Mendaza
|
Mendaza |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Mendaza | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea |
||
| Alkatea | Jesús Gambra Zubiria (UPN) |
||
| Herritarra | mendazar | ||
| Koordenatuak | 42°38′34″N 2°14′5″W / 42.64278°N 2.23472°WKoordenatuak: 42°38′34″N 2°14′5″W / 42.64278°N 2.23472°W | ||
| Eremua | 32,73 km2 | ||
| Garaiera | 637 m | ||
| Posta kodea | 31460 |
||
| Biztanleria | 350 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 10,69 bizt./km² | ||
| www.mendaza.org http://www.mendaza.org www.mendaza.org | |||
Mendaza[1] Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. Berrotza ibarrean iparralderen dagoen udala da. Izan ere, Berrotza udalerria XIX. mendean hainbat udaletan banatu zen, eta haietako bat, Mendaza.
Honako herriek osatzen dute: Asarta, Azedo, Mendaza (herriburua) eta Ubago. Estenblo baserria eta Granada jaurerria ere udalerri honetan daude. Behin betiko fusioa baino lehen, 1842ko erroldan, egungo lurraldeak lau udalerritan banatuta ageri ziren: Asarta eta Kabrega, Azedo eta Granada, Ubago eta Mendaza bera.
31.8 kilometro koadrokoa, 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 350 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Mendaza Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabako mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 68 kilometrora. Herria NA-129 errepidearen ertz batean dago, Azedo eta Mues bitartean, Kodesko mendilerroaren ekialdeko muturrean kokatuta.
Mugakideak hauek dira: Lana (iparraldean); Antzin, Piedramilleraeta Sorlada (ekialdean); Mueseta Desoio (hegoaldean); eta Mirafuentes, Nazar eta Zuñiga (mendebaldean).
Klima eta landaredia [aldatu]
Mendazako klima mediterraneo epela da, urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 12 gradu artekoak, eta prezipitazioak 600 eta 1.200mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 120 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.
Herriaren inguruan jatorrizko 1457 hektarea arte geratzen dira, gizakiaren eragina dela eta, asko degradatu da euren itxura.
"Hiru Hanka" Artea [aldatu]
Nafarroako naturako monumentua, Quercus Ilex motako arte espeziea da, barrualdea hutsik dauka, eta hiru oinarriren gainean eusten da. Zuhaitzak 1.200 urte inguru dituela uste da, sekula aurkitutako arterik zaharrenetakoa.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 870 | 894 | 958 | 984 | 1.107 | 1.059 | 1.077 | 981 | 733 | 552 | 439 | 348 | 333 |
2008ko erroldaren arabera, 21 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,50 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
Azken urteetan Mendazako alkateak Nafarroako Herriaren Batasuneko kideak izan dira. 2007an Javier Ángel López de Dicastillo Sanz aukeratu zuten; alderdiak lau zinegotzi lortu zituen, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako guztien %3,94) eta boto zuriak hamasei (%8,21). Abstentzioa %32,11koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPN | 102 | 4 |
| Agrupación Electoral Independiente | 77 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan alderdi bereko Jesús Gambra aukeratu zuten alkate; aurkeztutako zerrenda bakarra UPNkoa (108 boto eta 7 zinegotziak) izan zen.
Udaletxea [aldatu]
Mendazako udaleko idazkaria Zuñigako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Arriba kalea, 1
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Javier Ángel López de Dicastillo Sanz | UPN |
| 2011-2015 | Jesús Gambra Zubiria | UPN |
Euskara [aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mendaza eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,43k zekien euskaraz hitz egiten.
Zerbitzuak [aldatu]
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Mendazan eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Bibliografia [aldatu]
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXI, Iruñea, 1994. ISBN 84-235-1313-0
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Mendazako udalaren webgunea.
- Herriaren urrutiko ikuspegia NA-139 errepidetik Google Street View-n.
- (Gaztelaniaz) Mendazari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
| Mendaza | ||
|---|---|---|
| Acedo | Asarta | Estenblo | Granada | Mendaza | Ubago | ||