Lutezio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lutezioa
71 IterbioaLutezioaHafnioa
Y

Lu

Lr
Lu-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Lutezioa, Lu, 71
Serie kimikoa lantanidoak
Taldea, periodoa, orbitala -, 6, d
Itxura zuri zilarkara
Lutezioa
Masa atomikoa 174,967(1) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Xe] 6s2 4f14 5d1
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 32, 9, 2
Propietate fisikoak
Egoera  ? solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
9,841 g/L
Urtze-puntua 1.925 K
(1.652 °C, 3.006 °F)
Irakite-puntua 3.675 K
(3.402 °C, 6.156 °F)
Urtze-entalpia kal. 22 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 414 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 26,86 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1.906 2.103 2.346 (2.653) (3.072) (3.663)
Propietate atomikoak
Kristal-egitura hexagonala
Oxidazio-zenbakia(k) 3
(oxido basiko ahula)
Elektronegatibotasuna 1,27 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 523,5 kJ/mol
2.a: 1.340 kJ/mol
3.a: 2.022.3 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
175 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
217 pm
Erradio kobalentea 160 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 16,4 W·m−1·K−1
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: lutezioaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
173Lu Sintetikoa 1,37 u ε 0,671 173Yb
174Lu Sintetikoa 3,31 u ε 1,374 174Yb
175Lu  %97,41 Lu egonkorra da 104 neutroirekin
176Lu  %2,59 3,78x1010 u β- 1,193 176Hf
Erreferentziak

Lutezioa elementu kimiko bat da, Lu ikurra eta 71 zenbaki atomikoa dituena. Elementu metaliko hau normalean itrioarekin batera ageri da. Metalezko aleazioak eratzeko eta zenbait prozesutan katalizatzaile gisa erabiltzen da. Taula periodikoaren interpretazio hertsi bat eginez gero, trantsizio-metal gisa sailkatu beharko litzateke, baina IUPACen arabera lantanidoa da.[1] Izena Parisen omenez eman zioten, hiri honen izena latinez Lutetia baita.

Ezaugarri eta aplikazio nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metal tribalente hau korrosioarekiko erresistentea eta nahiko egonkorra da Lurreko atmosferarekin kontaktuan. Elementu arraroen artean astunena eta gogorrena da. Lantanidoen artean urtze-punturik altuena dauka, seguru asko lantanidoen uzkurduraren ondorioz.

Elementu hau kantitate erabilgarrietan eskuratzea oso garestia da eta, beraz, merkataritza-erabilera gutxi dauzka. Hala ere, lutezio egonkorra katalizatzaile gisa erabiltzen da petrolio-findegietako cracking-prozesuetan. Alkilazio, hidrogenazio eta polimerizazioetan ere erabil daiteke.

Lutezio-176 isotopoa (176Lu) meteoritoen adina zehazteko erabili izan da. Bestalde, lutezio oxiortosilikatoa (LSO) positroi-igorpenezko tomografiak egiteko tresnen detektagailuetarako konposaturik erabiliena da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lutezio Aldatu lotura Wikidatan
  1. IUPAC Provisional Recommendations for the Nomenclature of Inorganic Chemistry (2004)
  2. Thompson CJ. Instrumentation. Wahl RL,ed. Principles and Practice of Positron Emission Tomography. Philadelphia: Lippincott Williams and Wilkins, 2002:51.