Real Sociedad

Wikipedia(e)tik

(Errealatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Real Sociedad de Fútbol
Ezizena(k) Txuri-urdin
Hiria Donostia (Gipuzkoa)
Sorrera 1909
Futbol Zelaia
Izena
Irekiera
Edukiera

Anoeta
1993
32.000
Presidentea Iñaki Badiola
Entrenatzailea Euskal Herria Juan Manuel Lillo
Liga BBVA Liga
2006-07 La Liga, 19.
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kolore arruntak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Bigarren koloreak
www.realsociedad.com

Real Sociedad de Fútbol (euskaraz, Reala eta Erreala izenez ezaguna) Donostiako eta Gipuzkoako futbol talde nagusia da. Gaur egun bigarren mailako taldea da, 40 denboraldiz jarraian (1967 eta 2007 bitartean) lehenengo mailan jardun ondoren.

Eduki-taula

Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Errealaren historia

  • 1909an, "Club Ciclista de San Sebastián" izenarekin, Espainiako Txapelketa lortu zuen, Español de Madrid taldeari 3 eta 1 irabazita. Irailaren 7an jaio zen ofizialki, Adolfo Saenz presidente zela.
  • 1923an Lippo Hertzka hungariarra hasi zen taldea entrenatzaile, modu profesionalean aritu zen lehena. Urte bereko martxoaren 18an Realak 2 eta 1 irabazi zion Irungo Real Union-i San Mames-en, Gipuzkoako Txapelketa erdietsiz. 1924-25, 1926-27 eta 1928-29 denboraldietan ere nagusitu zen Reala txapelketa hartan.
  • 1929an amaitu zen lehenengo Espainiako Liga, Reala laugarren postuan gelditu zela. Liga hartako golegile nagusia ("pichichi"), Paco Bienzobas jokalari txuri-urdina izan zen.
  • 1931ko ekainaren 27an, Espainiako II. Errepublika garaian, "Donostia F.C." izena hartu zuen klubak. Erregearen koroaren ordez, Donostiako ezkutua paratu zuen.
  • 1935ean lehenengo aldiz bigarren mailara jaitsi ziren.
  • 1941eko urtarrilaren 8an, Realak (ordurako "Real Sociedad" izena berreskuratuta) inoiz partida batean sartu duen gol kopuru handiena lortu zuen, Valladoliden kontra 14 eta 2 irabaziz. Urte hartatik 1948 arte jaitsi eta igo ibili zen Lehen eta Bigarren mailen artean.
  • 1946-47 denboraldian Benito Diaz entrenatzaileak "WM" sistema ingelesa lehenengo aldiz erabili zuen, Espainiako Ligan ezagutu gabekoa zena.
  • 1951ko maiatzaren 27an Kopako txapeldunorde gelditu ziren, finalean FC Barcelonaren aurka galduta (3 eta 0). Urte haietan Ligako Lehenengo Mailan sendotu zen taldea.
  • 1957an San Sebastián C.F. taldea sortu zuten, aurrerantzean "Sanse" izenaz ezaguna izan dena, bigarren talde gisan. Helburua, lehenengo talderako jokalariak lantzea.
  • 1961-62 denboraldian jaitsi zen berriro, eta azkeneko aldiz, Bigarren Mailara. Bost urte igaro zituzten bertan.
  • 1979-80 denboraldian Errealak, Alberto Ormaetxea entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagokoa hain zuzen ere. Hala ere, hurrengo urte arte itxaron behar izan zuten lehenengo Liga txapelketa eskuratzeko. Urte hartan, aldiz, Europako lehendabiziko garaipena erdietsi zuten, Milango Inter-ren aurka (2 eta 0).
  • 1982an bigarren Liga txapelketa eskuratu zuen taldeak, aurreko urtean lortutako arrakasta berrituz.
  • 1982-83an Superkopa irabazi zuen, Real Madrid finalean gainditu ondoren (4-1). Urte hartan ere, Europako Kopan, final-erdietara iritsi zen taldea, inoizko urrunen. Alemaniako Hanburg-en aurka galdu zuten final handira sartzeko aukera.
  • 1987an Errege Kopa lortu zuten Zaragozan, Atlético de Madrid partida ondoko (2-2) penaltien bidez garaitu ondoren. J. B. Toshack-en urte arrakastatsuak ziren hau eta ondokoak, Bakero, Begiristain edo López Rekarte jokalariak tartean zeudela.
  • 1988an Errege Koparen finalera ailegatu ziren bigarren aldiz jarraian. Oraingo honetan FC Barcelonak (hirugarren aldiz txuri-urdinen historian) eragotzi zien trofeoa lortzea. Bestalde, Ligan ere azpitxapeldun gelditu ziren.
  • 1989an UEFA-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren, inoizko urrutien. Alemaniako beste talde batek, Stuttgart-ek oraingoan, blokeatu zieten aurrerako bidea.
  • 2003an, aurreko urteetan Bigarren Mailara ez jaisteko lanak eduki ondoren, denboraldi bikaina burutu zuten eta Liga txapeldunorde izan ziren azkenean, Real Madrid-en atzetik. Denoueix zen orduko entrenatzailea, eta aipatzeko jokalarien artean Xabi Alonso, De Pedro, Kovacevic eta Nihat zeuden.
  • 2004an, urte asko ondoren Champions Leaguean estreinatzen dira. Lehenengo fasea pasa ondoren(Olinpiacos,Galatasaray eta Juventus), hurrengo fasean Lyonen kontra galduko dute. Eta ligan gorriak pasako dituzte. Championseko alineazioa hauxe zen: Westerveld; Aranzabal, Schurrer, Kvarme, Rekarte; De Pedro, Xabi Alonso, Alkiza (edo Aranburu), Karpin; Nihat eta Kovacevic.
  • 2006an, errealak aldaketa ugari jasan ditu. Hasteko 5 fitxaje berri egon dira, Gerardo, Malagako lateral ezkerra, Bravo, Colo Colo taldetik etorritako atezain gaztea, Diego Rivas, Getafeko erdilaria, Fabio Felicio erdilari portugaldarra eta Juanito, Alaveseko atzelaria. Gainera Gabilondo, Boris eta Barkero taldetik joan dira.

