Protektoratu
Politika |
---|
Protektoratua edo babes herria, nazioarteko zuzenbidearen arabera, burujabetasun partziala duen lurraldea da, hein bateko toki-autonomia daukana, baina beste estatu baten mende dagoena, bereziki, kanpo harremanetan[1]. Kolonietan ez bezala, bertako instituzioak atxikitzen dira, formalki bada ere, baina metropoliak kontrolatzen ditu militar eta politikoki.
Beste era batera esanda, estatu, gobernu forma edo lurraldea da, estatu edo nazioarteko entitate indartsuago batez diplomatikoki edo militarki babestuta dagoena. Babes horren truke protektoratuak zehaztutako betebehar batzuk onartzen ditu, bi erakundeen arteko harremanaren benetako izaeraren arabera aldatzen direnak. Fikzio juridikoan, protektoratu bat, gutxienez, estatu autonomo gisa aitortzen da, eta, normalean, subiranotasun neurriren bat edo jatorrizko arau eta administrazio formak mantentzen ditu. Barneko gai gehienetan, tokiko autonomia eman zaion mendeko lurraldea da, estatu burujabe indartsuago baten subiranotasuna aitortzen duen bitartean, bere jabetza zuzena izan gabe[2][3][4]. Horren truke, protektoratuak, oro har, betebehar zehatzak onartzen ditu bere antolamenduaren baldintzen arabera. Protektoratuak, oro har, itun bidez ezartzen dira de jure. Britainia Handiko agintepean (1882-1914) Egiptotik hasitako baldintza jakin batzuetan, adibidez, estatu bat de facto protektoratu edo protektoratu estali gisa ere etiketatu daiteke[5][6][7].
Oro har, potentzia handien interes estrategiko, ekonomiko edo militarren zerbitzura dagoen tresna dela jotzen da; estatuen edo nazio-entitateen arteko hierarkiko edo botere-harremanak legitimatzeko erakunde edo formulazio legeztatua: «Protektoratuak beti du joera koloniala, berez kolonial ez bada, esplotaziokoa edo irabazikoa»[8].
Protektoratua kolonia baten desberdina da tokiko agintariak dituztelako; ez dira zuzenean mendekoak, eta oso gutxitan jasaten dute estatu subiranoaren kolonizazioa. "Nazioarteko nortasuna" mantentzen duen beste estatu baten babespean dagoen estatu bati estatu babestua deitzen zaio, eta ez protektoratua.
Espainiak eta Frantziak Marokoren gainean zuten protektoratuetan, esate baterako, sultanak zuen tokiko biztanleriaren gaineko autoritatea, baina metropolietako armadek kontrolatzen zituzten bertako indar polizial eta militarrak. Komisario Gorena (gaztelaniaz: Alto Comisario de España en Marruecos) zen Espainiako gobernuaren ordezkaria, eta Egoiliar Jenerala (frantsesez: Résident général de France au Maroc) Frantziakoarena.
Belgikaren protektoratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ruanda-Urundi (1922–1962).
Britainia Handiaren protektoratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amerikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barbados (1627–1652).
- Miskitoen kosta (1655–1860).
Arabiar munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adengo Protektoratua Yemenen (1873–1967).
- Egiptoko Sultanerria (1914–1922).
- Sudan Anglo-egiptoarra (1899–1956), jabekidetasuna Egiptorekin.
- Persiar golkoan:
- Bahrain (1880–1971).
- Kuwait (1899–1961).
- Qatar (1916–1971).
- Trucial States, gaur egun Arabiar Emirerri Batuen barnean (1892–1971).
- Oman (1892–1971).
- Somalilandia Britainiarra (1884–1961).
Hego eta hego-ekialdeko Asian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ipar Borneo (1888–1946).
- Brunei (1888–1984).
- Cis-Sutlej estatuak Punjab eskualdean (1809-1947).
