Kitobiosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kitobiosa
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Kitobiosa kitina hidrolisatzen denean agertzen disakaridoa da, bi N-Azetilglukosamina molekulaz osaturikoa.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kitobiosaren formula enpirikoa da. Lehen N-Azetilglukosaminako karbono anomerikoaren eta bigarren N-Azetilglukosaminako laugarren karbonoaren artean sortzen da β(1→4) lotura O-glikosidikoa. Lotura hori osatzerakoan ura askatzen da eta oxigeno monokarboniliko batek zubi-lana egiten du bi molekulen artean. Bigarren N-Azetilglukosaminaren karbono anomerikoan dagoen hidroxilo taldea aske dagoenez ahalmen erreduzitzailea duen azukrea da. Horrela beraz maltosaren izen sistematikoa honako hau da:

N-Azetilglukosaminil-β(1→4)-N-Azetilglukosamina