Pisu jaurtiketa
Pisu jaurtiketa atletismoaren proba modernoa da, altzairuzko bola astuna ahalik eta urrutien jaurtitzean datza.
Randy Barnes estatubatuarrak gizonezkoen munduko markarik onena ezarri zuen 1990ean (23,12 m) Atlantako Joko Olinpikoetan. Emakumezkoena Natalya Lisovskaya sobietarrarena da (22,63 m) 1987an.[1]
PISU JAURTIKETA | |
Gizonezkoen errekorrak | |
Mundiala | AEB Randy Barnes 23,12 (1990) |
Olinpikoa | AEB Ryan Crouser 22,52 (2016) |
Emakumezkoen errekorrak | |
Mundiala | URS Natalia Lisovskaya 22,63 (1987) |
Olinpikoa | GDR Ilona Slupianek 22,41 (1980) |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pisu-jaurtiketari buruzko lehenengo aipamena K. a. VII. mendeko testu grekoa da. Iliadan[2] aipatu zen, XXIII kopla-sortako 826 eta 836. kopletan, Patrokloren omenez egindako Hilketa Jokoetan.
Jaurtiketa modernoa Irlandako eta Eskoziako lehiaketa tradizionaletan jaio zen indar erakustaldi gisa.[3]XVIII. mendearen erdialdean proba hau estandarizatzeko saiakera bat egin zen: 16 librako (7.260 kg) kanoi bala inglesak jaurtitzen zituzten 7 oineko (2.125 m) aldea zuen karratu batetik. Neurri eta pisu hauek gaur egun mantentzen dira.
Bala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Balaren pisua 7,26 kg-koa da gizonezkoetan eta 4 kg-koa emakumezkoetan. Pisu hori partaideen adinaren arabera alda daiteke; gizonezko jubenilen kategorian 6 kg jaurtitzen dituzte eta emakumezko jubenilen kategorian 4 kg; gizonezko juniorren kategorian 5 kg jaurtitzen dituzte eta emakumezkoen senior mailan 3 kg.[4]
Teknika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pisu- jaurtiketaren teknika zehatz mehatz azaltzeko beharrezkoa da ondorengo aldi hauek bereiztea eta banan banan aztertzea baita lantzea ere[5]:
Hasierako posizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaurtilari guztiek ez dute erabiltzen, baina irudian ikusten duguna akademikoena da eta “T posizio” izenaz ezagutzen dugu.
- Atleta tente eta jaurtiketaren noranzkoari bizkarra emanez jartzen da, gorputzaren pisua eskuineko hankan duela, oina guztiz bermatua eta oin-punta metalezko uztaia ukituz.
- Ezkerreko hanka zertxobait tolestuta dago, oina eskuineko oinetik 30 bat cm atzeratuta eta 10 bat zentimetro alboratuta, orekari eusteko.
- Eskuineko hanka guztiz luzatuta eta gorputzaren pisua gainean.
- Oin-zola guztia lurrean ezarrita.
- Aldaka eta sorbalda lerroak jaurtiketa norabideari elkarzut daude.
- Eskuineko sorbaldak, erlaxatuta, tresnaren pisuari eusten dio
- Ezkerreko besoa sorbalda baino zertxobait altuago, erdi tolestuta eta aurrerantz proiektatua.
- Esku-ahurra kanporantz begira, guztiz erlaxatuta.
- Burua bizkar hezurraren jarraipena da, baina begirada lurrera orientatuta dago, oinetatik 2-3 metrora, jaurtiketaren kontrako noranzkoan.
Pisuari heltzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdiko hiru atzamarrek helduko diote pisuari, izan ere, atzamar txikia eta erpurua orekatzaileak dira soilik. Behin pisua era egokian hartuta dugula, pisua masailaren eta lepoaren kontra jarri beharko dugu, gorputzarekin bat egiteko jarreran. Ukondoa pisuaren aurka, sorbaldaren eta enborraren alboaren arteko erdibidean.
Desplazamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kukubiko posizioan enborra aurrerantz inklinatua egongo da eta ezkerreko hankaren belauna eskuineko hankaren zangosagarraren ondoan pasatuko da. Hortik, ezkerreko hankak(hanka kulunkari) estentsio horizontal aktiboa egingo du, euskailua bilatuz. Mugimendu honek pelbisa eta sistema osoa beherantz eta atzerantz tiratzen du.
