Pablo Alzola jaunaren burdinazko zubia

Koordenatuak: 43°16′51″N 2°58′32″W / 43.28076°N 2.97554°W / 43.28076; -2.97554
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alzolako zubia Kadagua ibaiaren gainean» orritik birbideratua)
Pablo Alzola jaunaren burdinazko zubia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBarakaldo eta Bilbo
Koordenatuak43°16′51″N 2°58′32″W / 43.28076°N 2.97554°W / 43.28076; -2.97554
Map
Historia eta erabilera
Irekiera 1888
Gurutzatzen duCadagua
Ondarea
EJren ondarea50 eta 1516]

Pablo Alzola jaunaren Burdinazko Zubia Cadagua zeharkatzen duen zubia, Barakaldoko Burtzeña eta Bilboko Zorrotza auzoen artean kokatuta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaiera aldera, Bilboko itsasadarrean kokatuta dauden herrietako biztanleriak inoiz izandako hazkunde handiena ezagutu zuen. Aipatutako hazkundea ulertzeko, kontuan hartu behar dira meatze-ustiapenaren ondorioz sortutako eskulan-eskari handia lehenengo, eta gertatutako industrializazio azkarra ondoren.

Testuinguru horretan, Bilbo-Portugalete trenbidearen proiektua landu zen. 1888an inauguratu zuten, bidaiariak eta merkantziak garraiatzeko. Aipatutako trenbideak Cadagua ibaia zeharkatu behar zuen —Bilbo eta Barakaldo udalerriak bereizten dituen ibaia— eta, horretarako, burdinazko zubi bat egin zen. Pablo Altzola Minondo, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria, izan zen zubiaren egilea; horrez gain, trenbidea eraiki eta ustiatu zuen trenbide-enpresaren sustatzailea eta jabekidea ere izan zen. Era berean, beste hainbat linearen sustatzaile eta/edo proiektugile izan zen eta Bilboko alkate eta Bizkaiko Foru Aldundiko lehendakari izatera iritsi zen. Altzolak Adolfo Ibarreñak arestian eraikitako zubi baten modeloa jarraitu zuen.[1]

Zubi honek, Cadagua ibaiarekin lapranean ezarririk, 65 metroko argia gainditzen du, tartean euskarri bat bera ere eduki gabe. Bi kaxa paralelo daude (noranzko bakoitzeko bana), nahiz eta gaur egun bakarra ikus daitekeen, ibaian gora dagoena hain zuzen. Hainbat fase bereizi ziren zubiaren eraikuntza-proiektuan: lehenik eta behin, ibaiertz bakoitzari zegozkion bermeak jarri ziren, trenbide bikoitza eskaintzeko asmoz; ondoren kaxa bat jarri zen, Alemanian egindakoa; eta, amaitzeko, beste kaxa jarri zen, bertan egindakoa.

Kaxa bakoitza bi habe zuzen eta paralelok osatzen dute (66, 80 metroko luzera eta 5,40 metroko altuera). T bikoitzaren itxura dute habeek, eta sareta diagonal batek elkartzen ditu erditik —sekzio angeluzuzeneko pletinak ditu—. Habeak indartzeko muntaga bertikalak erabili dira, 2,94 metroko tartea utziz batetik bestera. Bi habeak elkarrekin lotzeko San Andresen gurutzeak (goian eta behean) erabili dira. Taula osatzeko, bestalde, 0,50 metroko ertzak dituzten zeharkako habeak jarri dira behealdean. Taularen gainetik doaz egurrezko langetak eta trenbidearen errailak. Egitura osatzen duten elementuak elkartzeko errematxeak erabili dira.

Amaitzeko, ibaiertz bakoitzean euskarri erabili diren ostikoak zementuzko harlangaintzezkoa dira, eta 2,50 metroko altuerako hormigoi hidraulikozko bloke baten gainean daude jarrita; hainbat pilotek eta zutoin-oholek osatutako zintaketa batek mugatzen dute aipatutako blokea. Harri landuzkoak dira zokaloak, frisoak eta erlaitzak, eskantzuak bezala (azken horiek kuxin formarekin tailatu dira).

Pablo Alzola jaunaren Burdinazko Zubia Cadagua zeharkatzen duen zubia

Aurelio Artetak 1926. urte inguruan bertan kokaturiko margolan postkubista ezaguna egin zuen.[2]

Aurelio Artetaren margolana

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Olabuenaga, Mitxel. (2010-7-6). Infraestructuras (Puentes). ezagutubarakaldo.net.
  2. Bilboko Arte Ederren Museoa. Burtzeñako zubia. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo