Zenon I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zenon I.a

bizantziar enperadore

476ko abuztua - 491ko apirilaren 9a
Basilisko - Anastasio I.a
bizantziar enperadore

474ko otsailaren 9a - 475eko urtarrilaren 9a
Leon II.a Bizantziokoa - Basilisko
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaZenopolis in Isauria (en) Itzuli, 425
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla491ko apirilaren 9a (65/66 urte)
Hobiratze lekuaApostoleion
Heriotza moduaberezko heriotza: disenteria
Familia
Ezkontidea(k)Elia Ariadna
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Leo (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakErdi Aroko greziera
Isaurian (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta monarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Flavio Zenon,[1] jatorriz Tarasikodisa Rusumbladeotes izenekoa (Konstantinopla, 425491ko apirilaren 9a), Bizantziar Inperioko agintaria 474. urteko otsailak 9tik 491. urtean karguan hil zen arte, tartean 475. urtean sei hilabetez Basiliskok agintea lapurtu ziolarik. Ekialdeko Inperio Erromatarreko agintari zein Bizantziar Inperioko agintari kontsideratzen da zenbait historialarik Bizantziar Inperioko lehen agintaria dela esaten dutelarik Mendebaldeko Inperio Erromatarraren gainbehera bere agintean zehar gertatu baitzen (beste zenbaitek ordea Konstantino I.a edota Teodosio I.a aipatzen dituzte), dena den Bizantziar Inperioaren lehen garaiko agintari garrantzitsuenetakoa dugu. Bere agintean matxinada eta hika-mika erlijioso ugari izan zen arazo guzti hauek nahiko ondo gainditu zituelarik kanpo politikan zenbait arrakasta izan zituen. Lehen aipatu bezala Zenonen garaian gertatu zen Mendebaldeko Inperio Erromatarraren gainbehera nolabait Zenon Inperio Erromatarraren agintari bakar bilakatu zelarik; aurrerantzean eta Karlomagno ordutik ia hiru mendera azaldu zen arte Bizantzioko agintariak izango ziren titulu hau jasotzen zuten bakarrak, bizantziarrek beti erreklamatu zuten eurentzat erromatar etorkia, eta inperioa berriz batzeko zenbait ahalegin burutu zuten.

Agintari izan aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Isauriako mendiak gaur egungo Turkian

Isaurian jaioa, gaur egungo Antalyako eskualdean, Tarasikodissa Rousoumbladeotes zen berezko Zenonen izena eta gudari lanetan ospetsu bihurtu zen. Garai hartan, 460ko hamarkada erdialdean, Traziako Leon I.a zen agintari eta ordu arte inperioak soldadu gisa erabiltzen zituen mertzenario germaniarren beldur zen. Germaniarrak botere handia lortu zuten inperio osoan, baita Konstantinoplan ere, eta laster boterea eskuratu nahiko zutelakoan Leonek beste gudari "iturri" bat bilatzeari ekin zion. Isauria inperio barnean egon bazegoen ere, Asia Txikian, eskualde basatia zen oso eta bertako biztanleak barbaroak ez baziren ere atzerritarrak ziruditen Konstantinoplako hiritarrekin alderatuz gero. Menditar hauek ez zuten kultura aurreraturik ez eta germaniarren antzeko erromatarrengandik lortutako ondarerik baina gudari apartak ziren eta beraz pixkana pixkana Leonek gudari isauriarrak erreklutatu zituen mertzenario germaniarren tokia har zezaten.

Tarasikodissak 466. urtean Ardaburio alanoaren seme zen Asparren, garai hartan ekialdeko magister millituma zenaren, konspirazioa argitaratu zuen ekintza honen bidez Leonen eskerrona irabazi zuelarik, ordurako jada jeneral zen. Basilisko jenerala bandaloen kontrako itsas batailan garaitua izan zenean inperioko jeneral garrantzitsuena bihurtu zen. Trazian kanpainan zela Asparren morroiak Tarasikodissa hiltzeko zorian izan ziren. Azkenean Konstantinoplara itzuli zenean Leonek Aspar hil zezatela agindu zuen eta Tarasikodissa magister millitum bihurtu zen.