- Malaysiar Federazioa Malaysiako penintsulan (1895–1946).
- Federatu gabeko malaysiar estatuak:
- Maldivak (1887–1965).
- Sikkim (1910–1947).
- Sarawakeko Erresuma (1888–1946).
Saharaz hegoaldeko Afrikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barotseland (1900–1964).
- Basutolandia (1884–1966).
- Bechuanalandia (1884–1966).
- Ekialdeko Afrikako Protektoratua (1895–1920).
- Gambia (1894–1965).
- Kenya (1920–1963).
- Ipar Nigeriako Protektoratua (1900–1914).
- Ipar Rhodesia (1924–1964), gaur egungo Zambia.
- Urre Kostako iparraldeko lurraldeak (1902–1957), gaur egungo Ghanan.
- Nyasalandia (1893–1964), Erdialdeko Afrika Britainiarreko Protektoratua 1907 arte, gaur egungo Malawi.
- Sierra Leona (1896–1961).
- Hego Nigeriako Protektoratua (1900–1914).
- Swazilandia (1902–1968).
- Uganda (1894–1962).
- Walvis Bay (1878–1884).
- Zanzibar (1890–1963).
Ozeanian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Britainiar Ginea Berria (1884–1888).
- Salomon Uharte Britainiarrak (1893–1975), gaur egun Salomon Uharteak.
- Cook uharteak (1888–1901).
- Gilbert eta Ellice uharteak (1892–1916).
- Niue (1900–1901).
- Tokelau (1877–1916).
- Tonga (1900–1970).
Herbehereen protektoratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aruba, Curaçao eta Sint Maarten.
- Ekialdeko Herbeheretar Indietako zenbait sultanerri, gaur egun Indonesian.
Frantziaren protektoratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sarre (1947–1956).
Asian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arkât (1692–1750), gaur egun Tamil Nadu, India
- Frantziar Indotxinan, 1953/54 arte.
Arabiar mundua eta Madagaskarren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Komoreak (1886-1912).
- Tadjourako Protektoratua (1884-1896), gaur egungo Djibutin. 1896–1967 bitartean, Somalia Frantsesa izeneko koloniaren barnean egon zen.
- Mauritania (1903-1920); 1920tik aurrera, frantziar kolonia izan zen.
- Marokoko Protektoratu Frantsesa (1912–1956).
Saharaz hegoaldeko Afrikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beningo erresuma batzuk: Dahomey 1889tik, Porto-Novo 1863-1865 bitartean, Cotonou 1868tik, Porto-Novo 1882tik.
- Afrika Erdiko Errepublikako erresuma batzuk.
- Frantziar Volta Garaia 1895etik aurrera, gaur egun Burkina Faso.
- Baghirmi 1897tik, gaur egun Txaden.
- Boli Kosta 1889tik.
- Gineako itsasaldea 1849tik.
- Damagaramgo Sultanerria (Zinder) 1899tik, gaur egun Nigerren.
- Senegalgo erresuma batzuk 1850etik aurrera.
Ozeanian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Polinesia Frantsesa, bereziki Sozietate uharteak, 1889 baino lehen:
- Wallis eta Futuna (1887-1917).
Alemaniaren protektoratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemaniar Inperioak Schutzgebiet hitza erabiltzen zuen, literalki «protektoratua», bere koloniak izendatzeko, Lehen Mundu Gerraren ostean galdu zituen arte:
- Alemaniar Ginea Berria (1884–1918), Marshall Uharteak eta Nauru barne.
- Iparraldeko Salomon Uharteak.
- Samoa.
- Witulandia (1885–1890), gaur egun Kenia.
- Hego-mendebaldeko Afrika Alemaniarra (1884–1915), gaur egun Namibia.
- Togolandia (1884–1916), gaur egun Ghana eta Togo.
- Rwanda (1884-1916).
- Bohemia eta Moraviako protektoratua (1939–1945), Alemania Naziak ezarria gaur egungo Txekiar Errepublikan.
Italiaren protektoratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Albania (1917–1920) eta (1939–1940).
- Kroaziako Estatu Independentea (1941–1943).
- Monako, Sardiniako Erresumaren protektoratua 1815-1860 bitartean.
- Etiopia (1889-1896).
- Zirenaika (1912-1919), gaur egun Libian.
- Somalia (1889-1905); 1905ean, Somalia Italiarra izeneko kolonia bihurtu zen.
- Majeerteengo Sultanerria (1889-1927).
- Hobyoko Sultanerria (1888-1925).
Japoniaren protektoratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Koreako Inperioa (1905–1910).
Portugalen protektoratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kongoko Erresuma (1857–1910).
- Kabinda (1885–1974), gaur egun Angola.
- Gazako Inperioa (1824–1895), gaur egun Mozambike, Zimbabwe eta Hego Afrikan.
- Angocheko Sultanerria (1903–1910), gaur egun Mozambiken.
Errusiaren protektoratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kartli-Kakhetiko Erresuma (1783–1801), gaur egun Georgia, Armenia, Azerbaijan eta Errusian.
- Imeretiko Erresuma (1804–1810), gaur egun Georgian.
- Bukharako Emirerria (1873–1920), gaur egun Tajikistan, Turkmenistan, Kazakhstan eta Afghanistanen.
- Khivako Khanerria (1873–1920), gaur egun Uzbekistan, Turkmenistan eta Kazakhstanen.
Espainiaren protektoratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adrar (1886-1909); ondoren Frantziaren protektoratua izan zen. Gaur egun Mauritanian.
- Marokoko Protektoratu Espainiarra (1913–1956).
Amerikako Estatu Batuen protektoratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liberia (1822–1847)
- Kuba (1902–1904)
- Panamako Ubidearen Eremua (1903–1979)
- Honduras (1903–1925)
- Nikaragua (1912–1933)
- Dominikar Errepublika (1914–1924)
- Suluko Sultanerria (1903–1915)
- Filipinetako Commonwealth (1934–1946)
- Hawaii (1850eko hamarkada–1894/1898)
Nazio Batuen protektoratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mendebaldeko Papua (1962–1963)
- Kanbodia (1992–1993)
- Ekialdeko Kroazia (1996–1998)
- Ekialdeko Timor (1999–2002)
- Kosovo (1999tik)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Protektoratu. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2016-10-19).
- ↑ Fuess, Albrecht. (2005-01-01). «Was Cyprus a Mamluk protectorate? Mamluk policies toward Cyprus between 1426 and 1517» Journal of Cyprus Studies 11 (28–29): 11–29. ISSN 1303-2925..
- ↑ Reisman, W.. (1989-01-01). «Reflections on State Responsibility for Violations of Explicit Protectorate, Mandate, and Trusteeship Obligations» Michigan Journal of International Law 10 (1): 231–240. ISSN 1052-2867..
- ↑ Bojkov, Victor D.. «Democracy in Bosnia and Herzegovina: Post-1995 political system and its functioning» Southeast European Politics 4.1: 41–67..
- ↑ Leys, Colin. (2014). «The British ruling class» Socialist Register 50 ISSN 0081-0606..
- ↑ Kirkwood, Patrick M.. (2016-07-21). «"Lord Cromer's Shadow": Political Anglo-Saxonism and the Egyptian Protectorate as a Model in the American Philippines» Journal of World History 27 (1): 1–26. doi: . ISSN 1527-8050..
- ↑ Rubenson, Sven. (1966). «Professor Giglio, Antonelli and Article XVII of the Treaty of Wichale» The Journal of African History 7 (3): 445–457. doi: . ISSN 0021-8537..
- ↑ Arques, E.. (1954). «Zona de influencia en vez de protectorado» Cuadernos de estudios africanos (28): 6. ISSN 0214-218X..