Abu Dis
Abu Dis أبو ديس | |
---|---|
herrixka | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Jatorrizko izena | أبو ديس |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°45′45″N 35°15′57″E / 31.7625°N 35.2658°E |
![]() | |
Azalera | 28,3 km² |
Mugakideak | Jerusalem |
Demografia | |
Biztanleria | 3.631 (1961) |
Dentsitatea | 128 bizt/km² |
abudis.ps… |
Abu Dis (arabieraz: أبو ديس) Jerusalem probintziako hiri palestinarra da. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 12.251 biztanle zituen 2017an[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Victor Guérin frantses ikertzaileak uste zuen Biblian aipatutako Bahurim (Barhum) herria[2][3][4] Abu Dis zela[5], baina hipotesi hori ez da onartzen gaur egun[6].
Abu Dis hiria 1187 baino lehen sortu zen erromatar garaian Beta Budison herria zegoen lurraldean[7].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat familia hedatu (hamule) bizi dira Abu Disen, besteak beste, Al Khanafsah, El Halabiyah eta El 'Eriqat[7].
Urtea | Biztanleria |
---|---|
1870 inguru | 326 (gizonezkoak baino ez ziren zenbatzen)[8] |
1896 | 600 inguru[9] |
1922 | 1.029[10] |
1931 | 1.297[11] |
1945 | 1.940[12] |
1961 | 3.631[13] |
1967 | 2.640[14] |
1982 | 2.640[15] |
1987 | 5.368[15] |
1997 | 8.975[15] |
2005 | 11,753[15] |
2007 | 10.782[16] |
2017 | 12.251[1] |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko datuen arabera, hauek ziren hiriko ekonomiaren sektoreak[7]:
- kudeaketa (% 80)
- zerbitzuen sektorea (% 19)
- Israelgo lan-merkatua (% 1)
2007an, biztanleriaren % 37,6 ekonomikoki aktiboa zen, eta horietatik %85ek lana zeukan[7].
Nekazaritzari dagokionez, olibak, garrazkiak, fruitu oskoldunak eta zerealak (bereziki garia eta garagarra) ekoizten dira Abu Disen. Gehien hazten duten abereak ardiak dira, baina behiak eta ahuntzak ere badaude[7].
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, biztanleriaren % 95,1 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 74,7 emakumezkoak ziren. 2011n, 2.905 ikasle eta 170 irakasle zeuden hirian[7].
Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako zortzi eskola daude Abu Disen, hiru publiko, lau pribatu eta Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak zuzendutako bat. Eskola horietatik bi mutilenak dira, bat neskena da eta gainerakoak mistoak[7].
Horrez gain, badago lau haurtzaindegi[7].
Al-Quds Unibertsitateko campus nagusia Abu Disen dago[17].
Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Al Maqasid erakundeak zuzendutako osasun-zentro bat eta lau farmazia pribatu daude Abu Disen. Gaixoak beste hiri batzuetara bidaltzen dituzte, batez ere Ramallah, Beit Jala eta Jeriko[7].
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat meskita daude Abu Disen[7]:
- Al Farooq meskita
- Taybah meskita
- Al Jami'a meskita
- Al 'Abrar meskita
- Salah ad Din al 'Ayyubi meskita
- Othman ben 'Affan meskita
- 'Ahbab Allah meskita
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an, Donald Trumpek Abu Dis Palestinako hiriburu izatea proposatu zuen. Hala ere, palestinar politikariak, Ahmed Abu Hilal hiriko alkatea barne, aurka agertu ziren[18].
Herri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abu Disek lankidetza-hitzarmena egin zuen Frantziako Rezérekin, baina ofizialki ez dira hiri senidetu deitzen[20].
Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kamel Arekat (1901-1984), politikaria
- Saeb Erekat (1955-2020), politikari eta diplomazialaria
- Ahmed Qurei, Abu Alaa (1937-2023), politikaria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez)(Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 76 or. (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ 2 Sm 17:18
- ↑ 2 Sm 23:31
- ↑ 1 Kro 11:33
- ↑ (Frantsesez) Guérin, Victor. (1874). Description Géographique Historique et Archéologique de la Palestine. 2 Paris: L'Imprimerie Nationale, 160 or. (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) McKenzie, John L. (1995). Dictionary of the Bible. Simon & Schuster, 77 or..
- ↑ a b c d e f g h i j (Ingelesez) Abu Dis Town Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2012) (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Alemanez) Socin, Albert. (1879). «Alphabetisches Verzeichniss von Ortschaften des Paschalik Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 2: 142. (kontsulta data: 2023-11-04).
- ↑ (Alemanez) Schick, Conrad. (1896). «Zur Einwohnerzahl des Bezirks Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 19: 125. (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table VII, Sub-district of Jerusalem» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 14 or. (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 37 or. (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 24. 1945 (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 13 or. (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) Perlmann, Joel. (2011-2012). The 1967 Census of the West Bank and Gaza Strip: A Digitized Version. Levy Economics Institute (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Welcome To Abu Dis - أبو ديس (אבו דיס)» Palestine Remembered (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 116. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) «Abu Dis Campus» Al-Quds University (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) Holmes, Oliver; Taha, Sufian; Balousha, Hazem. «'We will never be Jerusalem': Abu Dis pours scorn on Trump plan» The Guardian 2020-01-29 (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) «Sister cities of Abu Dis» Sister Cities of the World (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Frantsesez) «Rezé. Les Amis d’Abu Dis partent en Palestine» Ouest-France 2019-10-25 (kontsulta data: 2023-11-08).