Bandaloen erresuma

Inperioko hierarkia erromatarrak eta Konstantinoplako biztanleria grekoaren begiona lortzearren Tarasikodissak izena aldatu zuen Zenon izen grekoa hartu zuelarik, aurrerantzean erabiliko zuena eta bere agintari izen izango zena. 468an Ariadanarekin, Leon I.aren alabarekin, ezkondu zen. Zenon eta Ariadnaren arteko ezteien helburua politikoa bazen ere, Leonek isauriarren fideltasuna lortu eta Aspar ministroa ahuldu nahi zuen, azkenean Zenonen agintaritzarako bidea erraztu zuen eta Ariadna eta Zenonen seme Leon II.a izango zen bere aitona Leon I.aren oinordekoa 474an.

Zenon ekialdeko armadaren buruzagitza jaso zuen eta kanpaina arrakastatsu ugari burutu zituen, gogoangarrienean bandaloak Epirotik bidali zituelarik. Bandaloen errege Genserikok 469. urtean Epiroko inbasioa agindu zuen aurreko urteko bizantziarren erasoaren mendekua hartzeko. Zenon Danubioko limes edo mugan ere aritu zen bertan huno eta gepidiarren aurka aritu zelarik, hauek inkurtsio ugari burutzen baitzituzten. Leon I.a hil zenean eta artean Leon II.a gazteegia zenez Ariadna eta bere ama Berinak Zenon eta Leonek agintaritza bien artean izatea lortu zuten 474ko otsailaren 9an agintari koroatu zutelarik. Urte hartan bertan Leon gaixotu eta azaroaren 17an hil egin zen Zenon agintari bakar bihurtu zelarik.

Agintea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenonen agintea bi alditan banatzen da, lehena oso laburra izan zen, sei hilabete ingurukoa. Bigarren agintaldia luzeagoa izan zen hamasei urtekoa. Izena aldatu bazuen ere bizantziar gehienek Zenon atzerritartzat zuten. Zenonen agintean zehar aspaldidanik germaniarrek gortean zuten papera isauriarrek hartu zuten.

Zenonen ihesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antiokiako harresia gurutzadetan grabatu baten arabera

Zenonen tronuratzeak Basilisko jeneralak boterea lortzeko zuen asmoa zapuztu zuen. Basiliskok hala ere aukera gehienak bandaloen kontrako itsas bataila galtzerakoan galdu zituen. 475. urtean Zenonek boterea lortu eta bere lagun isauriarrek Konstantinoplan boterea lortu ahala biztanleria asaldatzen hasi zen, ez zuten atzerritarrik nahi gobernuan. Ezinegon hortaz baliatuz Verina, Basiliskoren arrebak, Konstantinoplako biztanleak matxinatu zitezela lortu zuen. Zenonek inperioko hiriburutik ihes egin behar izan zuen eta Antiokiara jo zuen babes bila. Antiokiatik irten ezinik igarotako hogei hilabeteetan armada bat biltzen aritu zen Konstantinoplara mendeku hartzera itzultzekotan. Antiokian bildutako armadaren gehiengoa isauriarra zen. Azkenean 476. urteko abuztuan Zenon Konstantinoplara itzuli zen armada berria aldean zuela. Basiliskok ez zion Zenonen tregoari inongo etekinik atera kaosa zen nonahi eta hiriburuko biztanleek Zenon bera baino gehiago gorroto zuten. Basiliskoren jeneral zen Ilios isauriarrarengana pasa zen bere tropekin, eta horrela Zenon aurka egingo zionik gabe sartu zen Konstantinoplan. Basilisko Frigiara deportatua izan zen handik gutxira hil zelarik.

Bigarren agintaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldearen gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Inperio Erromatarra bere goren puntuan

Boterea berreskuratu eta handik bi hilabetera, Zenonek historiako gertakari garrantzitsuenetako bati aurre egin behar izan zion: ostrogodoak, Odoakro buru zutela, Mendebaldeko Inperio Erromatarra behin betiko deuseztatu zuten. Mendebaldeko Inperio Erromatarraren azken agintaria Romulo Augustulo izan zen. Mendebaldeko inperioaren gainbeherak mediterraneo mendebaldean erromaren oinordekoen eraginetik kanpo utzi zuen, barbaroak izango ziren handik aurrera jaun eta jabe iberiar penintsula, Galia baita italiar penintsulan ere, Erromako barne.

