Etxarri Aranatz
|
Etxarri Aranatz |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Etxarri-Aranatz | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Sakana |
|
| Alkatea | Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena (Bildu) | |
| Herritarra | etxarriar, etxarriaranaztar[1] | |
| Koordenatuak | Koordenatuak: 42°54′40″N 2°4′12″W / 42.91111°N 2.07°W | |
| Eremua | 32,88 km2 | |
| Garaiera | 506 m | |
| Posta kodea | 31820 |
|
| Biztanleria | 2.460 bizt (2009) | |
| Dentsitatea | 74,82 bizt/km² | |
| Sorrera | 1314 | |
| http://www.etxarriaranatz.com/ | ||
Etxarri Aranatz[2] Nafarroako udalerria da, hedaduraz Sakana eskualdeko bigarrena, Altsasuren ondoren. 2.460 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan.
Udalerria bi herrik osatzen dute: Etxarri Aranatzek eta Lizarragabengoak; azken hori 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokalekua
Etxarri Aranatz Iruñeko merindadearen mendebaldean dago, Beriain mendiaren magalean.
Herriak Urbasako mendizerrarekin eta Ergoienarekin egiten du muga hegoaldean, Aralarrekin iparraldean, Bakaikurekin mendebaldean, eta Arbizurekin ekialdean.
Lizarrustiko mendateak Ataunekin (Goierri) lotzen du.
[aldatu] Klima
Herrigunearen kanpoaldean, San Donato eskolako hesiaren ondoan eta itsasoaren mailatik 505 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
[aldatu] Historia
1312an Nafarroa Arabako gaizkileengandik babesteko Etxarri-Aranatz eraiki zen, eta aurretik han zen Aranatz herriko biztanleek populatu zuten. 1351an herria eraikia zegoen, eta urte hartan herria gotortzeko obrak hasi ziren, baina 1396an beharrezkoa ez zela erabaki zuten.
1378an Etxarri-Aranazko dorrea gaztelarrek hartu zuten, eta 1.500 florin lapurtu. 1388an Karlos III.a Nafarroakoak Etxarriko elizako zergak Baionako apezpikuari eman zizkion. 1500. urtean Nafarroako erregeak Ergoiena Etxarri-Aranaztik bereizi zuen. 1834an, Lehendabiziko gerra karlistaren kontestuan, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako Diputazioak eta beren milizia karlistak Zumalakarregiren agindupean jarri ziren Etxarri Aranatzen.
1923an, Juventud Euskalduna elkartea sortu zen. Goldarazena, Lazkoz, Arbizu eta beste batzuk izan ziren sortzaileak.
1932. urtean, abuztuaren 19ko udal osoko bilkuran, Etxarri Euskal Autonomia Estatutuaren alde agertu zen. Bost hilabete geroago, Jose Maria Markotegik alkatetza utzi zuen, eta haren ordez batzorde batek hartu zituen bere gain udaletxeko lanak. 1933ko martxoan, Euzko Etxea eratu zen herrian. Ordurako, Zentro Errepublikarra eta Karlista ere bazeuden eta, beraz, esan daiteke esparru ideologiko nagusiek bazutela non elkartua. Batzorde kudeatzailearen ondoren udalbatza berria osatu eta alkate Benedikto Barandalla izan zen. Gehienak eskuindarrak ziren eta bakar batzuk nazionalistak. Sozialistei berehala sartu zitzaien okerreko begitik alkatea, hura "as de los carlistas, que ha puesto su vara de mando al servicio de la sotana" zela esanez. Alkatearen jarrera eskuindarrak eta jarduera ez oso demokratikoak istilu gogorrak sortu zituen, izan ere Guardia Zibilak ekarri baitzituen dantza saio bat sakabanatzeko. Gazte batzuk atxilotuak izan ziren eta gobernadoreak 75 pezetako multa ezarri zion bakoitzari.
1936ko lehen hilabeteetan, antolatu zen berriro UGTren Langile eta Nekazari Saila, beraiek ziotenez, Sakanako mugimendu sindikalaren eragile moduan lan eginez. Altxamendua eta gerra zibila etortzean, Benedikto Barandallak, errekete talde baten kapitain lanak erabat bere gain hartu zituen, Sakana guztian zehar herriz herri aritu zen bolondresak bilduz eta altxamendu eta bando faxistarekin bat ez zetozenak inolako errukirik gabe erreprimitzen, asko fusilatuz, bortxatuz, txantajeatuz, lapurretak eginez... Etxarriarren artean esaterako, Anizeto Albarrazin eta Julian Mauleon fusilatu zituzten, hogeitalau urteko nekazariak ziren biak.
Aldi berean, udalak behin eta berriro erabaki zuen altxamendu militarraren alde zegoela, eta aho batez erabaki zuen udal aretoan berriro Jesusen Bihotza paratzea, eta baita eskoletan gurutzeak ere, Los cuales fueron retirados (anteriormente) por orden de Gobiernos sectarios de la Nación'. Bilkura berean, Guardia Zibilen postuko komandantea zen Francisco Ramos Etxarriren agiria onetsi zen. Bertan, Felipe Zeberio Arratibel eta Francisco Etxarri Jaka aguazilen kargugabetzea erabaki zen, por no inspirar afecto a la restauración de la Patria, eta kargugabetze horiek aho batez onartu ziren udalbatzan. Izan ere desde hace bastante tiempo estos guardas se distinguieron haciendo ostentación de sus ideas marxistas así como también por su falta de respeto a la autoridad local y negligencia en el cumplimiento de sus obligaciones. 1936ko abuztua lau etxarriarren hilketarekin bukatu zen. Horien artean, UGT-ri loturik antolatu berria zen Langile eta Nekazarien Saileko Zuzendaritzako Batzordeko kideak zirenak: Antonio Maiza, lehendakaria, 29 urtekoa eta nekazaria; Andres Gonzalez, idazkaria eta lanbidez ferrobiarioa; eta aurreko bien laguna zen Clemente Araña, bokala. Hirurak Urbasan hil zituzten, Otxoportilloko leizearen ondoan. Ondoren, zakurrak balira bezala zulora bota zituzten. Paulo Gartziandia delako batek ere, bide berbera jarraitu zuen.