Bitartean, eskuineko hanka(hanka irristagarria) grabitate zentroaren desplazamenduaren ondorioz, pisu Gabe egongo da, eta orporantz biratu ondoren, estentsio aktiboa egingo du ezkerreko hankaren mugimenduaz batuz.
Hanken parte-hartze azkarrari eta orpotik pasatzeari esker, bi hanken arteko angelua irekitzen da. Aldi berean, enborra jaurtigailuarekin Aurrera eramaten da, aldakak lurrarekiko paralelo mantenduz.
Beso librea gorputzaren aurrean mantentzen da, enborraren posizio itxia bermatuz eta sorbaldak aldakaren atzean, jaurtiketaren norabidearekiko perpendikularrak mantenduz.
Eskuineko hanka, flexio azkar baten bidez, zirkulu erdira iritsiko da, metatartsoarekin. Aldi berean, ezkerreko oina euskailu ondora iritsiko da, abiadura galerak saihestuz.
Jaurtiketa bera edo tiroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zirkulu erdira iristean, eskuineko hankak gorputzaren masa galgatzen du eta norabidearen aldaketaren ondorioz hanken giharrek lagapen txiki bat izango dute.
Hanken errotazio honek, aldaken aurrerapena laguntzen du, jaurtigailua lerro berean mantentzen den bitartean. Horrela, “alboko posizio” deritzogunera iritsiko gara. Alboko posizio hori denbora txiki batez mantendu eta hortik aurrera metatutako energía elastikoa askatu egiten da.
Aldakak eta sorbaldak jaurtiketaren norabidera begira dauden momentuan posizio frontalera iritsiko gara eta une horretan, ezkerreko sorbaldaren blokeoa sortuko da.
Gorputzaren estentsioa egin ondoren, beso jaurtilariaren estentsioa iritsiko da. Ukondoa sorbaldaren altueran kokatuta egono da, gorputz osoak jaurtigailuaren atzean jarraituko duela eta eskumuturraren alboko flexioa bermatuz.
Amaiera eta ondorengo errekuperazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin pisua eskutik irtenda zirkulutik irteera saihesteko eta oreka berreskuratzeko kontramugimendua egiten da. Hau da, eskuineko oina ezkerrekoa egon den tokira abiatuko da, eta ezkerrekoa, aldiz, atzerantz.
Jaurtiketa eta erorketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaurtiketa eremua 2.137 m-ko (7 oin) diametroa duen zirkulu baten barruan dago, normalean zementuzkoa, eta aurrealdeko mugan egurrezko ertz bat izan ohi du. Pisua erortzen den eremuari Erorketa Gunea deritzo eta jaurtiketa gunearekin sortzen den angeluak 40º ditu.
1896ko eta 1900eko Udako Olinpiar Jokoetan lurrean margotutako edo zintaz egindako plataforma laukizuzen batetik jaurti zuten pisua. Gaur egun erabiltzen den zirkulua mende amaieran hasi ziren erabiltzen, baina 1904ko Udako Olinpiar Jokoetara arte ez zen nazioarteko lehiaketetan erabili. San Luiseko Joko Olinpikoetatik aurrera, belar edo lur gainean (ez zementuan) kare zuriz margotzen zituzten marrak, eta egurrezko ertz batekin zementuzko jaurtiketa zirkulua inguratzen zuten. Beranduago eta 1952-53 denboraldira arte, errautsezko gainazal bat erabiltzen hasi ziren. 1952-53 denboraldian jaurtitzailearen mugimendua errazten duen egurrezko ertza duen zementuzko zirkulua erabiltzen hasi ziren.
Erorketa gunea hasiera batean 65º-koa zen. 1973an 45º-ra murriztu zen, 1979an 40º-ra eta 2004an 34,92º-ra, eta horixe da gaur egun erabiltzen den erorketa angelua.[3]
Errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019ko urrian eguneratua.
