Espezia merkataritza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espezien merkataritza» orritik birbideratua)
Elefantina Egiptoko espeziak.

Historian zehar espezia merkataritzak ibilbide luze eta lehiatsu bat eduki du eta gizarte asko eta asko hartu dute parte honetan, batez ere, Mediterraneo itsaso inguruan kokatzen direnak. Ekialdera joateko bidea bilatu zuten lehenak egiptoarrak izan ziren, eta garai honetako espezia preziatuenak txarpoila, sesamoa, ziapea eta azafraia ziren, eta honetaz gain, olibanoa eta mirra, erritu erlijiosoetarako erabiliak.

Espezia hauetako asko Biblian izendatuak dira eta objektu oso baliotsutzat jotzen ziren. Erregeen arteko opariak izan ohi ziren edota gerra baten irabazleak galtzaileei inposatutako zergak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zetaren Bidea (gorriz) eta espezia merkataritzako bideak (urdinez) blokeatu zituztenean hasi zen Esplorazioen Aroa.

Asiako zibilizazio asko espezia merkataritzan ibili izan dira antzinatik. Zibilizazio grekoerromatarra laster batu zen merkataritza mota honetara, Intsentsuaren Bidea eta ibilbide erromatar-indiarrak erabiliz[1]. Azken ibilbide hau erabili ahal izateko Aksumgo Erresumako itsas merkataritzak garatutako teknikekiko dependentzia zegoen; lehen erresuma izan zen Itsaso Gorriko ibilbidea nabigatzen I. mendean. VII. mendearen erdialdean, islamaren jaiotzarekin lurreko ibilbide garrantzitsuenetako bat itxi zen, Egipto eta Suezetik igarotzen zena. Modu horretan, Aksum eta Indiako merkataritza gutxitu zen.

Azkenean arabiarrak egin ziren Sortaldeko eta Veneziar Errepublikako merkatarien merkantzien garraioarekin, Europa helmuga izanda. Hau 1453. urtean amaitu zen Otomandar Inperioa iristean. Hasieran lur ibilbideak erabilgarriak izan ziren merkatu honetan, baina, gerora, itsas ibilbideei esker merkataritzaren handitzea ekarri zuen. Erdi Aroan, merkatari musulmanak izan ziren espeziak garraiatzeko Indiako Ozeanoko itsas ibilbideen jaun eta jabe[2].

Zetaren Bidea eta espezien merkataritzako bideak blokeatu egin zituen Otomandar Inperioak 1453an Bizantziar Inperioaren gainbeherarekin, eta horrek Afrika inguratuz egiten ziren itsas bideei hasiera eman zien, Esplorazioen Aroari hasiera emanez.

Merkataritza Esplorazioen Aroan eraldatu egin zen, zeinean espezien merkataritza, piperbeltzarena bereziki, irabazi handiko jarduera bihurtu zen merkatari europarrentzat. Europatik Indiako ozeanorako bidea Esperantza Oneko lurmuturretik igaroz, Vasco da Gama nabigatzaile portugaldarrak esploratu zuen lehenengoz 1498an, merkataritzarako itsas bide berriak irekiz.

Merkataritza honek, mundu ekonomiaren garapena sustatu zuena Erdi Arotik garai modernoetara arte, mendebaldean dominazio europarrari hasiera eman zion. Bengalako golkoa bezalako igarotze-portuak baliagarriak izan ziren elkartruke kultural eta komertzialerako, zeinetan espezia merkataritzan aritzen ziren askotariko lurraldeetako pertsonak elkartzen ziren. Dominazio europarra motela izan zen bere garapenean. Merkatari portugaldarrek dominatzeko zailak ziren bide zaharrak eta portuak erabiltzen zituzten. Holandarrek arazo horiek saihesten jakin zuten, Esperantza Oneko lurmuturretik  Indonesiako Sondako itsasartera zuzenean zihoan bidea baliatuz.

Kolonen iritsiera Amerikara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonen lehorreratzea Amerikan.

