Idna

Koordenatuak: 31°33′31″N 34°58′34″E / 31.5586°N 34.9761°E / 31.5586; 34.9761
Wikipedia, Entziklopedia askea
Idna
hiria
Administrazioa
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaHebrongo Gobernazioa
Geografia
Koordenatuak31°33′31″N 34°58′34″E / 31.5586°N 34.9761°E / 31.5586; 34.9761
Map
Azalera25.5 km²
Demografia

Idna edo Idhna (arabieraz: إذنا‎) Hebron probintziako hiri palestinarra da, Hebrondik 15 kilometro hego-mendebaldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 26.009 biztanle zituen 2017an[1].

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 auzotan banatuta dago Idna[2]:

  • Idna (Idhna)
  • Suba
  • Bir Musallam

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirian bizi diren bi familia hedatu (hamule) nagusiak Atumaizeh eta Al Salimiya dira[2].

Urtea Biztanleria
1870 inguru 108 (gizonezkoak baino ez ziren zenbatzen)[3]
1922 1.300[4]
1931 1.719[5]
1945 2.190[6]
1961 3.568[7]
1967 3.713[8]
2007 19.012[9]
2017 26.009[1]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira hiriko ekonomiaren sektoreak[2]:

  • kudeaketa (% 35)
  • Israelgo lan-merkatua (% 20)
  • merkataritza (% 20)
  • nekazaritza (% 10)
  • zerbitzuen sektorea (% 10)
  • industria (% 5)

2007an, langabezia-tasa %35ekoa zen[2].

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 92,5 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 72 emakumezkoak ziren. 2007an, 5.612 ikasle eta 198 irakasle zeuden hirian[2].

Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako hamar eskola publiko daude Idnan. Eskola horietatik bost mutilenak dira eta bost neskenak[2].

Horrez gain, badago zortzi haurtzaindegi[2] eta Idnako Goi Mailako Hezkuntzarako Elkartea[10].

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat meskita daude Idnan[2]:

  • Al-‘Umry meskita
  • Sa’ad Ben Abi Waqas meskita
  • Othman Ben ‘Afan meskita
  • Abu Bakr Al Sediq meskita
  • ‘Abad al-Rahman meskita
  • Bilal Ben Rabah meskita
  • Al-Shuhada’ meskita
  • Khalet Al Ghazal meskita
  • Ahmad Yasin meskita

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez)(Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 78 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  2. a b c d e f g h (Ingelesez) Idhna Town Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2009) (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  3. (Alemanez) Socin, Albert. (1879). «Alphabetisches Verzeichniss von Ortschaften des Paschalik Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 2: 155. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  4. (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table V, Sub-district of Hebron» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 10 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  5. (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 32 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  6. (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 23. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  7. (Ingelesez)(Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 13 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  8. (Ingelesez) Perlmann, Joel. (2011-2012). The 1967 Census of the West Bank and Gaza Strip: A Digitized Version. Levy Economics Institute (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  9. (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 118. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  10. (Ingelesez) «Idhna Society for Higher Education» Community Leadership Empowerment Program (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]