Atef Abu Saif
Atef Abu Saif | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
2019ko apirilaren 13a - 2024ko martxoaren 31 ← Ehab Bessaiso (en) ![]() ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Jabaliako errefuxiatu esparrua, 1973ko ekainaren 20a (51 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Bradfordeko Unibertsitatea Birzeiteko Unibertsitatea Florentziako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | arabiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, politologoa eta eleberrigilea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() | ||
![]() ![]() ![]() |
Atef Abu Saif (Jabalia, Gazako zerrenda, Palestina, 1973ko ekainaren 20a) idazlea eta politikaria da.[1] Al Fatah alderdiko kidea da, eta Palestinako Aginte Nazionaleko Kulturako ministro izan zen. Israelek 2023an Gazako zerrendan abiatutako genozidioa salatzen, agerikotasun handia dute Abu Saifen liburuek eta artikuluek nazioartean; besteak beste, Euskal Herrian, euskarara itzulitako testuen bidez. Izan ere, Abu Saifen Gazako egunerokoa liburua argitaratu zen 2024an, eta maiz agertzen dira haren artikuluak[2] Berria egunkarian.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jabaliako errefuxiatu-esparruan jaio zen, Gazako zerrendan. Birzeiteko Unibertsitatean eta Bradfordeko Unibertsitatean ikasi zuen, Florentziako Europako Unibertsitate Institutuko doktoretza lortu aurretik. Zientzia Politikoen irakaslea da Al-Azhar Unibertsitatean, Gazako zerrendan, eta Ramallahko Politika Publikoen Institutuak argitaratzen duen Siyasat aldizkariko editorea da.[3]
Abu Saifek hainbat eleberri eta kontakizun-bilduma idatzi ditu laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran idazten hasi zenetik. A suspended Life (2014) izeneko eleberria Arabic Man Booker 2015 sarirako aukeratu zuten[4]. Beste bost eleberri ere argitaratu ditu: Shadows in the memory (1997), Tale of the Harvest Night (1998), The Snow Ball (2000), The Salty Grape of Paradise (2003), eta Running in Place (2019). Horretaz gain, kontakizun laburren bi bilduma argitaratu ditu: Everything is Normal eta Stories from Gaza Time. Abu Saifek Gazari buruzko kontakizun laburren bilduma bat ere argitaratu du, The Book of Gaza (Gazako Liburua) izenekoa, hainbat egileren kontakizunak, tartean berea ere, jasotzen dituena.[5]
Gazako 2014ko gatazkari buruzko bere kontaketa ingelesez argitaratu zen, The Drone Eats with Me: Diaries from a City Under Fire izenarekin, Noam Chomskyk idatzitako hitzaurrearekin.[6] Mendebaldeko argitalpenetan agertu ziren bere egunerokoen pasarteak, hala nola Slate, Guernica, The Guardian eta The New York Times kazetetan.[7]
Abu Saifen Running in Place eleberria hebreerara itzuli eta Israelen argitaratu den Gazako lehen eleberria da.[8]
2018ko otsailaren 5ean, Al-Fatahko Informazio, Kultura eta Ideologia Batzordeak Al-Fatahko bozeramaile izendatu zuen. 2019ko apirilaren 13an, Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministro izendatu zuten, eta Zisjordanian bizi da.[9] 2024ko martxoaren 31n utzi zuen ministro kargua.
2019ko martxoan, Palestinako Aginte Nazionaleko WAFA albiste agentziak argazki batzuk argitaratu zituen, zeinetan Saif agertzen baitzen, larri zaurituta ospitale batean. Agentziak adierazi zuen Saifen kontrako erasoaren atzean Hamas zegoela, baina Hamasek ukatu egin zuen eta inork ez zuen erasoa erreibindikatu.[10][11]
2014an egin zuen bezala, 2023ko azaroan ere, Israel Gazan egiten ari den genozidioaren berri ematen duen egunerokoa idazteari ekin zion, eta zenbait egunkaritan argitaratu zen.[12] Liburu gisa argitaratu zen gero; ingelesez, Don't Look Left. A Diary of Genocide («Ez begiratu ezkerrera. Genozidio baten egunerokoa») izenburuarekin. Hildakoen kopuruaz eta suntsipen irudiaz harago, liburuak azaltzen du gazatarrek nola egiten duten aurrera egunerokoan. Azken batean, argitara atera nahi izan du genozidioak heriotzaz eta suntsipenez bete duen toki batean oraindik ere dagoen bizitza. Liburuarekin lorturiko irabaziak Gazan jarduten duten gobernuz kanpoko erakundeentzat izan ziren.[13] Euskaraz, Gazako egunerokoa izenburuarekin argitaratu zen, 2024an.[14]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A suspended Life (2014)[4]
- Shadows in the memory (1997),
- Tale of the Harvest Night (1998),
- The Snow Ball (2000),
- The Salty Grape of Paradise (2003)
- Running in Place (2019).
- Gazako egunerokoa (2024)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Press, Comma. «Atef Abu Saif | Comma Press» commapress.co.uk (kontsulta data: 2023-11-14).
- ↑ Atef Abu Saifen artikuluak, Berria egunkarian (kontsulta data: 2025-05-23).
- ↑ «Atef : Arabic Fiction» web.archive.org 2016-03-04 (kontsulta data: 2023-11-14).
- ↑ a b (Ingelesez) Press, Comma. «Atef Abu Saif | Comma Press» commapress.co.uk (kontsulta data: 2023-11-14).
- ↑ The Book of Gaza. English PEN.
- ↑ Atef Abu Saif. The Short Story Project 6 October 2021.
- ↑ (Ingelesez) «Atef Abu Saif | The Short Story Project» shortstoryproject.com 2021-10-06 (kontsulta data: 2023-11-14).
- ↑ Saab, Sheren Falah. «The Real Mystery Behind an Excellent Detective Story Set in Gaza» Haaretz.
- ↑ (Ingelesez) Press, Comma. «Atef Abu Saif | Comma Press» commapress.co.uk (kontsulta data: 2023-11-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un novelista palestino fue brutalmente atacado por miembros del grupo terrorista Hamas» infobae 2019-03-23 (kontsulta data: 2023-11-14).
- ↑ Akram, Fares. (March 19, 2019). «Rare protests erupt against Hamas' 12-year rule over Gaza» Fox News.
- ↑ (Ingelesez) Saif, Atef Abu. (2023-11-13). «‘It was nearly sunset when I saw death up close’: a Gaza diary» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2023-11-14).
- ↑ Garmendia Etxeberria, Aitor. (2023-11-14). «Atef Abu Saifen egunerokoaren euskarazko itzulpena argitaratuko du Alekak» Berria (kontsulta data: 2025-05-21).
- ↑ GAZAKO EGUNEROKOA | Elkar Argitaletxea. (kontsulta data: 2025-05-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atef Abu Saifen artikuluak, Berria egunkarian.