Edukira joan

Nafarroako Erribera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arga-Aragoiko Erribera» orritik birbideratua)
Artikulu hau Nafarroako eskualderi buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erribera (argipena)».
Bardeako paisaia

Nafarroako Erribera erliebe laua duen Nafarroa Garaiko eskualde bat da, herrialdearen hegoaldean dagoena, Ebro ibaiaren inguruan. Bi zatitan banatu ohi da: Goi Erribera eta Behe Erribera.

Bertako lekurik ezagunetarikoa Bardeako natura parkea da, buztinezko zorua duen basamortu antzeko bat.

Hitzaren jatorria nahasgarria da euskaraz mintzatzerakoan. Alde batetik "herri-behera" hitzetatik dator, Erronkariko artzainek horrela deitu ohi ziotelako ardiak eramaten zituzten lur lauari. Beste aldetik, gaztelerako "ribera" hitzak latindar jatorria du eta euskalduntzerakoan "Erribera" bezala geldituko litzateke.

Merindadeak eta kokapen geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erriberak Tuterako merindadea osorik barne hartzen du, bai eta Erriberriko eta Lizarrakoen zati handi bana ere bai.

Iparraldean Lizarrerri, Tafallaldea eta Zangozerria eskualde nafarrak, hegoaldean eta ekialdean Zaragozako probintzia eta mendebaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa espainiar lurraldeak mugakide ditu.

Erriberako lurraldea.

1993an "Consorcio de Estrategias de Desarrollo de La Ribera" (EDER) izeneko partzuergoa sortu zuten, Tuteran egoitza duena eta 25 udalerrik osatzen dutena:​

  1. Tutera: 35.026 biztanle 2011an.
  2. Corella: 7.925.
  3. Cintruénigo: 7.819.
  4. Azkoien: 5.989.
  5. Castejón: 4.163.
  6. Cascante: 3.971.
  7. Azagra: 3.838.
  8. Cortes: 3.255.
  9. Ribaforada: 3.688.
  10. Milagro: 3.369.
  11. Alesbes: 2.922.
  12. Martzilla: 2.802.
  13. Ablitas: 2.649
  14. Faltzes: 2.562.
  15. Fustiñana: 2.550.
  16. Valtierra: 2.492.
  17. Arguedas: 2.366.
  18. Buñuel: 2.347.
  19. Fitero: 2.210.
  20. Cadreita: 2.099.
  21. Cabanillas: 1.477.
  22. Monteagudo: 1.134.
  23. Fontellas: 944.
  24. Barillas: 188.
  25. Tulebras: 124.

Guztira: 110.435 biztanle.

Behe Erriberan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ablitas, Alesbes, Arguedas, Azkoien, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Mélida, Milagro, Monteagudo, Murchante, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Ribaforada, Santakara, Tulebras, Tutera, Valtierra, eta Zarrakaztelu.

Goi Erriberan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andosilla, Azagra, Cárcar, Faltzes, Funes, Lodosa, Martzilla, Azkoien, San Adrián, Sartaguda eta Sesma.

Nekazaritza jarduera ekonomiko nagusia da. Ortu nafarrak emandako fruituen artean mahatsa, oliba, orburua edo alkatxofa, zainzuria, uraza edo letxuga, tomateak eta piperrak ditugu, besteak beste.

Erriberako ardoa Nafarroa Jatorrizko Izendapena hartzen du, nahiz eta udalerri batzuek Errioxa Jatorrizko Izendapena jasotzen duten.

Industria upeltegi, olio eta kontserbagintzako erdiko enpresetan dago.

Gaztelania eskualdeko hizkuntza nagusia da eta ofizialki bakarra. Euskarak ez du ofizialtasunik zonalde honetan Ley Foral del Vascuence delako legearen arabera. Erriberatarrek ez dute ez euskara ikasteko eskola publikoetan nahiz administrazioan erabiltzeko eskubiderik eta euskal toponimia duten udalerriek ez dute beren izena euskaratzerik.

Antzina galdu zen Erriberako jatorrizko euskara (I. eta X. mendeen artean);[1] hala ere, luzaro euskaldunen komunitate bat izan zuen XVII. mende arte, jatorriz Nafarroako beste toki batzuetatik helduta. Euskara berreskuratzearen aldeko mugimenduak ikastoletan (2007 arte legez kanpo) eta elkarte kulturaletan biltzen dira, Nafarroako Gobernuaren inolako laguntzarik gabe.

Lodosako "Ibaialde" eta Tuterako "Argia" ikastolak dira eskualdeko bakarrak. Azken honek Nafarroa Oinez lau aldiz antolatu du orain arte (1995, 2002, 2013 eta 2019an).

Nafarroako jotak dauka eskualde honetan sehaska, eta abeslari famatuen artean Raimundo Lanas "El ruiseñor navarro" (1908-1939) murilloarra nabarituko dugu. Tutera, Castejon, Cadreita, Buñuel, Ribaforada eta Cortes herrietan eskolak ditugu gaur egun.

Erriberar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Erriberar ezagunak»

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]