Edukira joan

Beit Wazan

Koordenatuak: 32°13′53″N 35°12′57″E / 32.2314°N 35.2158°E / 32.2314; 35.2158
Wikipedia, Entziklopedia askea
Beit Wazan
herrixka
Administrazioa
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaNablusko Gobernazioa
Geografia
Koordenatuak32°13′53″N 35°12′57″E / 32.2314°N 35.2158°E / 32.2314; 35.2158
Map
Altuera534 m
Demografia

Beit Wazan (arabieraz: بيت وزن‎) Nablus probintziako herrixka palestinarra da, Zisjordaniaren iparraldean, Nablusetik 4,5 kilometro mendebaldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 1.312 biztanle zituen 2017an[1].

Beit Wazan «Udhenen etxea» bezala itzultzen da arabieratik[2]. Udhen izena Uden, Uzen[3] edo Awzan bezala idazten zen batzuetan[4], eta gaur egungo idazkera Wazan da. Beit Wazango kontseiluak dio Wazan herriko buruzagi ohi baten emaztearen izena zela[5].

Yitzhak Ben-Zviren arabera, samariarrek Beit Zein deitzen diote herrixkari[6].

Beit Wazan itsas mailatik 563 metroko altueran dago. Urteko batez besteko prezipitazioa 622,5 milimetrokoa da. Urteko batez besteko tenperatura 16 gradukoa da, eta batez besteko hezetasuna %61 ingurukoa[5].

Urtea Biztanleria Etxegune kopurua
1596 52 familia and 4 gizon ezkongabe[4]
1870-1871 41[7]
1922 270[8]
1931 253[9]
1945 310[10]
1961 372[11]
1997 837[12]
2007 1.057[13] 207[13]
2017 1.312[1]

2013ko inkestaren arabera, hauek ziren herrixkako ekonomiaren sektoreak:

  • kudeaketa (% 50)
  • zerbitzuen sektorea (% 20)
  • merkataritza (% 15)
  • industria (% 10)
  • nekazaritza (% 5)[5]

Lehen hezkuntzako bi eskola daude Beit Wazanen, bata publikoa eta bestea pribatua. Bigarren hezkuntzako eskolarik edo haurtzaindegirik ez dago. 2012ko datuen arabera, 359 ikasle eta 26 irakasle zeuden herrixkan. 2007an, biztanleriaren % 92 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 90,9 emakumezkoak ziren[5].

Ez dago ospitalerik ezta farmaziarik Beit Wazanen, odontologia klinika pribatu bat bakarrik. Zerbitzu medikoak jasotzeko, biztanleak Rafidiyara edo Nablusera joaten dira[5].

Bi meskita daude Beit Wazanen, Al Omari Meskita Zaharra and Zayd ibn Thabit Meskita Berria[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 64-82 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  2. (Ingelesez) Palmer, Edward Henry. (1881). The Survey of Western Palestine: Arabic and English Name Lists Collected During the Survey by Lieutenants Conder and Kitchener, R. E. Transliterated and Explained by E.H. Palmer. Committee of the Palestine Exploration Fund, 180 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  3. (Ingelesez) Conder, Claude Reignier; Kitchener, Horatio Herbert. (1882). The Survey of Western Palestine: Memoirs of the Topography, Orography, Hydrography, and Archaeology. 2 London: Committee of the Palestine Exploration Fund, 162 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  4. a b (Ingelesez) Hütteroth, Wolf-Dieter; Abdulfattah, Kamal. (1977). Historical Geography of Palestine, Transjordan and Southern Syria in the Late 16th Century. 5 Erlangen: Erlanger Geographische Arbeiten, 136 or. ISBN 3-920405-41-2. (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  5. a b c d e f (Ingelesez) Beit Wazan Village Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2014) (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  6. (Hebreeraz) בן צבי, יצחק. (1976). ספר השומרונים. ירושלים: יד יצחק בן צבי, 74 or..
  7. (Ingelesez) Grossman, David. (2004). Arab Demography and Early Jewish Settlement in Palestine. Jerusalem: Magnes Press, 251 or..
  8. (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table IX, Sub-district of Nablus» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine (argitaratze data: 1923), 24 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  9. (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 60 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  10. (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 18. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  11. (Ingelesez)(Arabieraz) «Table 1.8 (Con.) Population of localities of 100 to 1,999 persons» Government of Jordan, Department of Statistics: 25. 1964 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  12. (Ingelesez) «Palestinian Population by Locality and Refugee Status» Palestinian Central Bureau of Statistics jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-11-14) (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  13. a b (Arabieraz)(Ingelesez) Table 26 (Cont.): Localities in the West Bank by Selected Indicators, 2007. Palestinian Central Bureau of Statistics, 109 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]