2014ko Eskoziako independentzia erreferenduma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskoziaren kokapen mapa.

a Batuko Legebiltzarra]]ren onarpena izan beharko lukeela. Erreferendumaren aurretik Eskoziak Erresuma Batuarekiko independentzia ahalbideratuko lukeen kontsulta lotesle bat ospatzea gaituko lukeen lege baten onarpena burutu beharko litzateke.[1]

Kontsulta hau burutzeko egitasmoak 2009. urtetik datoz, beharrezko babes politikoak lortzeko hainbat eskoziar agenteen arteko kontsultak programatu zirenean. 2009-2010 artean Lege egitasmo honek erreferenduma Eskoziako Alderdi Nazionalaren lege proposamenen artean zatirik garrantzitsuena bilakatu zuen, bai eta 2011ko Eskoziako Legebiltzar hauteskundeetan zehar ere, azken hauetan alderdi horrek emaitza bikainak lortu eta Eskoziako Legebiltzarran gehiengo absolutuaz jabetu zelarik.

18 konderrietan erreferendum horretan bozkatzeko gutxieneko adina 16 urtetakoa da.[2]

[aldatu] Aurrekariak

Berez Eskoziako independentzia erreferendum bati buruzko aurrekaririk ez dago. 1979an eta 1997an Devolution delakoari buruzko erreferendum bana egin zen, legebiltzar eta gobernu propioak eratuko ote ziren erabakitzeko. Lehenengoan, herritar gehiagok eman zuten baiezko boza ezezkoa baino, baina ez zen zentsuaren %40 lortzera iritsi, eta egitasmoa bertan behera gelditu zen. 1997ko hauteskunde orokorren ondoren, Alderdi Laboristaren gobernu berriak berriz egin zuen proposamena; bigarren horretan bi galdera egin zitzaizkien herritarrei (Eskoziako Parlamentua eratzeari buruzkoa eta parlamentu berriak zerga politikako eskumenak izateari buruzkoa). Bietan baiezkoak irabazi zuenez, 1999an egin ziren Eskoziako Parlamentua aukeratzeko lehen hauteskundeak.

1999ko eta 2003ko hauteskundeetan Alderdi Laborista izan zen garaile. 2007an eta 2011n, aldiz, SNP alderdi independentistak eskuratu zuen gehiengoa, eta independentziaren aldeko kanpaina abiarazi zuen.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Cameronek independentziari buruzko referenduma eskeini dio Eskoziari. 2012ko urtarrilaren 9a. Eitb.com (Euskaraz)
  2. 16-year-olds likely to get the vote on Union split. 2011ko irailaren 17a. Londres. The Times Scotland. Times Newspapers Limited. (Ingelesez)

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak