Amilopektina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amilopektina
Identifikadoreak
CAS zenbakia 9037-22-3 YesY
PubChem 439207
ChemSpider 388347 YesY
UNII 4XO4QFV777 YesY
EC zenbakia 232-911-6
Propietateak
Formula molekularra aldakorra
Masa molarra aldakorra
Itxura hauts zuria
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Amilopektina glukosa unitatez egindako polimeroa da[1]. Amilopektina almidoi izeneko polisakaridoaren bi osagaietako bat da, egitura guztiaren %70–80a osatzen dena. Beste 20-30%a amilosa da[2]. Landaretan aurkitzen da eta ereserba funtzioa betetzen du.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amilopektina homopolisakarido bat da, α-D-glukopiranosen katea baita. Adarkaturiko molekula denez glukosen artean lotura O-glikosidiko desberdinak agertzen ditu, zati lerrokatuetan maltosa molekulek α(1→4) loturak dituzte eta adarkadura puntutan isomaltosak agertzen dira α(1→6) loturarekin. Adarrak 24-20 glukosaz behin kokatzen dira. Animalien glukogenoak antzerako egitura dauka, baina adarkatuagoa da, 12 glukosatik behin hain zuzen ere.

Amilopektinaren egitura adarkatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]