Kontatutakoaren ostean, seguruenik ibilbide berriak bilatu bitartean emandako gertakizun garrantzitsuenetako bat gertatu zen: Kolonen Amerikara iritsiera. Kristobal Kolonek Elisabet I. Gaztelakoa konbentzitu zuen bere espedizioa ordain zezan, Indietara Ekialdetik iristeko. Konbentzitzeko ibilbide misteriotsua portugaldarrek erabiltzen zutena baino motzagoa zela esanez, eta beraz, errentagarritasun handiagokoa. Arazorik handiena, berhornitzeko aukera eza zen, bakarrik Kanariar Irletan gelditzeko aukerarekin. 1492ko Urriaren 12an lurra ikusi zuten, bertakoek Guanahaní deitzen zutena, gerora, San Salvador deitua izango zena. Irla hauek Indiak zirela uste zuten Espainiar itsasgizonek. Kolonen onerako, irla amerikar batean zegoen, berak proposatutako ibilbidea ezinezkoa baitzen, kontinente oso batek galarazten baitzion.

Gertakizun honek, Espainiaren merkataritza atlantikoaren monopolioa ahalbidetu zuen. Honetaz gain, jatorri amerikarreko espeziak sartu zituen merkatuan. Jamaikako piperbeltza edo piperbeltz ingelesa izan zen hauetatik famatuena, eta 1519an Europan honen kantitate handiak kontsumitzen ziren. Hernán Cortés Mexikoek konkistatu eta beste espezia bat sartu zen merkatuan: bainilla.

Espezien uhartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marinel espainiar edota portugaldarrek koloniak ezarri zituzten Indiar Ozeanoko uharteetan, batez ere kanela basoak zeuzkaten horietan, adibidez, Zeilan eta Goan. Malaysiar artxipelagotik zabalduz joan ziren “espezien uhartera” hurbilduz, benetako izena Moluka Uharteak izanik. Hainbeste urteetan gordetako espezia merkataritzaren jatorriaren sekretua agerian geratu zen.

Tordesillaseko Itunaren eraginez,  Molukak Gaztelako Erreinuaren boterepean geratu zen. Hala ere, portugaldarrek traba handiak jartzen zizkieten gaztelauei haien uretatik bidaiatu ahal izateko. Horregatik, Gaztelako Erreinuarentzat lan egiten zuen portugaldar batek, Magallaesek, mendebaldetik ibilbide bat irekitzea proposatu zuen. Filipinetara arte iritsi zen, bertako natiboek hil zuten arte, eta Elkano iritsi zen Moluketara. Honen ostean, bere bidaia amaitu zuen mendebaldetik, eta horrela, lehen mundu bira eman zuen: Hego Amerika hegoaldetik inguratu, Ozeano Barea gurutzatu eta buelta emanez Esperantza Oneko lurmuturretik.

Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiaren bandera.

Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean, Europan ematen ari ziren gerrek eragin handia eduki zuten espezia merkataritzan, eta gehien bat Flandeseko gerrak (garaiko Probintzia batuak, gaur egungo Herbehereak, eta Belgika, Hasburgoko koroa hispanoaren aurka). Mende honen erdialdean, marinel holandarren itsas abilezia zela eta, enkargu asko eta asko jasotzen zituzten mundu osoko merkantziak mugi zitzaten. Espainiaren egoera larria, gerraren ostean, 1588ko Itsas Armada Garaiezinaren porrotari gehituta, herbeheretar marinelengatik baliatua izan zen, zeintzuek Moluka Irletako agintariekin negoziatzen hasi ziren. 1602tik aurrera, Vereenigde Oost-Indische Compagnie (VOC) -en sorrerarekin batera, merkataritza instituzionalizatu zen.

Hedatze kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezien merkataritzan emandako elkartruke garrantzitsuenetako bat India, Ekialde Hurbila, ekialdeko Afrika eta Txinara itsas teknologia berria sartzea izan zen, biztanle austronesiarren aldetik. Teknologia horien artean zeuden katamaranak, kanoa polinesiarrak, eta ziur aski, bela latindarra.

