Klodio Albino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Klodio Albinoren irudia txanpon batean.

Klodio Albino, latinez Decimus Clodius Albinus, (150 - 197ko otsailaren 19) erromatar enperadorea izan zen 196tik 197 arte, Britania eta Hispaniako legioek izendatuta.

Pertinax hil ondoren, Pretoriar Goardiak titulua enkantean saldu zuenean, Didio Julianok erosi zuen. Honek matxinadak eragin zuen Inperioko hainbat tokitan.

Gerra Zibila pizterakoan, Klodio Albinok Septimio Severorekin egin zuen bat. Erroma hartutakoan, Septimio Severok Zesar titulua eman zion Klodio Albinori, zeinek Inperioren mendebaldea menpean zuen. Septimio Severok Peszenio Niger garaitu ostean, Klodio Albino hiltzen saiatu zen. Hortaz, haien arteko gerra piztu zen.

196an, Klodio Albinok bere burua izendatu zuen enperadore, Imperator Caesar Decimus Clodius Septimius Albinus Augustus izenpean. Septimio Severoren laguntzaile bat garaitutakoan, Galia ere haren menpe izan zuen.

197ko otsailean Severoren kontra egin zuen. Borroka latza izan zen, zeren, Dion Kasioren arabera, talbe bakoitzak 150.000 gizon zezkan. Albinok, garaiturik, bere buruaz beste egin zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klodio Albino Aldatu lotura Wikidatan