Mongoldar Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inperioaren hedapenaren segida.

Mongoldar Inperioa (mongolieraz: Монголын Эзэнт Гүрэн, Mongolyn Ezent Güren edo Их Mонгол улс, Ikh Mongol Uls) XIII. eta XIV. mendeetan Eurasian zehar Europako ekialdetik Txinara hedatzen zen inperioa izan zen. Menpeko lurrak ondoan izan dituen historiako inperiori handiena izan da. Egungo Mongoliako tribu mongoldarrak eta turkiarrak batzean sortu zen, eta Genghis Khan mongoldar guztien buruzagia bere burua izendatu ondoren (1206), inbasioen bidez hazi zen. Hedapen handienean, Danubiotik Japoniako itsasoraino eta Artikotik Kanbodiaraino zihoan, 33,000,000 km2 (munduko lur hedaduraren %22) eta 100 milioi lagun edukita. Konkisten ostean lortu zer bake erlatiboaren azpian (Pax Mongolica), Mendebaldea eta Ekialdea lurrez lotuta geratu ziren, eta ideia eta ondasun andana trukatu eta sakabanatu ziren bereizitako bi mundu horien artean.

Nolanahi ere, ondorengotza zela eta 1260-1264 bitartean inperioa zatitzen hasi zen. Urrezko Horda eta Txagatai khanerria, de facto, estatu independiente bezala aritu ziren, Kublai Khan Khan Handia onartzeari muzin eginda. Kublai Khanaren heriotzaren garairako, Mongoldar Inperioa lau zatitan zegoen bereizita. Adar nagusia Txinan kokatu zen eta bertako enperadoreak bilakatu ziren, Yuan dinastia osatuz eta hiriburua Karakorum hiri tradizionaletik egungo Beijing hirian ezarriz. Mendebaldeko hiru khanerriek 1304ko bake hitzarmenaren ondoren subiranotzat hartzen bazuten ere eta zergak eta laguntza bidaltzen bazizkieten ere, nork bere interesak eta helburuak zituen, estatu independiente gisa. Azkenean Txinan mongoldarren agintea 1368an amaitu zen, nahiz eta Borjigin leinuak XVII. mendera arte segi zuen Mongolian.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak