Aurizko hizkera
| Aurizko hizkera | |
|---|---|
| Ahuritzeko izkere — euskara | |
Aurizko hizkera, Hegoaldeko goi nafarreraren barruan | |
| Sailkapena | |
| Euskalkia | Nafarrera |
| Zati-euskalkia | Hegoaldeko goi nafarrera |
| Azpieuskalkia | Sortaldeko nafarrera |
| Kokapena | |
| Eskualdea | Auritz eta Orreaga, |
| Egoera | |
| Estatusa | galdua |
Aurizko hizkera (Ahuritzeko izkere) hegoaldeko goi-nafarrera euskalkiaren hizkera bat da, Nafarroa Garaiko Auritz (Ahuritze) eta Orreaga (Orriaga) udalerrietako berezko euskara. Sortaldeko azpieuskalkia barruan dago.
Ez dago kontabilitate ofizialik, baina uste da 2007an apenas geratzen zela hizkera hori mintzatzen duen jenderik. Horregatik, hizkera hori iraungitzat jotzen da, kontrakoa adierazten duen frogarik ezean.
Herriko hizkeraren aztarna anitz dago Orreagako lautadako toponimian, esaera zaharretan eta eguneroko hainbat hitzetan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Auritz eta Orreaga sailkatu zituen hegoaldeko goi-nafarrera euskalkiko erroibarrera azpieuskalkian.[1] Pedro Irizarren kalkuluen arabera, 1860 eta 1870 artean 308 euskaldun inguru egongo ziren Auritzen, eta 92 Orreagan (guztira: 400), guztiak Aurizko hizkera hiztunak.[2]
1904an, Iruñeko gotzaindegiko datuen arabera, Aurizko hizkera hitz egiten zen Orreagako lautadako herri guztietan, Auritzen eta Orreagan.
Luze Irigarairen 1935eko datuek, biztanleriaren datuekin konbinatuta, adierazten dute urte horretan Auritzeko eta Orreagako 240 euskaldun izango zirela, guztiak ere Aurizko hizkera hiztunak.
1930eko hamarkadan, Aurizko azpieuskalkiak bere nagusitasuna galdu zuen gaztelaniaren mesedetan, asmo politikoko (Frankismoa) eta izaera ekonomikoko hainbat inguruabar sozialengatik, gaztelaniaren aurrerabidea errazten zutenak. Borondatezko berezko hizkuntzaren galera hori euskaraz hitz egiteko debekuarekin batera gertatu zen. Hala, 1937an erabat debekatu zen bide publikoan euskaraz hitz egitea. Hurrengo urtean, euskara erregistroetatik kanpo uzten da, eta horren atzetik daude auzitegiak, saltokiak, eskritura publikoak, aldizkariak, eskolak, irratiak... Horrela, herri landatarrenetan, edo batzuetan ezta hori ere, euskara familiartera bakarrik baztertuta geratu zen.
Ondorioz, 1970ean beste ikerlan bat egin zen, Aurizko eta Orreagako 56 euskaldun Aurizko hizkera mintzo zirela zenbatu zen.[2]
Erroibarko hizkera edo Aezkoako hizkera bezalako egoera antzekoetan dauden beste azpieuskalki batzuekin alderatuta, Aurizko hizkera oso lurralde konkretu batean hitz egitearen berezitasuna aurkezten du, jende kopuru handiarekin. Hala, oso zaila izan zen XX. mendearen amaieran hizkera horretako hiztunak aurkitzea.
250 urtetik hona jasaten ari zen euskalduntze-ezaren prozesua 2000ko hamarkadan iritsi zen bere punturik kritikoenera, eta Auritzen eta Orreagan Aurizko hizkera eta euskararen kontserbazio-egoera kritikoa izan zen. Ez dago kontabilitate ofizialik, baina uste da, azken hiztuna hil ez bada, apenas geratuko dela ezagutzen duen jende mordorik. Kasurik onenean, bertako lau hiztun egongo dira XXI. mendearen hasieran, eta horiek, ia erabateko segurtasunez, ez dira 2020ko hamarkadan biziko.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Hizkera hau, Aurizkoa, herri hauetan bakarrik hitz egin da: |
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahoskera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaur egungo euskalki gehienetan bezala, hatxe letrak antzinako euskarako ahoskera hasperenduna galdua du Auritzen ere, eta ahoskabea da gaur egun.