Marka (m) | Atleta | Herrialdea | Lekua | Data | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Mundiala (WR) | Gizonezkoak | 23,12 | Randy Barnes | AEB | Atlanta | 1996-05-20 |
Emakumezkoak | 22,63 | Natalia Lisovskaya | URS | Mosku | 1987-06-07 | |
Olinpikoa (OR) | Gizonezkoak | 22,52 | Ryan Crouser | AEB | Rio De Janeiro | 2016-08-18 |
Emakumezkoak | 22,41 | Ilona Slupianek | GDR | Mosku | 1980-07-24 | |
Europarra (ER) | Gizonezkoak | 23,06 | Ulf Timmermann | GDR | Hania | 1988-05-22 |
Emakumezkoak | 22,63 | Natalia Lisovskaya | URS | Mosku | 1987-06-07 | |
Amerikarra (AM) | Gizonezkoak | 23,12 | Randy Barnes | AEB | Los Angeles | 1990-05-20 |
Emakumezkoak | 20,96 | Belsy Laza | CUB | Mexiko Hiria | 1992-05-02 | |
Afrikarra (AF) | Gizonezkoak | 21,97 | Janus Robberts | RSA | Eugene | 2001-06-02 |
Emakumezkoak | 18,43 | Vivian Chukwuemeka | NGR | Walnut | 2003-04-19 | |
Asiakoa (AS) | Gizonezkoak | 21,13 | Sultan Abdulmajeed Alhabashi | KSA | Doha | 2009-05-08 |
Emakumezkoak | 21,76 | Meisu Li | Txina | Shijiazhuang | 1988-04-23 | |
Ozeanikoa (OC) | Gizonezkoak | 21,58 | Tomas Walsh | Zeelanda Berria | Pekin | 2015-08-23 |
Emakumezkoak | 21,24 | Valerie Adams | Zeelanda Berria | Daegu | 2011-08-29 |
Errekor mundialaren eboluzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak[6]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marka (m) | Atleta | Data | Lekua |
---|---|---|---|
15,54 | AEB Ralph Rose | 1909ko abuztuaren 21a | San Frantzisko, AEB |
15,79 | Alemania Emil Hirschfeld | 1928ko maiatzaren 6a | Breslau, Alemania |
15,87 | AEB John Kuck | 1928ko ekainaren 29a | Amsterdam, Herbehereak |
16,04 | Alemania Emil Hirschfeld | 1928ko abuztuaren 26a | Bochum, Alemania |
16,04 | TCH František Douda | 1931ko urriaren 4a | Brno, Txekiar Errepublika |
16,05 | Polonia Zygmunt Heljasz | 1932ko ekainaren 29a | Poznan, Polonia |
16,16 | AEB Leo Sexton | 1932ko abuztuaren 27a | Freeport, AEB |
16,20 | TCH František Douda | 1932ko irailaren 24a | Praga, Txekiar Errepublika |
16,48 | AEB John Lyman | 1934ko apirilaren 21a | Palo Alto, AEB |
16,80 | AEB Jack Torrance | 1934ko apirilaren 27a | Des Moines, AEB |
16,89 | AEB Jack Torrance | 1934ko ekainaren 30a | Milwaukee, AEB |
17,40 | AEB Jack Torrance | 1934ko abuztuaren 5a | Oslo, Norvegia |
17,68 | AEB Charlie Fonville | 1948ko apirilaren 17a | Lawrence, AEB |
17,79 | AEB Jim Fuchs | 1949ko uztailaren 28a | Oslo, Norvegia |
17,82 | AEB Jim Fuchs | 1950ko apirilaren 29a | Los Angeles, AEB |
17,90 | AEB Jim Fuchs | 1950ko abuztuaren 20a | Visby, Suedia |
17,95 | AEB Jim Fuchs | 1950ko abuztuaren 22a | Eskilstuna, Suedia |
18,00 | AEB Parry O'Brien | 1953ko maiatzaren 9a | Fresno, AEB |
18,04 | AEB Parry O'Brien | 1953ko ekainaren 5a | Compton, AEB |
18,42 | AEB Parry O'Brien | 1954ko maiatzaren 8a | Los Angeles, AEB |
18,43 | AEB Parry O'Brien | 1954ko maiatzaren 21a | Los Angeles, AEB |
18,54 | AEB Parry O'Brien | 1954ko ekainaren 11a | Los Angeles, AEB |
18,62 | AEB Parry O'Brien | 1956ko maiatzaren 5a | Salt Lake City, AEB |
18,69 | AEB Parry O'Brien | 1956ko ekainaren 15a | Los Angeles, AEB |
19,06 | AEB Parry O'Brien | 1956ko irailaren 3a | Eugene, AEB |
19,25 | AEB Parry O'Brien | 1956ko azaroaren 1a | Los Angeles, AEB |
19,25 | AEB Dallas Long | 1959ko martxoaren 28a | Santa Barbara, AEB |
19,30 | AEB Parry O'Brien | 1959ko abuztuaren 1a | Albuquerque, AEB |
19,38 | AEB Dallas Long | 1960ko martxoaren 5a | Los Angeles, AEB |
19,45 | AEB Bill Nieder | 1960ko martxoaren 19a | Palo Alto, AEB |
19,67 | AEB Dallas Long | 1960ko martxoaren 26a | Los Angeles, AEB |
19,99 | AEB Bill Nieder | 1960ko apirilaren 2a | Austin, AEB |
20,06 | AEB Bill Nieder | 1960ko abuztuaren 12a | Walnut AEB |
20,08 | AEB Dallas Long | 1962ko maiatzaren 18a | Los Angeles, AEB |
20,10 | AEB Dallas Long | 1964ko apirilaren 4a | Los Angeles, AEB |
20,20 | AEB Dallas Long | 1964ko maiatzaren 29a | Los Angeles, AEB |
20,68 | AEB Dallas Long | 1964ko uztailaren 25a | Los Angeles, AEB |
21,52 | AEB Randy Matson | 1965ko maiatzaren 8a | College Station, AEB |
21,78 | AEB Randy Matson | 1967ko apirilaren 23a | College Station, AEB |
21,82 | AEB Al Feuerbach | 1973ko maiatzaren 5a | San José, AEB |
21,85 | AEB Terry Albritton | 1976ko otsailaren 21a | Honolulu, AEB |
22,00 | URS Aleksandr Baryshnikov | 1976ko ekainaren 10a | Paris, Frantzia |
22,15 | GDR Udo Beyer | 1978ko uztailaren 6a | Goteborg, Suedia |
22,22 | GDR Udo Beyer | 1983ko ekainaren 25a | Los Angeles, AEB |
22,62 | GDR Ulf Timmermann | 1985eko irailaren 22a | Berlin, Alemania |
22,64 | GDR Udo Beyer | 1986ko abuztuaren 20a | Berlin, Alemania |
22,72 | Italia Alessandro Andrei | 1987ko abuztuaren 12a | Viareggio, Italia |
22,84 | Italia Alessandro Andrei | 1987ko abuztuaren 12a | Viareggio, Italia |
22,91 | Italia Alessandro Andrei | 1987ko abuztuaren 12a | Viareggio, Italia |
23,06 | GDR Ulf Timmermann | 1988ko maiatzaren 22a | Chania, Grezia |
23,12 | AEB Randy Barnes | 1990ko maiatzaren 20a | Los Angeles, AEB |
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marka mundial onena duten atletak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko urrian eguneratua.
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko urrian eguneratua.
