Lankide:Gaizka Alcuten/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaizka Alcuten/Proba orria
Identifikatzaileak

Zelulosa glukosa molekulez osatutako polisakaridoa da, naturan oso ugaria dena. Zurruna da, eta uretan zein disolbatzaile organikoetan disolbaezina. Landareetan aurkitzen da batez ere.

Egitura kimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glukosa-unitateen arteko lotura jakin baten bidez zelulosa lortzen da.

Almidoiaren eta glukogenoaren antzera, zelulosa glukosaz osatutako polisakaridoa da. Zelulosa beta-glukosaz osatuta dago eta, almidoiak eta glukogenoak, berriz, alfa-glukosaz.

Zelulosaren formula (C6H10O5)n da, n terminoa aldakorra, baina beti 200 baino handiagoa izanik.

Zelulosaren katea lineala da eta, glukogenoak ez bezala, ez du alboko adarrik.

Espero izatekoa denez, zelulosaren erabateko hidrolisiak glukosa ematen du.

Zelulosaren egitura; ezkerrean, β glukosa; eskuinean, β glukosa batzuk lotuta

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelulosa landareen polisakarido nagusia da, eta landareen zelula-horma osatzen du. Landareen zelula-hormaren % 40 zelulosa da; zurarena, % 50 eta, kotoiarena, aldiz, % 90.

Glukosak funtzio desberdina du glukogenoarekin eta almidoiarekin alderatuta; horien zeregina energia pilatzea da, zelulak erabiltzeko. Zelulosaren funtzioa, berriz, zelularen egitura mantentzean datza, euskarri gisa aritzen baita landareen eta algen zelula-hormetan.

Zelulosa naturan dagoen polisakaridorik ugariena da, biosferak duen karbonoaren erdia baino gehiago zelulosa eran baitago.

Animalia gehienek (gizakiak barne) ezin dute zelulosa digeritu, ez baitute β-1,4 lotura glukosidikoa apurtzeko behar den entzima, hau da, zelulasa. Animalia belarjaleek, berriz, zelulasa duten bakterioak dituzte beren hesteetan eta, bakterio horiei esker, zelulosa digeritzen dute.

Ekintza biologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiak zelulosa digeritu ezin badu ere, hestea zaharkatzerakoan, libragarri edo laxante mekaniko bezala jokatzen du. Zelulosa-zuntza uretan disolbagaitza denez, hesteak ura xurgatzen du eta, ondorioz, hondakinen bolumena handitu egiten da. Horrela, heste-igarotzearen denbora normalizatu egiten da.

Zuntz gutxiko elikadura duten herrialdeetan, idorreri maiztasuna handiagoa da. Zuntz gutxiko elikadura ondeste-koloneko minbiziarekin ere erlazionatu da.

Erabilera industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelulosak erabilera industrial anitzak ditu: plastikoak, zeta, zeluloideak, zelofana, papera eta kartoia, besteak beste, zelulosarekin ekoizten dira.

Era berean, zelulosaren iturri nagusiak zura, kotoia eta lastoa dira

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]