Dortmund

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula automatikoa Dortmund Alemaniako mendebaldean dagoen hiria da, Ipar Renania-Westfaliako estatuaren hiri nagusia dena eta herrialde osoko zazpigarren populatuena. Halaber, Essen hiriarekin batera osatzen du Europar Batasunako hirugarren metropolitar gunerik handiena, Paris eta Londres ostean. Hiriak 580.444 biztanle zituen 2010ean.

Geografia

Ruhr ibaiaren alde bietan dago Dortmund kokatua. Dortmund–Ems kanalak hiria Ipar Itsasoarekin elkartzen du eta kanalaren bukaeran Dortmundko kaia dago, Europako barne-kairik handiena. "Westfaliako hiri berdea" deitzen zaio izan ere udalerriaren erdia baino gehiago ibaiek, basoek, nekazal eremuek eta parkeek osatzen baitute.

Historia

Agiri zaharrek diotenez gaur egun Dortmund dagoen tokian Throtmanni[1] izeneko herrixka bat zegoen 880 inguruan, baina suak erre zuen erabat. Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak 1152an herria berreraiki eta bertan bizi izan zen bi urtez. Erdi Aroan Hellweg merkatal bidean ezinbesteko geldialdia egin behar zen bertan. 1220an Hiri Inperial Askea bihurtu zen, Westfaliako hiri nagusia zen eta Hansa Ligan sartu zen. 1320ko agiri batean Dorpmunde izenaz agertzen da.

XIX mendean Prusiak Westfalia probintzian sartu zuen. Ikatz eta altzairu meategiek hiria aberastu zuten, bai eta garagardo lantegiek ere.

Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek Dortmunden %60a suntsitu zuten. batez ere hiriaren erdialdea izan zen kaltetuena, %98ko suntsipenarekin. Hiria berreraikitzean parke zabalak diseinatu zituzten.

Ondasun nabarmenak

  • San Reinoldi eliza (Reinoldikirche): XIII mendeko eliza protestante erromanikoa.
  • Petrikirche eta Marienkirche eliza protestanteak.
  • Dortmundeko Opera Aretoa (Opernhaus Dortmund): 1938an Naziek suntsituriko sinagoga zegoen tokian 1966an eraikitako Musika aretoa.
  • Krügerpassage: 1912an eraikitako merkatal zentrua.
  • Brauerei-Museum: Hansa garagardo lantegiaren museoa.

Kirolak

Hiriko futbol talde garrantzitsuena Borussia Dortmund da. Zazpi Liga eta bi Kopa irabazi ditu. 1997an UEFAko Txapeldunen Liga eta Kontinente arteko Futbol Kopa irabazi zituen.

Hiri senidetuak

Dortmund ondorengo hiriekin senidetuta dago:[2]

Hiritar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Rudolf Kötzschke (Hrsg.): Die Urbare der Abtei Werden a. d. Ruhr (= Publikationen der Gesellschaft für rheinische Geschichtskunde XX: Rheinische Urbare). Bd. 2: A. Die Urbare vom 9.-13. Jahrhundert. Hrsg. von Rudolf Kötzschke, Bonn 1908, Nachdruck Düsseldorf 1978, Bd. 3: B. Lagerbücher, Hebe- und Zinsregister vom 14. bis ins 17. Jahrhundert, Bonn 1908, Nachdruck Düsseldorf 1978, Bd. 4,I: Einleitung und Register. I. Namenregister. Hrsg. von Fritz Körholz, Düsseldorf 1978, Bd. 4,II: Einleitung, Kapitel IV: Die Wirtschaftsverfassung und Verwaltung der Großgrundherrschaft Werden. Sachregister. Hrsg. von Rudolf Kötzschke, Bonn 1958
  2. a b c d e f g h Ruhr Barrutiko hiri senidetuen zerrenda. © 2009 Twins2010.com (Noiz kontsultatua: 2009-10-28).
  3. Leeds - Dortmund senidetza. Leeds.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2008-10-14).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dortmund Aldatu lotura Wikidatan