Edukira joan

Bami eraikina

Koordenatuak: 43°16′N 2°57′W / 43.26°N 2.95°W / 43.26; -2.95
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bami eraikina
Bami eraikina eta EITBren egoitzaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′N 2°57′W / 43.26°N 2.95°W / 43.26; -2.95
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1992
Arkitektura

Bami Eraikina Bilboko bulego eraikin baten izena da. Basurtu auzoan dago.

Bami eraikinak hegoaldean Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Garellano auzoa, Termibus autobus geltokia eta San Mames geltokia ditu, mendebaldean Olabeaga auzoa eta Olabeagako geltokia, iparraldean Basurtuko tunela eta ekialdean berriz, Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola eta San Mames estadioa.

1990eko hamarkadan eraiki zen Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren handipen moduan eta eraikina sustatu zuen higiezinen-enpresaren izena jarri zioten. Bilbao Exhibition Centre eraikitzean eta erakustazoka zaharra botatzean Bami eraikinean, Bizkaiko Foru Aldundiaren ogasun saila, Euskal Irrati Telebistaren Bizkaiko egoitza eta bestelako komunikabideren egoitzak ezarri dira.

1982-2007 bitartean EITBko egoitza nagusia EITB Iurretan egon zen, baina 2007ko udan Bami eraikinera lekualdatu zen.

2009ko urrian eraikinean Arte Eszenikoen Zentroa bertan egokitzeko egitasmoa aurkeztu zen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]