Ekipamendua

  • Lehen ekipamendua: Taldea sortu zenetik jantzi berbera eraman du taldeak: kamiseta txuri-urdina eta galtza zuriak. Aldatu den gauza bakarra galtzerdiak izan dira; batzutan txuri-urdinak izan dira, eta beste batzutan guztiz urdinak.
  • Bigarren ekipamendua: Taldeak behin baino gehiagotan aldatu du bere bigarren jantzia. Normalean guztiz urdina izan da, goitik behera, baina gorria, berdea eta zuria ere jantzi izan ditu. 2006/2007 denboraldian lerro horizontal beltz eta urdinez osatutako kamiseta jantzi zuen, galtza beltzak eta galtzeri urdin-beltzak zituela.

Ereserkia

1970eko hamarkadan Ricardo Sabadiek konposatua.

Txuri-urdin
Txuri-urdin maitea
Txurri-urdin
Txuri-urdin Aurrera
Beti, Beti maite
maite, maitea
Donostia, donostiarra
(bis)
Aurrera mutilak!
Aurrera Gipuzkoa!
Aurrera txuri-urdinak!
(bis)
Gazte, gazte, gazte,
gazte, gaztedi,
Gaztedi aupa!
Aupa mutilak!
Gazte, gazte, gazte,
gazte, gaztedi,
Gaztedi txuri-urdinak!
(bis)

2007/2008 denboraldiko taldea

Zbk. Postua Jokalaria
1 Euskal Herria ATE Asier Riesgo
2 Euskal Herria ATZ Xabier Castillo
3 Euskal Herria ATZ Mikel Gonzalez
4 Euskal Herria ERD Gorka Elustondo
5 Euskal Herria ERD Markel Bergara
6 Euskal Herria ATZ Mikel Labaka
7 Euskal Herria AUR Gari Uranga
8 Euskal Herria ERD Gaizka Garitano
9 Serbia AUR Andrija Delibasic
10 Espainia ERD Alvaro Novo
11 Euskal Herria ERD Mikel Aranburu
12 Danimarka AUR Morten Skoubo
14 Espainia ERD Pep Martí
15 Euskal Herria ATZ Ion Ansotegi
16 Gales ERD David Vaughan
Zbk. Postua Jokalaria
17 Espainia ATZ Gerardo Garcia
18 Argentina ATZ Víctor López
19 Euskal Herria ATZ Gorka Larrea
20 Euskal Herria ATZ Carlos Martinez
21 Eslovenia ERD Dalibor Stevanovic
22 Euskal Herria ERD Dani Estrada
23 Euskal Herria AUR Iñigo Diaz de Cerio
24 Euskal Herria ERD Xabi Prieto
25 Txile ATE Claudio Bravo
26 Euskal Herria ATZ Iñigo Sarasola
28 Euskal Herria AUR Imanol Agirretxe
32 Espainia AUR Borja Viguera
42 Espainia ERD Fran Mérida

Futbol zelaia

Anoetako Futbol Zelaia 1993ko abuztuaren 13an inauguratu zuten. 32.000 pertsonarentzako tokia du. Zelaiak 105 m. luzeran eta 70 m. zabaleran ditu. Futbolerako erabiltzeaz gain, atlestismorako ere prestatuta dago.

Errealak partida ofizialak bertan jokatzen ditu, baina entrenatzeko Zubietako zelaiak erabiltzen ditu (Lasarte ondoan). Bertan, saskibaloi kokalekuak ere badaude, bai eta errehabilitaziorako eremua, proiekzio aretoak eta gimnasioa ere.