Romulo Augustulok koroa Odoakrori luzatzen dio

Odoakrok, agian Zenonen erreakzioaren beldur, erabaki politiko zuhur askoa hartu zuen, bere burua Mendebaldeko agintari izendatzea alde batera utzi eta Zenon inperio erromatarreko agintari bakarra zela ametitu zuen horrela Zenonek Italian agintzeko zuen alegiazko eskubidea ukatzen ez zuelarik eta Inperio Erromatarraren agintearen ikurrak Konstantinoplara bidali zituen. Zenon boterea berreskuratu bezain laster Bizantziok ezin zion Ostrogodoen aurkako guduari ekin eta beraz ostrogodoen aurrean amore eman zuen. Odoakroren joko politikoari jarraiki Zenonek Odoakro Italian bere ordezkari izendatu zuen eta magister militum per Italiam titulua egotzi zion. Italiaren egoera azken finean ondorengoa zen: ostrogodoak ziren errege baina Ekialdeko Inperio Erromatarraren boterearen jabe zirenez ofizialki Zenonen ordezkari ziren. Gauzak horrela ez zen jada mendebaldeko eta ekialdeko inperiorik Inperio Erromatar bakarra zen berriz ere. Esan bezala une honetan kokatzen du historialari askok Erromaren amaiera hemendik aurrera Ekialdeko Inperioaren ordez Inperio Bizantziarraz hitz egin beharko litzatekeelarik, ez da hala ere kriterio honetan inongo batasunik.

Ipar Afrikako bandaloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genseriko buruzagi bandaloa erroma sakeatzen ari dela

Aurrekoaz gain Zenonen lehen erabakietako bat Kartagora enbaxada bat bidaltzea izan zen. Bandaloek Kartago eta honen inguruko ipar Afrikan eskualde zabal bat konkistatu zuten bertatik Bizantzioren interesak behin eta berriz erasotzen zituztelarik. Genseriko erregea buru zutela bandaloak mediterraneoan piraterian aritu ziren. Bandaloenera bidalitako enbaxadaren bidez Zenonek bandaloen erresuma errekonozitu zuen, burutu zituzten konkista guztiak barne, baita euren independentzia onartu. Errekonozimendu honen truk 50 urte baino gehiago iraungo zituen bakea sinatu zen eta bandaloen erresumako katolikoen askatasun erlijiosoa lortu zuen bide batez. Denbora luzez bandaloek ez zuten bizantziarren domeinurik mehatxatuko.

Ostrogodoen ika-mikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ostrogodoek Bizantziori Balkanetako eskualde zenbait eman bazioten ere bertan gudari ostrogodo ugari zen oraindik: Trazian Teodoriko Estrabon zen ostrogodoen buru eta Moesian Teodomiro. Bi buruzagi godoek inperioa behin eta berriz erasotzen zuten. Inperio barnean zeudenez eta aliatuak zirenez inperioak tituluak egotzi zizkien baina hala ere erasoekin jarraitu zuten. Bizantzion gerra zibilik bazen han ziren beti Teodoriko eta Teodomiro liskarrak sustatzen. Zenonek zenbaitetan bi buruzagiak bata bestearen kontra hasi zitezela lortu bazuen ere oro har kalte handia egin zioten inperioari.

478. urtean Zenonen kontrako beste errebolta bat izan zen baina oraingoan agintariak ez zuen alde egin behar izan. Verinak, zeinak Zenoni boterea eskuratzen lagundu zion, Illos Basiliskoren anaia, zeinak Zenonen alde borrokatu zuen bere anaiaren aurka, erailtzen saiatu zen. Martziano (Verinaren suhia) eta Teodoriko Estrabon izan ziren erreboltaren buru baina Illosek aurre egin zien berriz ere Zenonekiko fidela zela erakutsiz.

Ostrogodoen domeinuak heuren goren puntuan

481. urtean Teodoriko Estrabon, Traziako ostrogodoen buruzagia hil egin zen; inperioak gainontzeko ostrogodoekin zituen arazoak gainditzeko Teodomiroren seme zen Teodorikok (Teodoriko Handia izena egozten zaio honi) Italia eraso zezala lortu zuen. Italiako jaun eta jabe zen Odoakrok (ostrogodoa hau baita ere) ezin izan zion Teodorikori aurre egin eta horrela 493. urtean Teodoriko ostrogodoen buruzagi bakar bihurtu zen. Teodoriko berbera izan zen Odoakro hil zuena. Inperioaren politika oso eraginkorra izan zen ostrogodoen arteko liskarrak sustatuz hauek urrun mantentzea lortu baitzuen. Bandaloen eta beste hainbat herri barbaroen kasuan bezala oraingo honetan aurrerantzean inperioak mendebaldeko etsaiekin aplikatuko zuen teknika aplikatu zuen: diru-sarien truk edota etsaien arteko liskarrak sustatuz barbaroek mendebaldera jo zezatela lortzea. Aipaturiko politika honen bidez mendebaldean barbaroek sekulako sarraskiak burutzen zituzten bitartean antzinako erromako inperioaren ekialdeak ez zuen gaindiezina zen gatazkarik izan mende luzeetan.

Isauriarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko arazoak gainditu baziren ere isauriarrak ziren orain inperioaren buruan eta jauntxo isauriarren arteko liskarrak izan ziren Zenonen agintearen bukaera aldeko buruhaustea. 484. urtean ekialdean Illos jeneralak eta Leontzio jauntxo isauriarrak, zeinek agintaritza lortu nahi zuen, sustaturiko matxinada izan zen. Zenonek Leontzio eta Illosen kontrako guda ekin zuen lau urte iraungo zituena. Azkenean 488. urtean Zenonen aldeko tropek Papirioko gotorleku isauriarra setiatu eta hartu zuten bertan babesa bilatu zuten Illos eta Leontzio hil zituztelarik.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizantzioko arte erlijiosoaren erakusle den Santa Sofiako mosaiko bat

Kaltzedoniako kontzilioan monofisismoa jazarri bazen ere heresia honek bizantziar inperioaren ekialdeko probintzietan jarraitzaile kopuru geroz eta handiagoa zuen. Heresiaren jazarpenak ekialdeko eta erdi-mendebaldeko probintziak elkarrengandik urrundu zituen. Basilisko bera monofisista zen eta agintean izan zenean Kaltzedoniako erabakiak bertan behera uztea agindu zuen baita Tomus Leonisa. Basiliskoren erabakiak ekialdeko probintziak bere alde jarri bazituen ere ortodoxia kristauaren aldekoak kontra jarri zizkion. Ortodoxoen laguntzarekin Zenonek boterea berreskuratu zuenean kristautasunaren bi korronteak elkar batzen saiatu zen ezer asko lortu gabe.

Henotikona argitaratu eta hurrengo urtean Aita Santu bihurtu zen Felix III.a

482. urtean Henotikon izeneko dokumentua plazaratu zuen Konstantinoplako patriarka zen Akaziorekin adosturikoa. Henotikonean aurreko hiru kontzilio erlijiosoetako konklusioak biltzen zituen baina ez zen bertan Jesukristok izaera bakarra edo izaeran anitz zituenik adierazten ez ortodoxo ez eta monofisistak ez asaldatzearren. Inor asaldatu ez bazuen ere Henotikonak ez zuen ezta ere inor konbentzitzerik lortu eta Jesusen izaeraren inguruko eztabaidak bere horretan jarraitu zuen areagotu ez bazen ere orain kontrajarririk hiru ikuspuntu baitzeuden: alde batetik monofisistak, bestetik difisista ortodoxoak eta azkenik Henotikona onartzen zutenak. Dokumentu berria ez zen Erromako Aita Santuaren gustukoa izan eta horrela Aita Santuak Konstantinoplako patriarkaren aurkako anatema sustatu zuen. Akazio patriarkak anatemaren berri izan zuenean Aita Santuaren kontra hasi zen eta hurrengo hogeita hamar urteetan bi buruzagi erlijiosoen arteko zisma izan zen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenon 491. urteko apirilaren 9an hil zen epilepsia atake batean; 17 urte eta bi hilabete iraun zituen isauriarraren aginteak. Zenon eta bere emazte Ariadnak oinordekorik ez zutenez Ariadnak gorteko pertsonaia garrantzitsuenen artetik Anastasio aukeratu zuen agintari izateko. Antzinako historialariek Zenoni buruzko kontzeptu oso ona ez bazuten ere, isauriarra zelako agian, egia esan kudeatzaile bikaina izan zen eta inperioa hil zenean jaso zuenean baino indartsuagoa zen. Kondairak dioenez Zenon lurperatu eta hurrengo hiru egunetan bere hilobitik ahots bat irteten zen inor ez omen zen hala ere ausartu agintaria bizirik lurperatua izan zen hala ez ikustera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zenon I.a Aldatu lotura Wikidatan
  1. Ofizialki Dominus Noster Flavius Zeno Perpetuus Augustus.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Leon II.a
Bizantziar agintaria eta Ekialdeko Inperio Erromatarreko agintaria
474475
Ondorengoa
Basilisko
Aurrekoa
Basilisko
Bizantziar agintaria eta Ekialdeko Inperio Erromatarreko agintaria
475491
Ondorengoa
Anastasio I.a