Tamer Institutua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tamer Institutua
Datuak
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea eta gobernuz kanpoko erakundea
HerrialdeaPalestina
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1989
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: TamerInstitute Twitter: tamerinstitute Edit the value on Wikidata

Tamer Hezkuntza Komunitariorako Institutua irabazi asmorik gabeko hezkuntza gobernuz kanpoko erakunde bat da. 1988an sortu zen, lehen intifada garaian, palestinarren beharrei erantzuteko asmoz[1]. Haien helburua haurrei ikasketa alternatiboak eta liburuak eskuratzeko aukera ematea zen, eskolatze eta aisialdia egoera politikoaren ondorioz kaltetuak izan zirelako.

Tamerrek batez ere gazteekin eta gazteentzat egiten du lan, ikaskuntza-ingurune eta material seguruak eta lagunkoiak eskainiz.

Egun institutuak idazlan, ipuin eta antzerki tailerrak eskaintzen ditu. Hortaz gain, urtero irakurketa kanpaina nazional bat antolatzen du milaka umeri tailerrak eskainiz errefuxiatu kanpamentu, herri eta komunitateetan. Kanpainan, 8 eta 15 urte bitarteko haurrentzako idazketa-lehiaketa bat burutzen dute; Tamer Institutuak lehiaketaren irabazleak  "Nire lehen liburua" izeneko liburu-sail batean argitaratzen ditu.

Tamer institutua sortu zenean haurrentzako liburu palestinar gutxi zegoen. Gaur egun, erakundeak bere argitalpen-unitatea du, eta 130 titulu baino gehiago argitaratu ditu. Liburu hauek Palestina osoko liburutegi eta kultur zentroetan banatu dira. Argitalpen-unitatea funtsezkoa da, zailtasunak baitaude beste herrialde arabiar batzuetako haurrentzako liburuak inportatzeko. Beren proiektu guztien bitartez, idazketa eta narrazio tailerretatik hasi eta argitaratzeraino, institutuak bidea ireki dio idazle palestinarren belaunaldi berri bati. Bestetik, Yara’at izeneko gazteen egunkariaren ekoizpena babesten du. Bertan, gazteek beren istorioak, olerkiak eta argazkiak argitaratu ditzakete. Era berean, erakundeak gazteei Palestinako historia eta geografiaren berri emateko proiektu batean parte hartzen du.

Xedea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Palestinako ikaskuntza-gizarte aske eta seguru baterantz"

Haurren, heldu, gazteen eta haiekin lan egiten duten taldeen artean ikasteko aukerak sustatzea eta sakontzea.

Helburu estrategikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Palestinako haur-kulturari buruzko ekoizpen literario eta eskolatua babestea.
  • Haur eta gazteen artean irakurketa, idazketa eta adierazpide guztiak sustatzea.
  • Ikaskuntzari lagunduko dion ingurune palestinarrari laguntzea (haurren hazkunderako egokiak diren politika eta azpiegitura sendoak barne).
  • Tamer Institutuaren erakunde-gaitasuna babestea eta formulatzea.

Astrid Lindgrenen oroimenezko saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an, Tamer Institutuak haur-literaturako saririk handiena irabazi zuen (bost milioi koro, 460.000 euro inguru), Suediako Arteen Kontseiluaren Astrid Lindgren Memoriala saria, irakurketaren sustatzaile gisa egindako "epe luzeko lan iraunkorra" aitortuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «About us» TAMER Institute for Community Education (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]