Ziklodestrina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ziklodestrina 5 glukosatik gora dituen oligosakarido multzoa da, eraztun itxuran kokatzen dena. Ohikoenek 6, 7 edo 8 glukosa molekula badituzten arren 32 molekulatako ziklodestrina ere aurkitu izan da, eta hau polisakarido kontsideratzen da. Almidoia hidrolisatzean agertzen direnez sarritan zikloamilosa izena ematen zaie[1].

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziklodestrinak α(1→4) lotura O-glikosidikoaren bidez elkarturiko 1,4-anhidroglukopiranosidoz osaturiko kate ziklikoak dira. Karbono anomerikotan hidroxilo talde askerik ez dagoenez ziklodestrinek ez dute ahalmen erreduzitzailerik. Glukosa kopuruaren arabera sailkatzen dira, eta hiru ohikoenak honako hauek dira:

Hiru ziklodestrina ezagunenak; α-ziklodestrina (6 glukosa), β-ziklodestrina (7 glukosa) eta γ-ziklodestrina (8 glukosa)

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmazia industrian erabiltzen dira botiken disolbagarritasuna handitzeko. Printzipio aktiboaren molekulak ziklodestrinaren eraztunaren zuloan txertatzen dira eta dagokien tokira garraiatzen dira. Oxigeoarengandik eta izpi ultramoreengandik babesten dituenez botikaren molekulek gehiago irauten dute degradatu gabe.

Industria kimikoan, nekazaritza eta ingurugiro injeniaritzan ere erabiltzen dira[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Biwer, A.; Antranikian, G.; Heinzle, E. (2002-07-16) «Enzymatic production of cyclodextrins» Applied Microbiology and Biotechnology (6): 609–617 doi:10.1007/s00253-002-1057-x ISSN 0175-7598 . Noiz kontsultatua: 2018-11-15 .
  2. (Ingelesez)  Wimmer, Thomas (2003-01-15) Cyclodextrins Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA doi:10.1002/14356007.e08_e02 ISBN 3527306730 . Noiz kontsultatua: 2018-11-15 .