Arkeologi Museoa
Arkeologi Museoa | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo, Bizkaia eta Euskal Herria |
Koordenatuak | 43°15′31″N 2°55′18″W / 43.258703°N 2.921628°W43°15′31″N 2°55′18″W / 43.258703°N 2.921628°W |
![]() | |
Kontaktua | |
Helbidea | Mallona Galtzadak, 2. 48006 Bilbo |
Telefonoa | tel:+944 04 09 90 eta tel:+34-944-04-09-90 |
Webgune ofiziala | |
Arkeologi Museoa Bizkaiko ikerketa arkeologikoen kanal-hedatzaile eta erreferentzia-zentrua da. Lurraldeko historia ezagutarazteko, ikerketa arkeologikoak sustatzeko eta material arkeologikoak biltzera, gordetzera eta zaharberritzera zuzendutako ekintzak aurrera eramaten baititu. Museoko erakusketa iraunkorrak duela 100.000 urte baino gehiago gure lurraldean bizi izan ziren gizakien historiaren hastapenetatik garai historikoetaraino bidaiatzea ahalbidetzen digu[1]. 2009an inauguratu zuten.[2]
Iñaki García Camino arkeologo bizkaitarra da gaur egun zuzendaria.
Bi argitalpen kaleratzen ditu. "Arkeologi museoa: koadernoak" aldizkari monografikoetan behin behineko erakusketak, kongresuak eta Ondare kulturala gaitzat hartzen dituzte, eta museoko gidan, erakusketa iraunkorra jaso da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «BizkaiKOA» www.bizkaikoa.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ Iñaki (koord.), García Casmino. Herri baten erroak. ARKEOLOGI MUSEOKO GIDALIBURUAK 1 / ERAKUSKETA IRAUNKORRA. Bizkaiko Foru Aldundia, 3 or. ISBN 978-84-7752-480-9..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskadiko museoak eta interpretazio zentroak. Open data. Euskadi. https://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/euskadiko-museoak-eta-interpretazio-zentroak/Noiz kontsultatua: 2020-07-11
- Arkeologi museoa. Web-gune ofiziala.