Txik Txak - Car Express

Wikipedia, Entziklopedia askea
Car Express
Txik Txak sarea
Transports 64 ligne 812 Bayonne Place des Basques.JPG
Autobus bat Baionako Euskaldunen plazan
Datu orokorrak
Garraio mota Autobusa
Eskualdeak  Lapurdi
 Nafarroa Beherea
 Zuberoa
Lineak 3 (Txik Txak).png 10 (Txik Txak).png 11 (Txik Txak).png 12 (Txik Txak).png 
13 (Txik Txak).png 14 (Txik Txak).png 15 (Txik Txak).png 16 (Txik Txak).png 
Geltokiak 166
Jabea Euskal Hirigune Elkargoa
Presidentea Claude Olive[1]
Egoitza Foch hiribidea, 15
Baiona,  Lapurdi
Webgunea www.txiktxak.eus
Ustiapena
Hasiera 2019 irailaren 2a (1 urte)
Eragileak Transdev Côte Basque
Hiruak Bat
Basque Bondissant
Datu teknikoak
Luzera 354,4 km
Abiadura maximoa 110 km/h

 Mapa

Txik Txak - Car Express Iparraldeko Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa dagoen hiriarteko autobus sarea da. Sarea zortzi lineak osatzen du.

Hiriarteko autobusa 2019ko irailaren 2an inauguratu zen, Transports 64 sare zaharrean oinarrituta.

166 geltoki ditu, horietatik 3tan Txik Txak - Trena linetarekin konektatzen dira eta 3tan Tram'Busarekin lotura dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Réseau interurbain des Pyrénées-Atlantiques[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, Conseil Genéral des Pyrénées-Atlantiquesk eramaten zuen errepide bidezko hiriarteko garraioa. 34 lerro zeuden, 801etik 880ra artekoak, zenbakiak tartekatzen. Lineak hainbat enpresak ustiatzen zituzten.[2]

Transports 64[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Transports 64»

2013an, errepide bidezko hiriarteko garraio sarea ezarri zuen Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak Pirinio Atlantikoetako departamenduarentzat. Bi sektoretan banatzen zen: Bearno (Paue zentrotzat hartuta) eta Iparraldea (Baiona zentrotzat hartuta). Réseau interurbain des Pyrénées-Atlantiques sare zaharretik dator.[3]

Dauden sareak bateratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urtarrilean hirigune guztiak Euskal Hirigune Elkargoan batu zirenean, Iparraldeko garraio publikoko sare guztiak (Chronoplus, Hegobus, etab.) haien eskuetara pasatu ziren, hiriarteko lineak izan ezik (Transports 64), horiek departamenduaren esku jarraitzen baitzuten. 2019ko uztailera arte ez zuen lortu Akitania Berria eskualdeak hiriarteko garraioaren emakida (lehenago departamenduen esku), eta bere lurraldetik osorik elkargoari igarotzen diren lineen titulartasuna ematea erabaki zuen. Horrela sortu zen garraio publikoaren irudi bateratu berria, sare berri batek lagunduta.[4]

Hala ere, Euskal Herrian osorik ez dauden lineak, hau da, atzerritarra jatorri edo helmuga dutenak, Akitania Berriaren esku geratu ziren. Horrela, Maule-Lextarre eta Donapaleu jatorria duten  808  eta  809  lineak, hurrenez hurren, ez dira euskal titulartasunekoak, nahiz eta lurralde horretatik igaro.

Sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo sarea hiriarteko 8 autobus-lineak osatzen dute. Linea horiek hainbat enpresak erabiltzen dituzte.[5]

Linea Ibilbidea Luzera (km) Geldialdiak
3 (Txik Txak).png  BAIONA Euskaldunen PlazaDONIBANE LOHIZUNE Geltokia / HENDAIA Hondarraitz 36,8 38
10 (Txik Txak).png  BAIGORRI Pilotalekua / DONIBANE GARAZI GeltokiaDONAPALEU Eliza 42,7 17
11 (Txik Txak).png  BAIONA Euskaldunen Plaza / DONAPALEU Eliza ↔ MAULE Geltokia / ATHARRATZE Herriko Etxea 93,8 39
12 (Txik Txak).png  BAIONA Euskaldunen PlazaAHURTI Plaza / SAMATZE Herria 38,6 23
13 (Txik Txak).png  BAIONA Euskaldunen PlazaBASTIDA Purgua / DONOZTIRI Herriko Etxea 48,4 29
14 (Txik Txak).png  BAIONA Euskaldunen PlazaKANBO Autobus geltokia / EZPELETA Mendi Alde - Purgua 26,9 22
15 (Txik Txak).png  KANBO GeltokiaHAZPARNE Harana Plaza / IHOLDI Herri Purgua 39,8 17
16 (Txik Txak).png  UREPELE Plaza ↔ ARROSA Geltokia 27,4 11

Geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

166 geltokiak honela izendatzen dira:

  • Udalerriaren izena, letra larriz
  • Erreferentzia-lekua, letra xehez

Hala, Uztaritzeko San Bixintxo elizaren aurrean dagoen geltokiari UZTARITZE Eliza deitzen zaio, eta Mauleko geltokiari MAULE-LEXTARRE Geltokia deitzen zaio.

Disuasio-aparkalekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, ez dahgo disuasio-aparkaleku ofizialak.

Ustiapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, hainbat enpresak banatzen dute sarearen ustiapena:[5]

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea gehienak astelehenetik larunbatera daude martxan, baina azken egun horretan noranzko bakoitzeko hiruzpalau zerbitzu baino ez daude. Salbuespen gisa, 3 (Txik Txak).png eta 14 (Txik Txak).png lineak (larunbatean eta igandean ere oso aktiboak) eta 10 (Txik Txak).png eta 16 (Txik Txak).png lineak (asteburuetan ez dute zerbitzurik) nabarmentzen dira. Gainera, maiatzaren 1a edo abenduaren 25a bezalako jaiegunetan ez dago inolako zerbitzurik.

Flota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikitzailea Eredua Zenbakia Zenbakiak Urtea Luzera Lineak
Irizar I3 8 1tik 8ra 2020 18 metro 3 (Txik Txak).png 
Irizar I6 10 1tik 10ra 2020 14 metro 10 (Txik Txak).png 11 (Txik Txak).png 12 (Txik Txak).png 
Basque Bondissant Standard 14 1tik 14ra 2020 13 metro 13 (Txik Txak).png 14 (Txik Txak).png 15 (Txik Txak).png 
Minibus 1 1 2020 8 metro 16 (Txik Txak).png 

Tarifak eta finantzaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noizbehinkako erabilera[10]
Txartela Prezioa
Bidaia bat 2 €
10 bidaiak 15 €
Taldea (10-20 pertsona) 1,50 €/pertsona
Erabilera erregularra
Txartela Prezioa
Arrunta Laburtua
20 bidaiak 20 € 9 €
Hilabete mugagabea 30 € 15 €
Urte mugagabea 300 € 130 €

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiztasunak eta ibilbideak handitzea aurreikusten da, baita tarifak integratzea ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hautatuak - Euskal Hirigune Ekargoa
  2. Pirinio Atlantikoetako hiri arteko sarea
  3. «Sarea - Transports 64 - Akitania Berria» www.transports64.fr Noiz kontsultatua: 2020-04-06.[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Frantsesez) «Ipar Euskal Herria: Txik txak sareak mobilizazio guztiak estaliko ditu.» Ville, Rail et Transports 2019-04-01 Noiz kontsultatua: 2020-04-06.
  5. a b «Txik Txak - Car express» www.communaute-paysbasque.fr Noiz kontsultatua: 2020-04-13.
  6. (Frantsesez) «Baiona-Hendaia linea» AUTOCARS ATCRB Noiz kontsultatua: 2020-04-13.
  7. (Frantsesez) «Hiriarteko lineak» Autocars Hiruak Bat Noiz kontsultatua: 2020-04-13.
  8. (Frantsesez) «Erregularrezko lineak» Le Basque Bondissant Noiz kontsultatua: 2020-04-13.
  9. «KINTOA MUGI-Berriz abian!» ALDUDE IBARRA 2017-05-29 Noiz kontsultatua: 2020-10-18.
  10. «Tarifak eta informazio praktikoa» www.communaute-paysbasque.fr Noiz kontsultatua: 2020-10-11.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]