Leioa-Erandioko unibertsitate gunea
Leioa-Erandioko unibertsitate gunea | |
---|---|
Bizkaiko campusa | |
Unibertsitate gunearen airetiko bista. | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°19′56″N 2°58′15″W / 43.33213342°N 2.9709059°W |
Arkitektura | |
Leioa-Erandioko unibertsitate gunea Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko campusaren atal bat da. Leioa eta Erandio udalerrietan du egoitza, Bilbotik 11 kilometrora, antzina Bilboko Unibertsitatea zeukaten eraikinetan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko Unibertsitatearen egoitza eraikitzeko, 1969an, arkitektura-lehiaketa egin zen. Jose Luis Burgos, Ricardo del Campo eta Jose Luis Ortega arkitektoek irabazi zuten, eta 1972an inauguratu zen egoitza.
Unibertsitate gunea eraberritzeko lanak 2005-2006 ikasturtean hasi ziren.
Leioa-Erandioko gunean Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoretza eta Bizkaiko campuseko errektoreordetza daude.
2012tik 2014ra bitartean unibertsitate guneko espazio publikoak eta objektu publikoak txukuntzeko plan bat burutu zen. Ula Iruretagoiena arkitektoak zuzendu zituen lanak.
Fakultateak eta eskolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan, Bizkaiko Campuseko Bibliotekaz gain, honako fakultate eta eskola hauek daude:
- Arte Ederren Fakultatea
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Medikuntza eta Odontologia Fakultatea
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Zuzenbide Fakultatea
- Erizaintzako Unibertsitate Eskola
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea
- Lan Harremanen Unibertsitate Eskola
- Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa
- Leioako Ostalaritza Eskola
-
Airetiko ikuspegia.
-
Airetiko ikuspegia.
Ikasle mugimendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leioa-Erandioko campusean, Euskal Herriko ikasle mugimendurik handiena dago.[erreferentzia behar] Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitateetatik gatazkatsuena dugu campus hau. Bertan eragin handia dute Ikasle Abertzaleak, Segi, Euskal Herriak Bere Eskola, Presoen Aldeko Taldeak, Eraldatu, eta abarrek.[erreferentzia behar] Bestalde, Gizarte Zientzia Kritikoen aldeko Asanblada dago, unibertsitate kritiko baten aldeko gogoeta eta ekintzak egitea duena xede.