Wikipedia, Entziklopedia askea

Tolosaldepedia/Emaitzak


Aurkezpena Emaitzak Egiteke Baliabideak

Nola egin da Tolosaldepedia?[aldatu iturburu kodea]

Tolosaldepedia Tolosako Udalaren Kultura, Festak eta Gazteria departamentuak 2020an, COVID-19 pandemiaren gorrienean martxan jarri zuen proiektua izan zen. Horretarako inguruan gertatuko zenbati Herripedia hartu ziren eredu: Amarapedia, Iurretapedia, Donostiapedia, eta galesko Monmouthpedia... Asmo horrekin, eta ikusita proiektu horrek aurrera egin zezakeela orduan zegoen itxiera bezalako egoera batean, Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen laguntzarekin abiatu zen proiektua.

Asmoa zen egile gehien izango zituen Tolosaldeari buruzko liburua egitea, Wikipedian idatzia, auzolanean elkarri lagunduz, eskualdeko ahalik eta eragile gehienen laguntzarekin. Horretarako talde eragile bat sortu zen elkarte, erakunde eta wikilarien artean. Aipatzekoa da honetan Galtzaundik eta Atariak talde hori bizkortzen eta bultzatzen egin zuten lana. Helburua editoreak lortzea eta horretarako lantegiak antolatzea.

Zerrendak osatu ziren eskualdearen inguruan dagoeneko zegoenarekin eta falta zenarekin, eta horretaz gain, baliabideak eman ziren artikuluak egiteko eta osatzeko materiala eskura jartzeko.

Ikusten zen ikastetxeek sekulako papera joka zezaketela Wikipedia ikasleei nola funtzionatzen zuen irakasten, eta batez ere, hain ikasketetarako baliogarriak diren Txikipediako artikuluak sortzen.


Lantegi irekiak[aldatu iturburu kodea]

2021ean antolatu ziren lantegiak:

  • Otsailak 4, osteguna, 17:00-19:00, Tolosako Kultur Etxean.
  • Martxoak 4, osteguna, 17:00-19:00, Tolosako Kultur Etxean.
  • Apirilak 15, osteguna, 17:00-19:00, Tolosako Kultur Etxean.
  • Maiatzak 6, osteguna, 17:00-19:00, Tolosako Kultur Etxean.
  • Ekainak 3, osteguna, 17:00-19:00, Tolosako Kultur Etxean.
  • Uztailak 1, osteguna, 17:00-19:00, Tolosako Kultur Etxean.
  • Irailak 16, osteguna, 17:00-19:00, Tolosako Kultur Etxean.
  • Urriak 7, osteguna, 17:00-19:00, Tolosako Kultur Etxean.
  • Azaroak 4, osteguna, 17:00-19:00, Tolosako Kultur Etxean.


Topaketak[aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 8an, Aranburu jauregian Itzalezko Emakumeak erakusketaren arira, Tolosaldeko Errepublikako, Gerrako eta Frankismo garaiko emakumeen biografiak osatzeko lantegia egin zen, erakusketa gunean bertan.

  • Noiz: martxoak 8
  • Ordua: 17:00-20:00
  • Lekua: Aranburu jauregia
  • Gaia: Itzalezko Emakumeak erakusketan agertzen diren emakumeen biografiak sortu eta osatu.


Txikipedia[aldatu iturburu kodea]

Laskorain ikastola, Orixe ikastetxea eta Uzturpe ikastolek ikastaroak eman zituzten ikasleen Txikipedian sortzen ikasteko. Horretarako Txikipedia atal berezia sortu zen.


Jabetze eskola[aldatu iturburu kodea]

Berdintasun departamentuak sustatzen duen Jabetze Eskola programan Wikipedian emakumeei buruzko artikuluak sortzeko lantegi bat sortu zen.

Estatistikak[aldatu iturburu kodea]

2021/12/31
Sortutako artikuluak 36
Editatutako artikuluak 140
Aldaketak guztira 536
Editoreak 114 (horietatik, 104 berri)
Gehitutako byteak 203.000
Artikuluaren ikustaldiak 40.500 aldiz

Kontsultatu proiektuko estatistika guztiak hemen.

Artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Tolosaldepedia proiektuaren barruan sortu eta hobetu diren artikuluak:

Txikipediako artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Emakumeei buruzko artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Jabetze Eskolan egindako artikuluak[aldatu iturburu kodea]

TOLOSALDEKO EMAKUMEAK WIKIPEDIAN
Irudia Wikipedia
Maria Luisa Agirre
Arantxa Orbegozo
Yolanda Vargas Pozo
Izaskun Etxetxipia Goiburu

Tolosaldeko emakumeak Wikipedian eta Txikipedian[aldatu iturburu kodea]

Tolosaldeako emakumeen inguruko Wikipediako eta Txikipediako artikulua ikusteko, egin klik hemen.

Liburua[aldatu iturburu kodea]

Wikipedian eta Txikipedian egiten den lana zaila izaten da bistaratzen. Horregatik, pentsatu genuen liburu batean, paperezko eta tintazko formatu ukigarri batean, ez artikulu guztiak beren osotasunean, baina haien laburpen bat argitaratzea, eta QR kodeen bitartea, liburuko artikulutik Wikipediara salto egin ahal izatea. Honatx lortutako emaitza:


Tolosaldepedia liburua (2022)