- Gipuzkera ez denez, gainerako euskalki guztietan bezala, euskara batuko ahoskera sabaikaria du oro har jota letrak, eta ez gaztelaniazko ahoskera belarra.
Morfologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Prolatiborako atzizkia -tako edo -dako da: neretako (niretzat/niretzako), guretako (guretzat/guretzako), haiendako (haientzat/haientzako), eta abar.
- Adjektiboetatik sorturiko adizlagunetan, -ki atzizkia izan ohi dute: ongi, hobeki, ederki eta abar.
- Euskalkiaren arabera -st- ala -rtz- aukeratzea dakarten hitzetan, bigarrena erabiltzen da ipar-esteribarreran: bertze, ortzegun, ortzilere, bortz, ertze...
- Hainbat hiztunek -(r)eki soziatibo erabiltzen dute: zureki, beaiki (behiarekin)...Hala ere, gehienek "-n"dunak darabiltzate.
- I eta U-ren ondorengo "a" ia beti "e" bihurtzeko joera dago. Adibidez: lurre, eztie, makile, igen (euskara batuan: «igan, igo»), maztekie, gatu'et («katu bat»)...
Hiztegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri gehienek badute izen bat XX. mendeko bertako hizkeran, eta beste bat gaur egungo euskara batuan:
Gainera, parean dagoen Aurizperri herria Auritz-Berri edo Ahuritzeperria izendatzen da Aurizko hizkeran.
Hiztunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkera hori ziurrenik desagertua dago 2007tik. Hauxe da hiztun kopuruaren bilakaera, XIX. mendearen azken herenaz geroztik:
| Hiztunak aldaeraren arabera | Hiztunak guztira |
|---|---|
|
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko. |
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko. |
Azken hiztunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren bidez, hizkera honetako azken hiztunetako batzuk elkarrizketatu ahal izan dira, eremu honetako kulturaren eta hizkuntzaren zenbait alderdi zaindu ahal izateko. Hauek dira Aurizko hizkerako azken euskaldun zaharrak:[3]
- Joakin Zilbeti arostegi (Auritz, 1910-?)
Konparaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Damaso Intzak, XX. mendearen hasieran, Aurizko hizkerazko euskararen aditz forma batzuk bildu zituen. Horiek bat datoz, alderdi fonetiko txikiren bat izan ezik, Koldo Artolak urte batzuk geroago bildutakoekin. Hemen Erroibarko hizkera, Artzibarko hizkera eta Aezkoako hizkera pareko azpieuskalkiekin batera aurkezten dira, bertan Aurizko hizkera sartu baitzen hasiera batean.[4]
| Euskara batua | Aurizko hizkera | Erroibarko hizkera | Artzibarko hizkera | Aezkoako hizkera |
|---|---|---|---|---|
| Aurizperrikoa | Ipar Artzibarkoa | |||
| naiz zara da gara zarete dira |
naiz zara da gira zate dire |
naiz zara da gara zate dire |
naiz zara da gara zate dire |
niz zira da gira zirate dira |
| nintzen ziren zen ginen zineten ziren |
nitzen zinden zen ginden zindeten ziren |
nitza zina ze gina zinate zire |
nintza zina zen gina zinate zire |
nitze zine ze gine zinate zire |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Aurizko hizkera.
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- 1 2 (Gaztelaniaz) Pedro Irizar. «Los dialectos y variedades de la lengua vasca. Variedades desaparecidas y variedades amenazadas de rápida extinción. Su evolución en el transcurso de un siglo» [Contribución a la Dialectología de la lengua vasca, t. I, pp.241-267. Batez ere: pp.251, 257, 260-261]
- ↑ «Auritz, euskara eta ahozko ondarea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2022-08-14).
- ↑ Intza, D., (1922): «Naparro'ko aditz-laguntzallea zuketazko esakeran», Euskera. 3:2, 65-92.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Euskarari buruzko artikuluak |
| |||||||
|
Egizu klik euskalki bakoitzaren lurraldean haren orrialdera joateko.
|