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak

Beste batzuk

Markarik onenak

  • Espainiako ligan jarraian galdu gabeko partiden errekorra: 38 partida (1978-79 denboraldiko 29. ihardunalditik 1979-80 denboraldiko 32. ihardunaldira bitartean).
  • Partida ofizial batean lorturiko emaitzarik onena lortu zuen 1941ean: Real Sociedad 14 - Valladolid 2.

Taldetik pasatako jokalariak

Artikulu nagusia: Errealeko jokalarien zerrenda

Entrenatzaile onenak

Artikulu nagusia: Errealeko entrenatzaileen zerrenda


Taldeko entrenatzaile garrantzitsuenen artean, hasierako urteetan Benito Diaz (1926-1930 eta 1942-1951) azpimarratzekoa da. 13 urtez Erreala zuzentzen egon zen, estatistika bikainarekin. Halaber, 1946an "WM" sistema lehen aldiz erabili zuen Espainiako Ligan.

Andoni Elizondo (1966-1970 eta 1974-1976) izan zen 1967an taldea Lehen mailara igo zuena, bigarren mailan 5 urtez egon ondoren. Denbora aurrera, Erreala mantenduko zen 40 urtez maila gorenean, Elizondok igo zuen urte hartatik 2007 arte.

Alberto Ormaetxeak 1978an hartu zuen taldea, eta zazpi urtez bertan lan egin zuen. Eibartarrak lortu ditu taldeko inoizko emaitzarik hoberenak, Espainiako Futbol Liga Txapelketa bi aldiz jarraian eskuratuz, 1981 eta 1982an. Halaber, 1983an Europako Kopan final-erdietara iritsi zen, nazioarteko txapelketa batean taldeak daukan markarik onena izanda.

John Benjamin Toshack galestarrak ordezkatu zuen aulkian, bertan zortzi urtez egonda, tarteka. Berarekin, 1987an Errege Kopa irabazi zuen, eta hurrengo urtean Liga eta Kopako txapeldunordea izan zen. 1989an UEFA Kopa-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren txuri-urdinak berarekin.

Urte batuzk geroago, Raynald Denoueix frantziarrak kargua hartu zuen, 2002an. Ez zen taldera iritsi momentu errazetan, aurreko urteetan bigarren mailara jaisteko zorian egon baitzen, baina 2003an Ligan txapeldunordea izatea lortu zuen.

Azkenik, onenen artean ere, Rafael Iriondo eta Jose Antonio Irulegi baditugu.

Beste Sekzioak

  • Emakumezkoen belar hockeya: 1932an sortua, sekzio hau izan da guztien artean arrakastatsuena historia osoan, nahiz eta hemen bazter batean agertu. 1992, 1996 eta 2000. urteetako Joko Olinpikoetan Errealeko hainbat jokalarik hartu zuten parte, eta Bartzelonako Olinpiadetan Urrezko Domina ere lortu zuten bost jokalarik Espainiako taldearekin.

Hiruna aldiz irabazi dituzte hala Liga txapelketa (1992/93, 1997/98 eta 1998/99an) nola Erreginaren Kopa (1986/87, 1993/94 eta 2001/02an). Aretoko hockeyan, aldiz, 4 aldiz izan dira txapeldunak (1976/77, 1980/81, 1991/92 eta 1997/98an).

Jokalari aipagarriak: Teresa Motos (Klubaren Urre eta Diamantezko Domina), Nagore Gabellanes, Maider Telleria, Silvia Manrique, Mª Carmen Barea, Arantza Urruzuno (Klubaren Urrezko domina), Mari Ayestaran (Klubaren Urrezko domina), Begoña Larzabal, Elena Urkizu eta Erdoitza Goikoetxea.

  • Atletismoa: 1914tik dago martxan sekzioa. Aipatzeko atletak, historian zehar, ondokoak ditugu: Jose Luis Elosegi, Fernando Aguilar, Arantza Vega, Felix Mendizabal, Diego Ordoñez, Jose Luis Falcon, Ramon Cid, Juan Jose Prado eta Mikel Odriozola.
  • Gizonezkoen belar hockeya: 1916 inguruan abiatua. Palmares oparoa dauka sekzioak, baina ez emakumezkoena bezain distiratsua: Gipuzkoako Txapelketa (1960/61, 1961/62, 1964, 1965, 1966/67, 1976/77, 1981/82, 1982/83, 1983/84 eta 1985/86), Euskal Kopa (1928, 1929/30), Errege Kopa (1919), Espainiako txapelketa (1929/30).
  • Pilota: Besteak beste, Errealeko hurrengo pilotariek ospea lortu dute historian zehar: Jesus Gurrutxaga, Juan Cruz Artola, Lucio Unanue, Jose Eugenio Fernandez, Ramón Ezkurdia, Oscar Herrera eta Javier Letamendia.
  • Urpeko jarduerak: 1968an abiatuak. "Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa" delako zinemaldia antolatzen dute urtero, Europa mailan ezaguna dena.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Nabarmendutako artikuluak
Tresna pertsonalak