Orduan komandantea zen Francisco Ramosen txostenean agertzen denez, Maria Maiza eta Maria Soledad Olejua irakasle nazionalistei nacionalistas antipatrióticas direla leporatzen diete. Beste irakasle batzuek ere sufritu zuten errepresio faxista. Irailean beste bi etxarriar fusilatu zituzten, Narciso Artola, 32 urtekoa eta lau seme alaben aita. Urbasan fusilatu zuten irailaren 6an. Bestetik, geroxeago atxilotu zuten Felix Lopez, praktikantea eta Udaleko Batzorde Kudeatzailearen lehendakaria izana. Altsasuko kartzelara eraman zuten lehenik eta handik Lizarrustira, irailaren 22an. Bertan fusilatu zuten. Jendea kargugabetzen jarraitu zuten, baita udaletxean bertan ere. Zehazki, 1936ko urriaren 10eko bilkuran, se lee el oficio del Sr. comandante de puesto, destituyendo de sus cargos a los concejales Esteban Imaz, Pedro Goñi y Bautista Belza por ser nacionalistas y antipatnotas, designándose como sustitutos a D. Primitivo Quintana y D. Timoteo Jaca. Argi zegoen herrian nork zuen agintea.
Bizkaiako frontean 1937an hil ziren Luis Imbert, Bernardo Lopez eta Rufino Bikuña kontatuz gero, hamaika izan ziren Etxarrin altxamendu faxistaren lehen hilabetetan, Errepublikaren alde bizitza galdu zuten etxarriarrak. Gainera, Nafarroako beste herrietan bezala, izan ziren konfiskatutako etxeak eta emakumeei ile-mozketa eta tortura ankerrak ere. Azken eginkizun honetan, Martzelino Jauregi nabarmendu zen bereziki.
Benedikto Barandallaren taldeak, oroitzapen mingotsa eta ankerra utzi zuten bai Sakana eta bai Gipuzkoan, aurretik esan bezala, gerrako jauntxo baten gisa aritu ziren ia hiru hilabetez, aurretik esan bezala errepresioa, konfiskapenak, fusilatzeak, bortxaketak, torturak... gauzatuz. Bere taldea urriaren bukaeran desegin zen, kideak armada frankistan integratuz.[4]
[aldatu] Hezkuntza
- Andra Mari Ikastola
- San Donato Ikastetxe Publikoa
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honako hau da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.409 | 1.527 | 1.536 | 1.557 | 1.606 | 1.634 | 1.694 | 1.925 | 2.139 | 2.315 | 2.329 | 2.364 | 2.434 |
2008ko erroldan jaso zenez, herrian bizi ziren etorkinak 130 ziren, biztanleen % 5,31 (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
[aldatu] Politika
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: Kale Nagusia, 10
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Nafarroa Bai alderdi politikoko Maider Goñi Errazkin aukeratu zuten alkate. Udaletxeko zinegotzi guztiak lortu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak Eusko Abertzale Ekintzaren kandidatura bertan-behera uztean. Baliogabeko botoak 556 izan ziren (emandako guztien %40,58) eta boto zuriak 107 (botoen % 13,14). Abstentzioa %30,35ekoa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Nafarroa Bai | 707 | 11 |
2011n, aldiz, Bildu izan zen nagusi (7 zinegotzi, Jose Ignazio Bakaikoa alkatea barne); NaBai 2011k 3 eta PPk bakarra erdietsi zituzten.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Bildu | 880 | 7 |
| NaBai 2011 | 353 | 3 |
| PP | 120 | 1 |
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Maider Goñi Errazkin | Nafarroa Bai |
| 2011- | Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena | Bildu |
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Zerbitzuak
Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da Etxarri Aranatz.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Floren Nazabal (1969-), aizkolaria.
- Oskar Lasa (1972-), Lasa III.a pilotaria.
- Egoi Martinez (1978-), txirrindularia.
- Gorka Verdugo (1978), txirrindularia.
- Aitor Zubieta (1984), Zubieta pilotaria.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Etxarri Aranatz EODAn.
- ↑ Euskal Onomastika Datutegia Etxarri Aranatz
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ o Altafaylla, Navarra 1936. De la esperanza al terror, Altafaylla, Tafalla, 2008.201-204. orrialdeak
[aldatu] Kanpo loturak
- Etxarri Aranazko Udalaren webgune ofiziala (Euskaraz) (Gaztelaniaz)
- (Gaztelaniaz) Etxarri Aranatzi buruzko informazioa, Nafarroako gobernuaren webgunean.
- (Euskaraz)Etxarri-Aranazko euskararen egoerari buruzko artikulua, Argia astekarian (2009-03-01)
- Burundabide etorbidearen ikuspegia, Google Street View-n.
|
|||||||