Anoeta estadioa
- Artikulu hau Donostiako estadioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Anoeta.
| Anoeta | |
| Datuak | |
|---|---|
| Kokapena | Donostia, Gipuzkoa |
| Inaugurazioa | 1993ko abuztuaren 13a |
| Mota | belarra |
| Edukiera | 32.000 ikusle |
| Neurriak | 105 x 70 |
| Jabea | Donostiako Udala |
| Etxeko taldea | Real Sociedad Biarritz Olympique Pays Basque taldeak Europako Errugbi Kopako partiduak ere hemen jokatu ohi ditu |
Anoeta estadioa Donostiako Amara Berri auzoan dagoen estadio bat da. Anoetako kirolgunearen eremuan. Bertan Real Sociedad talde donostiarrak jokatzen du, aldiz zelaiaren jabegoa Donostiako Udalarena da. 2005az geroztik, Biarritz Olympique taldeak Europako Errugbi Kopa edo Heineken Kopako etxeko partiduak ere bertan jokatzen ditu. 2006ko Beteranoen Atletismoko Mundialak ere bertan ospatu ziren.
Anoetako estadioak 1913an inauguratutako Atotxa zelaia ordeztu zuen.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokapena
Anoeta estadioa Donostiako Amara Berri auzoko Anoeta Pasealekuaren 1. zenbakian kokatzen da, bere postakutxa zenbakia 20014 delarik.
[aldatu] Inaugurazioa
Inaugurazio ofiziala 1993ko abuztuaren 13an egin zuten, "Kaixo Anoeta" izeneko ekitaldipean.
Bertan, beste zenbait ekintza batzuez gain, Real Sociedad eta Real Madrilen arteko lagunarteko lehia bat ere jokatu zen, 2-2 emaitzarekin amaitu zelarik.
Ordutik, norgehiagoka ugari jokatu dira bertan, besteak beste, UEFA txapelketa eta Txapeldunen Ligakoak.
[aldatu] Ezaugarriak
32.000 pertsonentzako eserlekuak ditu, guztiak teilatupean. Zelaiak 70 metro neurtzen ditu zabalean eta 105 metro luzetara, eta horrez gain, atletismoko pista bat ere badu.
[aldatu] Ohorezko palkoa
Anoetako ohorezko palkoa 120 pertsonentzako gaitasuna duen palko zabal eta moderno bat da. Partiduak jokatu ohi diren egunetan erakunde ezberdinen arteko harreman gunea izan ohi da. Bertan Gipuzkoako futbola, politika, ekonomia nahiz kultura mailako pertsonaiak bildu ohi dira.
Eremu honetan jendaurreko ekitaldiak ere ospatzen dira, adibidez 50 urte baino gehiago daramatzaten bazkideei eginiriko klubaren urrezko dominaren eskeintza, denboraldiko taldearen poster ofizialaren aurkezpena edota pertsonaia nabarmenen jendaurreko harrerak, etab.
[aldatu] Aldagelak
Anoetako estadioko aldagelek beste estadio askoetakoek ez bezala ezaugarri garrantzitsu bat dute: etxeko nahiz kanpoko taldeen aldagelak berdin-berdinak direla. Orokorrean estadio gehientsuenetan hau ez da horrela izaten. Aldagela hauetako ezaugarri nagusia handiak eta erosoak izatean datza. Jazteko eremu handia, masaia gune ezberdindua, baita garbigela ezberdindua ere, eta azkenik dutxa erosoak. Beroketa gune handi bat ere badago. Gusti honen ondorioz, Espainiako Lehen Mailako futbolarien artean burututako inkesta baten ondorioz Anoeta estadioko aldagelak futbol maila horretako onenak zirelako emaitza atera zen.[1]
Aldagela, ingon ezbairik gabe, estadioko gune mugatu edo itxienetakoa da. Partidu egunetan taldetik at dagoen inor ezin da haietarara sartu.
[aldatu] Finantzaketa
Eraikuntzaren finantzazioa Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errealarena izan zen, eta "Anoetako Kiroldegia" izeneko elkarte pribatuak kudeatzen du.
[aldatu] Kiroletik kanpoko ekitaldiak
Noizbehinka musika kontzertu zein ekitaldi erraldoien lekuko ere izan da.
- 1994ko uztailaren 25a: Pink Floyd taldearen kontzertua - The Division Bell Tour.
- 1995eko ekainaren 17a: Bakearen kontzertua.
- 1997ko abuztuaren 9a: Donostiako Orfeoiaren Ehungarren Urteurrena.
- 1998ko abenduaren 26a: Bai Euskarari ekitaldia.
- 2005eko abuztuaren 9a: U2 taldearen kontzertua - Vertigo Tour.
- 2006ko uztailaren 22a: Depeche Mode taldearen kontzertua - Touring the Angel.
- 2007ko ekainaren 23a: The Rolling Stones taldearen kontzertua - A Bigger Bang Tour.
- 2008ko uztailaren 15a: Bruce Springsteen & The E Street Band taldearen kontzertua- Magic Tour.
- 2010eko irailaren 26a: U2 taldearen kontzertua - U2 360° Tour.
- 2011ko uztailaren 29a: Bon Joviren kontzertua - Circle Tour.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ http://www.realsociedad.com/euskera/home/real.asp?menu=040104 Horri guztiari esker, orain dela urte batzuk Lehen Mailako jokalari guztien artean egindako galdeketa batean, Anoetako aldagelak hautatu zituzten Lehen Mailako aldagela hoberen.