Konstantino XI.a Paleologo

Konstantino XI.a» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Konstantino XI.a Paleologo
ConstantinoXI.jpg
Bizantziar enperadorea

1449ko urtarrilak 6 - 1453ko maiatzak 29
Joan VIII.a Paleologo - baliorik ez →
Bizitza
Jaiotza Konstantinopla1404ko otsailaren 8a
Herrialdea  Bizantziar Inperioa
Heriotza Konstantinopla1453ko maiatzaren 29a (49 urte)
Familia
Aita Emanuel II.a Paleologoa
Ama Helena Dragaš
Ezkontidea(k) Theodora Tocco  (1428ko uztailak 1 -  azaroa 1429)
Caterina Gattilusio  (abuztua 1441 -  abuztua 1442)
Anai-arrebak
Leinua Palaiologos
Jarduerak

Konstantino XI.a Paleologoa[1] (grezieraz: Κωνσταντίνος ΙΑ' Δραγάσης Παλαιολόγος; serbieraz: Константин Палеолог Драгаш, Kōnstantinos XI Dragasēs Palaiologos; Konstantinopla, Bizantziar Inperioa , gaur egun Istanbul, Turkia, 1404ko otsailaren 8a - ib., 1453ko maiatzaren 29a), azken bizantziar enperadorea (1449-1453), eta turkiar-otomandarren aurkako Konstantinoplaren azken defentsan hildakoa. Batzuetan Konstantino XII.a bezala ezagutua.

Konstantino Emanuel II.aren eta Mazedoniako Helena Dragašen semea izan zen. Konstantino XI.ak agintaldia bere anaiekin (Teodororekin eta Tomasekin) pasa zuen Moreako despoterria (Peloponeso) gobernatzen eta frankoen lurrak berreskuratzen.

1448an, Konstantinoren anaia Joan VIII.a Paleologo ondorengorik gabe hil zenean, Mistran enperadore izendatua izan zen (1449ko urtarrilean). Gizon kementsua izan zen arren, inperio dekadente bat hartu zuen oinordetzan. Mehmed II.ak (sultan otomandarrak) bere baliabide guztiak Konstantinoplaren konkistara bideratu zituen. Konstantinok ahal zuen guztia egin zuen hiriaren defentsa antolatzeko, eta Mendebaldearen laguntza lortzeko (Eliza ortodoxoak Erromari obedientzia onartu bazion ere alferrik izan zen). Konstantinoplako harresiak defendatzen hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantino XI.a Paleologo Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Bizantziar Inperioa
Artikulu hau Bizantziar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.