Austronesiarrek beste zenbait labore ere sartu zituzten hego India, Sri Lanka eta ekialdeko Afrikan[3]; besteak beste, banana[4], Pazifikoko kokoa[5][6], dioskorea[7], arroza[8], sandaloa[9], ñamea[10], tapioka[11], jengibrea[12], galanga[13], Javako piperbeltza[14], arecako intxaurra[15] eta azukre-kanabera[16][17].

Budismoa itsas merkataritzako ibilbideetan zehar zabaldu zen, alfabetizazioa eta artearekiko interesa bultzatuz. Islamari dagokionez, ekialdetik zabaldu zen, Asia hego-ekialdeko kostaldera iritsiz X. mendean[18]; merkatari musulmanek paper garrantzitsua jokatu zuten merkataritzan[19]. Misiolari kristauek, Frantzisko Xabierkoak, esaterako, kristautasunaren zabalpenean parte hartu zuten[19]. Kristautasuna Islamarekin lehian ibili zen Moluketako erlijio dominantea bilakatu nahian[19]. Dena dela, Espezien Uharteetako biztanleek bi erlijioetako ezaugarriak bereganatu zituzten[20].

Kolonia portugaldarretatik jatorri anitzetako merkatariak igarotzen ziren: Gujaratiak, hego Indiako Chettiak, Fujiango txinatarrak eta Adengo arabiarrak[21]. Epikak, hizkuntzak eta jantziak bereganatu zituzten hego ekialdeko asiarrek Indiatik eta geroago Txinatik ere bai[22]. Portugesez hitz egiten jakitea ezinbesteko bihurtu zen merkataritzan zebilen jendearentzat[23]. Piperbeltzaren merkataritzak Europako errealitatea aldatu zuen, baita Keralakoa ere; Indiako Malabar kostan kapitalismo goiztiarra sartu zen, lanaren eta kasten kultura aldatuz[24].

Espezien merkataritzan aritzen ziren indiarrek sukaldaritza indiarra eraman zuten Asia hego-ekialdera, Malaysia eta Indonesian eragin handia izan zuena, espezien nahasketa eta piperbeltzaren erabilera ugarituz[25]. Eta alderantziz, Hego-ekialdeko Asiako sukaldaritza eta laboreak India eta Sri Lankan sartu ziren, non oraindik ere arroz-opilak eta kok-esnez egindako platerak oso zabalduta dauden[3][4][5][12][26].

Europatik eramandako zenbait sukaldaritza teknika ere zabaldu ziren Indian, labearen erabilera, esaterako[27]. Jaki indiarrak, europarren gustuetara moldatuta, Ingalaterran zabaldu ziren XIX. mende hasieran[28]. Opioa espezien merkataritzako produktuetako bat zen, eta negozio horretan zerikusia zuten zenbait pertsonak horrekiko adikzioa garatu zuten[29][30].

