Martin Luther King

Wikipedia(e)tik

(Martin Luther King, Jr.tik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
King 1963ko martxan giza eskubideei buruz hitz egiten.

Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta, Georgia, 1929ko urtarrilaren 15 - Memphis, Tennessee, 1968ko apirilaren 4) Estatu Batuetan afroamerikarrentzako eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen Nobel sariarekin saritua 1964an.

Boto-eskubidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere "I Have a Dream" (Amets bat dut) diskurtsoagatik da famatua. 1968an, martxa batean parte hartzeko zorian zela, Memphis, Tennesseen, tirokatuta hil zen. Hilketa James Earl Ray-ri egotzi zioten.

[aldatu] Bizitza

Martin Luther Kingek Soziologia ikasi eta Morehouse Collegen graduatu zen. 1951ko irailean Teologiari buruzko doktoretzari ekin zion, Bostoneko unibersitatean.

1954. urtean eliza baptistaren buru bilakatu zen Alabamako Montgomery hirian. Hurrengo urtean hiri hartako bus konpainiaren aurka Rosa Parks-ek piztutako kanpainaren bultzatzaile nagusia izan zen, eta hau dela-eta atxilotu egin zuten.

1957an South Conference of Leadership Christian (SCLC) fundazioa sortu zuen beste ekintzaile batzuekin batera, eta haren buruzagia izan zen hil zuten arte. Filosofiaren defendatzailea izan zen protesta tresna moduan, eta inoiz ez biolentziaren aldekoa.

Washingtoneko 1963ko abuztuaren 28ko martxaren ikuspegi bat.

1963an Washington Hirian "Lanpostuen eta askatasunaren" aldeko martxa arrakastatsua sustatu zuen beste buruzagi batzuekin batera, eta 250.000 bat pertsona bildu zituzten.

Kennedy presidenteak Washingtoneko martxako buruzagiekin eginiko bilera.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Martin Luther King