagusia baina, konkurrentzia handia zela-eta, krisi larria pairatu zuen mende amaieran. Egun banana, mango, koko eta ahuakatea produzitzen dira atzerrira saltzeko, baina nekazaritzak BPGaren %2,9 besterik ez du sortzen, langileen %21,7 enplegatzen dituen arren.[3] Bestalde, bere garrantzia gorabehera, nekazaritzak klimaren mendekotasun handia du (lehorteak, urakanak). Merkataritzarako arrantza oso emankorra izan daiteke etorkizunean.

Turismoa da gaur egun Santa Luziako ekonomiaren motor nagusia, BPGaren %65 sortzen baitu. Hondartzak, klima eta paisaia tropikala dira erakargarririk garrantzitsuenak, Eremu frankoen sorreraren bidez, industria txikia (elikagaiak, enbalajea…) bultzatu da. Kanpo zorra ordea, oso handia izanik (BPGaren %82,9 2016an), eragozpen larria da uharteko ekonomian; orobat da handia langabezia tasa (%20 2003an).[3]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)