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espeziak, ongailu ere deituak, landare jatorriko aroma batzuei emandako izena da, jakiak egoera honetan gordetzeko edota zaporea emateko erabiliak. Sukaldaritzan oso preziatuak dira, eta lurralde batzuetako jaki tradizionalak egiteko behar beharrezkoak, esaterako, Indian. Olio lurrunkorrak lantzeko erabiltzen dira ere, eta hauek, gerora, koloniak eta lurrinak egiteko. Guzti honetaz gain, medikuntza tradizionalean ere oso erabiliak dira, adibidez, txinatar medikuntza tradizionalean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txantiloi:Cita web
  2. (Gaztelaniaz) Pascual. (2017-03-14). «Ruta de las especias» EsasCosas (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  3. a b The sea, identity and history : from the Bay of Bengal to the South China sea. ISBN 978-81-7304-986-6. PMC 842133134. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  4. a b Lockard, Craig A.. (2011). Societies, networks, and transitions : a global history. Wadsworth ISBN 978-1-4390-8520-2. PMC 426795699. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  5. a b Gunn, Bee F.; Baudouin, Luc; Olsen, Kenneth M.. (2011-06-22). «Independent Origins of Cultivated Coconut (Cocos nucifera L.) in the Old World Tropics» PLoS ONE 6 (6)  doi:10.1371/journal.pone.0021143. ISSN 1932-6203. PMID 21731660. PMC 3120816. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  6. Crowther, Alison; Lucas, Leilani; Helm, Richard; Horton, Mark; Shipton, Ceri; Wright, Henry T.; Walshaw, Sarah; Pawlowicz, Matthew et al.. (2016-06-14). «Ancient crops provide first archaeological signature of the westward Austronesian expansion» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 113 (24): 6635–6640.  doi:10.1073/pnas.1522714113. ISSN 0027-8424. PMID 27247383. PMC 4914162. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  7. (Ingelesez) Barker, Graeme; Hunt, Chris; Barton, Huw; Gosden, Chris; Jones, Sam; Lloyd-Smith, Lindsay; Farr, Lucy; Nyirí, Borbala et al.. (2017-08). «The ‘cultured rainforests’ of Borneo» Quaternary International 448: 44–61.  doi:10.1016/j.quaint.2016.08.018. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  8. Lockard, Craig A.. (2011). Societies, networks, and transitions : a global history. Wadsworth ISBN 978-1-4390-8520-2. PMC 426795699. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  9. Inside Austronesian houses : perspectives on domestic designs for living. ANU E Press 2006 ISBN 978-1-920942-84-7. PMC 225298594. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  10. Matthews, Peter J.. (1995). «Aroids and the Austronesians.» Tropics 4 (2/3): 105–126.  doi:10.3759/tropics.4.105. ISSN 0917-415X. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  11. Spennemann, Dirk H.R. (1994). "Traditional Arrowroot Production and Utilization in the Marshall Islands". Journal of Ethnobiology. 14 (2): 211-234.
  12. a b Viestad, Andreas.. (2007). Where flavor was born : recipes and culinary travels along the Indian Ocean spice route. Chronicle Books ISBN 978-0-8118-4965-4. PMC 81945213. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  13. The sea, identity and history : from the Bay of Bengal to the South China sea. ISBN 978-81-7304-986-6. PMC 842133134. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  14. Ravindran, P. N., 1942-. The encyclopedia of herbs and spices.. ISBN 978-1-78684-754-6. PMC 1032316294. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  15. Zumbroich, Thoma J. (2007-2008). "The origin and diffusion of betel chewing: a synthesis of evidence from South Asia, Southeast Asia and beyond". eJournal of Indian Medicine. 1: 87-140.
  16. (Ingelesez) Daniels, John; Daniels, Christian. (1993-04). «Sugarcane in Prehistory» Archaeology in Oceania 28 (1): 1–7.  doi:10.1002/j.1834-4453.1993.tb00309.x. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  17. Genomics of the saccharinae. Springer 2013 ISBN 978-1-4419-5947-8. PMC 811051667. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  18. Donkin 2003: 69
  19. a b c Corn & Glasserman 1999
  20. Corn & Glasserman 1999: 105
  21. Collingham 56: 2006
  22. Donkin 2003
  23. Corn & Glasserman 1999: 203
  24. Vinod Kottayil Kalidasan, 'The Routes of Pepper: Colonial Discourses around the Spice Trade in Malabar', Kerala Modernity: Ideasa, Spaces and Practices in Transition, Ed. Shiju Sam Varughese and Satheese Chandra Bose, New Delhi: Orient Blackswan, 2015.
  25. Collingham 245: 2006
  26. Dalby, Andrew, 1947-. (2000). Dangerous tastes : the story of spices. University of California Press ISBN 0-520-22789-1. PMC 44979585. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  27. Collingham 61: 2006
  28. Collingham 129: 2006
  29. "Opium Throughout History | The Opium Kings | FRONTLINE | PBS". www.pbs.or
  30. Burger, M. (2003), The Forgotten Gold? The Importance of the Dutch opium trade in the Seventeenth Century

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]