Azido abszisiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azido abszisiko
Identifikadoreak
Laburdurak ABA
CAS zenbakia 21293-29-8 YesY
PubChem 5280896
ChemSpider 4444418 YesY
EC zenbakia 244-319-5
MeSH Abscisic+Acid
ChEBI CHEBI:2635 N
ChEMBL CHEMBL288040 YesY
RTECS zbka. RZ2475100
Beilstein Erreferentzia 2698956
3DMet B00898
Propietateak
Formula molekularra C15H20O4
Masa molarra 264.32 g mol−1
Itxura kristal kolorgea
Dentsitatea 1.193 g/mL
Fusio puntua

163 °C, 436 K, 325 °F

log P 1.896
Azidotasuna (pKa) 4.868
Basikotasuna (pKb) 9.129
Arriskuak
S-esaldiak Txantiloi:S22, S24/25
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Azido abszisikoa edo ABA landareen hormona garrantzitsu bat da, hazkuntza, latentzia eta estomen itxitura kontrolatzen dituena, besteak beste[4]. Beste fitohormona bat den giberelinaren aurkako eragina du.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido abszisikoa edo ABA 15 karbono dituen seskiterpenoa da. Aurreneko karbono anomerikoak bi enantiomero eratzen ditu, R- eta S-. Naturan S-enantiomeroa bakarrik agertzen da. Azido abszisikoaren molekulak eraztun bat azatzen du eta gainerako kateak bi lotura asegabe ditu. Katearen muturrean karboxilo taldea du eta honek ematen dio azidotasuna molekulari. Azido ahula da hala ere, 4'7ko balio neutrala baitu.

Biosintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareen ehunetako plastidioetan ekoizten da baina sintesiaren azken urratsak zitosolean gertatzen dira.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruneko estresen aurrean erantzuna ematen duen ezinbesteko fitohormona da.

  • Izenak abzisioa aipatzen du, hostoak zuhaitzetatik banatzea hain zuzen ere. Izan ere azido abszisikoak negu aldirako prstatzen du zuhaitza, hostoak botatzeaz gain cambiumeko zelulen zatiketa inhibitzen du[5].
  • Lehortearen aurka egiteko sustraietan ere ekoizten da azido abszisikoa eta hostoetako estomak itxi arazten ditu[6].
  • Hazien latentzia kontrolatzen du ernetzea inhibituz. Giberelina fitohormonak aurkakoa egiten du. Landareen hazkuntzan ere eragiten dute, ABAk inhibituz eta giberelinak aktibatuz.

Gainontzeko izaki bizidunetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitohormona garrantzitsua bada ere, onddo eta animalietan ere aurkitzen da.

Onddoen kasuan parasitatzen dituzten landareen erantzun inmunologikoari aurre egiteko erabiltzen dute[7]. Animalien kasuan ikusi da ekoizpena badagoela baina honen funtzioa ez da ezagutzen[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .
  2.    .
  3. Txantiloi:CAS
  4.   Finkelstein, Ruth (2013-11-01) «Abscisic Acid Synthesis and Response» The Arabidopsis Book / American Society of Plant Biologists (11) doi:10.1199/tab.0166 ISSN 1543-8120 PMID 24273463 PMC PMC3833200 . Noiz kontsultatua: 2018-12-27 .
  5. (Ingelesez)  Gao, Dongsheng; Li, Ling; Chen, Xiude; Tan, Qiuping; Xiao, Wei; Du, Peiyong; Gao, Zhenzhen; Wang, Dongling (2016) «Expression of ABA Metabolism-Related Genes Suggests Similarities and Differences Between Seed Dormancy and Bud Dormancy of Peach (Prunus persica)» Frontiers in Plant Science (6) doi:10.3389/fpls.2015.01248 ISSN 1664-462X . Noiz kontsultatua: 2018-12-27 .
  6. (Ingelesez)  Fock, Heinrich P.; Stuhlfauth, Thomas; Steuer, Barbara (1988-11-01) «The efficiency of water use in water stressed plants is increased due to ABA induced stomatal closure» Photosynthesis Research (3): 327–336 doi:10.1007/BF00034837 ISSN 1573-5079 . Noiz kontsultatua: 2018-12-27 .
  7. (Ingelesez)  Staal, Jens; Beyaert, Rudi; Goossens, Alain; Pollier, Jacob; Lievens, Laurens (2017) «Abscisic Acid as Pathogen Effector and Immune Regulator» Frontiers in Plant Science (8) doi:10.3389/fpls.2017.00587 ISSN 1664-462X . Noiz kontsultatua: 2018-12-27 .
  8. (Ingelesez)  «Occurrence, function and potential medicinal applications of the phytohormone abscisic acid in animals and humans» Biochemical Pharmacology (7): 701–712 2011-10-01 doi:10.1016/j.bcp.2011.06.042 ISSN 0006-2952 . Noiz kontsultatua: 2018-12-27 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azido abszisiko Aldatu lotura Wikidatan