Marañón

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marañón (argipena)».

Marañón

 Nafarroa Garaia

Marañongo armarria

Izen ofiziala Marañón
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Vianaldea
Alkatea Inmaculada Bretón Valencia (PSN)
Herritarra marañondar
Koordenatuak 42°37′46″N 2°29′15″W / 42.62944°N 2.48750°W / 42.62944; -2.48750Koordenatuak: 42°37′46″N 2°29′15″W / 42.62944°N 2.48750°W / 42.62944; -2.48750

Navarra - Mapa municipal Marañón.svg

Eremua 7,15 km2
Garaiera 815 m
Distantzia 84 km Iruñera
Posta kodea 31227
Biztanleria 55 bizt. (2012)
Dentsitatea 7,69 bizt./km²

Marañón[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 55 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 84 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundearen elizako erretaularen ikuspegia.

Herria, Nafarroa mendebaldeko muturrean kokatzen da, NA-7200 errepidea Santsol-Cabredo norabidean aurrena eta NA-7430 Cabredo-Marañon norabidean hartu ondoren.

Marañon Cabredorekin egiten du muga iparraldean, Aguilar Kodeskoarekin ekialdean, Arabako probintziarekin mendebaldean, eta Lapoblacionekin hegoaldean.

Klima eta natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marañonen bi klima ageri dira, mendialdeko eguterako klima mediterraneoa, udalerriaren ipar-mendebalde eta hegoaldean, eta klima azpiatlantiarra, gune ospeletan. Urteko batezbesteko tenperatura 9º eta 12 Â°C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 80-100 inguru dira.

Marañonen 111 hektarea pagadi daude, 101 hektarea arte, eta zuhaitz askotariko beste 91 hektarea baso.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marañongo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
221 225 247 255 253 234 261 228 142 112 87 68 61

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,67 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 43,20 megawattekoa da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundeko Andre Mariaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundeko Andre Mariaren eliza, estilo erromanikoko XIII. mendearen hasieran eraikitako eliza da. Egiturak Nafarroako landa-erromanikoaren berezko ezaugarriak ditu, elementu aurregotiko batzuen agerpenarekin batera. Nabea trapezoide itxurako nerbio gurutzaduradun gangaz estalita dago. XVII. mendean sakristia eta korua eraiki ziren, izardun estaldurarekin. Horrez gain, beste bi kapera gehitu zitzaizkion parrokiari, kasetoidun estaldurarekin, eta herrerotar estiloko dorrea.

Elizaren barruan, errataula nagusi gotikoa nabarmentzen da, estilo hispaniar-flandestarraren margolan eta eskulturak dituena.

Etxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marañongo herrigunean armarridun bi etxe gordetzen dira, batak A. Maezturen armarria eta besteak Hermostarren armarria fatxadan duela.

Baselizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kristo Santuaren baseliza, Marañongo herrigunean kokatutako tenplua.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Marañon eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez zegoen euskaraz hitz egiten zekien herritarrik.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Nafarroako Alderdi Sozialistako Jesús Manuel Bretón Valencia aukeratu zuten alkate; herri txiki honetako zinegotzi bakarra ere izan zen. Ez zen baliogabeko botorik ezta boto zuririk izan eta abstentzioa %77,42koa izan zen.

Marañongo Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jesus Manuel Breton Valencia (PSN) 59 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere PSNkoa izan zen zerrenda bakarra; urte horretan hiru lagunek osatua zen[2] eta alkate Inmaculada Bretón izendatu zuten[3].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Bihotz Sakratuaren kalea, z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Jesús Manuel Bretón Valencia PSN
2011-2015 Inmaculada Bretón Valencia PSN

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marañongo herriko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira Ama Birjinaren omenez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marañón
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa