Aita Santua
Wikipedia(e)tik
Aita Santua (latinez Papa, aita, grekeraz papas / παπάς apaiza) Erromako gotzaina eta Eliza Katolikoko buru espirituala da. Katolikoen arabera, zeregin hori San Petri apostoluaren ondorengo izatetik datorkio, Kristoren ordezko baita lurrean (Vicarius Christi). Aulki Santuaren burua da (Sancta Sedes). Jatorriz "Pedroren ordezko" titulua zeukaten, baina 495eko sinodoaren ondoren Gelasio I.a aita santuak "Kristoren ordezko" titulua sortu zuen, Pedroren ondorengoak Elizako patriarken gainean zuen estatusa agertarazteko. Aita Santu titulua Martzelinok erabili zuen lehen aldiz (304). XI. mendetik aurrera titulua Erromako gotzainarentzako bihurtu zen soilik (Gregorio VII.aren ondoren).
Aita Santua kardinalek osatutako konklabean erabakitzen da. Behin hautaketa egin eta gero, jendaurrean iragartzen da, Habemus Papam formula erabiliz.
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

