Ya'bad

Koordenatuak: 32°26′48″N 35°10′13″E / 32.4467°N 35.1703°E / 32.4467; 35.1703
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ya'bad
يعبد
hiria
Administrazioa
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaJeningo Gobernazioa
Jatorrizko izenaيعبد
Geografia
Koordenatuak32°26′48″N 35°10′13″E / 32.4467°N 35.1703°E / 32.4467; 35.1703
Map
Azalera21.6 km²
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00

Ya'bad (arabieraz: يعبد‎: ; hebreeraz: יעבד‎) Jeningo eskualdeko udalerri palestinarra da, Zisjordanian, Jordan haranean dafiena iparraldean, 10 kilometrora Jeninen gobernazioko . Palestinako Estatistiken Bulego Zentralaren arabera, Ya'bad'ek 16.012 biztanle zituen 2017an.[1] Israelgo kolono okupatzaileen Mevo Dotan kokalekua Ya'bad lurretan eraiki da.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1596an, Ya'bad Otomandar erregistro fiskaletan agertu zen 62 etxebizitza zituela, guztiak musulmanenak.[3] 17. eta 18. mendeetan, nahiko ezaguna zen Samariako gaztarik onena ekoizteagatok. Politikoki, Qadri klaneko agintarien esku zegoen, Abd al-Hadi klan boteretsuarekin aliatua.[4]

1935ean, Izz ad-Din al-Qassam erresistentzia arabiarreko buruzagi nagusia eta haren zenbait gizon hil zituzten Ya'bad ondoko kobazulo batean, indar britainiarrek tirokatuak.[5]

1948ko gerra arabiar-israeldarraren ondoren, Jordaniako erresuma haixemitak Ya'bad okupatu zuen. Israelek okupatu zuen

Okupazio israeldarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko Sei Eguneko Gerran, Barak Brigadako 25. batailoiak , Moshe Bar Kochba teniente koronelaren agindupean , herria hartu zuen, ekainaren 6ko goizean, aireko bonbardaketa baten ondoren, eta Jordaniako kontroletik Israelgo kontrolera igaro zen.

1980ko otsailean, herriaren hegoaldean Mevo Dotan israeldar asentamenduaren ezarpena hasi zen. Herriak erabiltzen zituen nekazaritza-lurren 120 dunam inguru desjabetu ziren asentamendua ezartzeko.

Osloko akordioaren ondoren , herriko eraikitako eremua B eremu gisa sailkatu zen (kontrol palestinar zibila), baina ia nekazaritza lur guztiak C eremu gisa sailkatu ziren (Israelen kontrol osoa). 2001eko otsailean, "Maoz Zvi" izeneko asentamendu ilegala ezarri zen hegoaldera herriari begira dagoen muino batean. Aurrepostuak Zvi Shelf kolonoaren izena hartu zuen, tiroz eraso batean hil zuten Mevo Dotaneko bizilagun baten izena hain zuzen.

Bigarren intifadaren ostean, ehunka dunam desjabetu zituzten herriko lurretatik "Okaf Ya'abd" errepidea egiteko eta bereizketa-hesi bat egiteko.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Biztanleria
1922 1.733[6]
1931 2.383[7]
1945 3.480[8]
1961 4.709[9]
1967 4.857[10]
1997 10.766[11]
2007 13.640[12]
2017 16.012[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez)(Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 65 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  2. Israeli Settlers Attack Taxi Driver, Shut Down Main Road near Jenin, December 31, 2015 (WAFA)
  3. Hütteroth and Abdulfattah, 1977, p. 128
  4. Doumani, Beshara. (1995). The Hinterland of Nablus
  5. Segev, 2013, pp. 360 -362
  6. (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table IX, Sub-district of Jenin» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 30 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  7. (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 71 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  8. (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 17. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  9. (Ingelesez)(Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 13 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  10. (Ingelesez) Perlmann, Joel. (2011-2012). The 1967 Census of the West Bank and Gaza Strip: A Digitized Version. Levy Economics Institute (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  11. (Ingelesez) «Palestinian territories: West Bank» City Population (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  12. (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 105. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]