Eskandio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskandioa
21 KaltzioaEskandioaTitanioa
-

Sc

Y
Sc-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Eskandioa, Sc, 21
Serie kimikoa trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 3, 4, d
Itxura zuri zilarkara
Eskandioa
Masa atomikoa 44,955912(6) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Ar] 3d1 4s2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 9, 2
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
2,985 g/L
Urtze-puntua 1.814 K
(1.541 °C, 2.806 °F)
Irakite-puntua 3.109 K
(2.836 °C, 5.136 °F)
Urtze-entalpia 14,1 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 332,7 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 25,52 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1.645 1.804 (2.006) (2.266) (2.613) (3.101)
Propietate atomikoak
Kristal-egitura hexagonala
Oxidazio-zenbakia(k) 3, 2, 1
(oxido basiko ahula)
Elektronegatibotasuna 1,36 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 633,1 kJ/mol
2.a: 1.235,0 kJ/mol
3.a: 2.388,6 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
160 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
184 pm
Erradio kobalentea 144 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 15,8 W·m−1·K−1
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: eskandioaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
44mSc Sintetikoa 58,61 o IT 0,2709 44Sc
γ 1,9, 1,1, 1,1 44Sc
ε - 44Ca
45Sc  %100 Sc egonkorra da 24 neutroirekin
46Sc Sintetikoa 83,79 e β- 0,3569 46Ti
γ 0,889, 1,120 -
47Sc Sintetikoa 3,3492 e β- 0,44, 0,60 47Ti
γ 0,159 -
48Sc Sintetikoa 43,67 e β- 0,661 48Ti
γ 0,9, 1,3, 1,0 -
Erreferentziak

Eskandioa elementu kimiko bat da, Sc ikurra eta 21 zenbaki atomikoa dituena. Beti konposatuen osagai gisa ageri den metal zuri zilarkara da. Bakana da, mineral arraroetan agertzen baita; itrioa, lantanidoak eta aktinidoak bezala, elementu arrarotzat hartzen da.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskandioa elementu metaliko gogor, zilarkara eta oso iluna da. Airearekin kontaktuan jartzean, berniz horixka edo arrosaxka hartzen du. Egoera puruan ez du ongi irauten eguraldi-baldintzen pean eta suntsitu egiten da azido disolbatu gehienekin kontaktuan. Hala ere, beste metal erreaktibo batzuek bezala, azido nitrikoz(HNO3) eta azido hidrofluorikoz (HF) erdibana osatutako nahaste batek ez dio erasaten.

Eskandioaren bakantasuna ez da ausazko gertaera bat. Zenbaki atomikoen tarte horretan elementuak ekoizten dituzten erreakzio termonuklearrek zenbaki atomiko bikoitia duten elementuen kantitate handiagoak sortzeko joera dute. Elementu hauen ekoizpena helio-4 nukleoak elementu arinagoekin fusionatzean gertatzen da, karbono-12 isotopotik hasita. Hortaz, eskandioaren multzoko elementurik arruntenak ondoko zenbaki atomikoa dutenak dira: 18 (argona), 20 (kaltzioa), 22 (titanioa) eta 24 (kromoa). Zenbaki atomiko bakoitia dutenak gutxiago ekoitzen dira: 19 (potasioa), 21 (eskandioa) eta 23 (banadioa).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskandio Aldatu lotura Wikidatan