Sailkapena | Marka (m) | Atleta | Nazioa | Data | Lekua |
---|---|---|---|---|---|
1. | 22,63 | Natalya Lisovskaya | Errusia | 1987ko ekainaren 7a | Mosku |
2. | 22,50 | Helena Fibingerová | Txekiar Errepublika | 1977ko otsailaren 19a | Jablonec nad Nisou |
3. | 22,45 | Ilona Slupianek | Alemania | 1980ko maiatzaren 11a | Potsdam |
4. | 22,19 | Claudia Losch | Alemania | 1987ko abuztuaren 23a | Hainfeld |
5. | 21,89 | Ivanka Khristova | Bulgaria | 1976ko uztailaren 4a | Belmeken |
6. | 21,86 | Marianne Adam | Alemania | 1979ko ekainaren 23a | Leipzig |
7. | 21,76 | Li Meisu | Txina | 1988ko apirilaren 23a | Shijiazhuang |
8. | 21,73 | Natalya Akhrimenko | Georgia | 1988ko maiatzaren 21a | Leselidze |
9. | 21,70 | Nadzeya Ostapchuk | Bielorrusia | 2010ko otsailaren 12a | Maguilov |
10. | 21,69 | Vita Pavlysh | Ukrania | 1998ko abuztuaren 15a | Budapest |
11. | 21,66 | Sui Xinmei | Txina | 1990ko ekainaren 9a | Pekin |
12. | 21,62 | Verzhinia Veselinova | Bulgaria | 1982ko abuztuaren 21a | Sofia |
13. | 21,60 | Valentina Fedyushina | Ukrania | 1991ko abenduaren 28a | Simferopol |
14. | 21,58 | Margitta Pufe | Alemania | 1978ko maiatzaren 28a | Erfurt |
15. | 21,57 | Ines Müller | Alemania | 1988ko maiatzaren 16a | Atenas |
16. | 21,53 | Nunu Abashidze | Ukrania | 1984ko ekainaren 20a | Kiev |
17. | 21,52 | Huang Zhihong | Txina | 1990ko ekainaren 27a | Pekin |
18. | 21,46 | Larisa Peleshenko | Hungaria | 2000ko abuztuaren 26a | Budapest |
19. | 21,45 | Nadezhda Chizhova | Bulgaria | 1973ko irailaren 29a | Varna |
20. | 21,43 | Eva Wilms | Alemania | 1977ko ekainaren 27a | Munich |
21. | 21,42 | Svetlana Krachevskaya | Errusia | 1980ko uztailaren 24a | Mosku |
22. | 21,31 | Heike Hartwig | Alemania | 1988ko maiatzaren 16a | Atenas |
23. | 21,27 | Liane Schmuhl | Alemania | 1982ko ekainaren 26a | Cottbus |
24. | 21,24 | Valerie Adams | Zeelanda Berria | 2011ko abuztuaren 29a | Daegu |
25. | 21,22 | Astrid Kumbernuss | Alemania | 1995ko abuztuaren 5a | Goteborg |
Txapeldun Olinpikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dominadunak ikusteko ondoko estekara jo:.
- RO: rekord olinpikoa esan nahi du.
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- RO: rekord olinpikoa esan nahi du.
Munduko txapeldunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Munduko Atletismo Txapelketako irabazleak
Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldi bakoitzeko marka onenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumezkoak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Atletismo, claves de redacción.. .
- ↑ La Iliada : Clásicos de la literatura.. ISBN 978-80-268-3531-8. PMC 1007136972. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Revista Atletismo Español. RFEA, zbk. 486 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) ¿Cuánto pesa la bala olímpica?. Calcuworld.
- ↑ Pisu Jaurtiketa. Ekin Atletismoarekin.
- ↑ a b c d e f g h Txantiloi:Ger Kugelstoßen Männer. Rekorde-im-sport.
- ↑ (Gaztelaniaz) Impulsión de la bala. EcuRed.
- ↑ Txantiloi:Eng Lilli Henoch. International Jewish Sports Hall of Fame.
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap (Gaztelaniaz) Historia de los récords mundiales del lanzamiento de bala (peso) damas. EFDeportes.
- ↑ (Gaztelaniaz) El lanzador ucranio Yuri Bilonog fue desposeído del oro al ser descalificado por dopaje.. .
- ↑ Manuel Martínez ya tiene su bronce olímpico. Marca.
- ↑ Shot Put Women. .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IAAF-ren webgune ofizizala
- EVALUACIÓN DE LA TÉCNICA DE LANZAMIENTO DE PESO BASADO EN ANÁLISIS BIOMECÁNICO CON FOTOGRAMETRÍA TRIDIMENSIONAL
- Mazzeo, Emilio eta Edgardo. (Gaztelaniaz) «Lanzamiento de la bala». Atletismo para todos. Stadium. ISBN 978-950-531-243-6. 2019ko maiatzaren 4an kontsultatua.
- Castro Bayliss, Luis Antonio. (Gaztelaniaz) «El uso de las habilidades metodológicas para la mejora de la actuación en un equipo de fuerzas básicas de atletismo en el área de lanzamientos». EFDeportes. 2019ko maiatzaren 4an kontsultatua.